Autobidea abian dagoen arren, lan asko dago oraindik bukatzear

Iker Barandiaran 2009ko uztailaren 13a

Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalak zain daude kalteen ondorioz eskatutako konponketak egiteko. Bihar, astelehena, Diputaziotik Leintz Gatzagara joango dira errepideak ikustera.

Eibar-Gasteiz autobidearen azken zatia maiatzaren 22an erabiltzaileendako zabaldu zuten arren, oraindik badira bukatu bariko lanak. Autobideak zeharkatzen dituen udalerrietan lur desjabetzeekin eta bestelako lanekin lotutako neurri zuzentzaile eta konpentsatzaile asko falta dira betetzeko. Hala jakinarazi digute Eskoriatzako eta Aretxabaletako alkateek.

Are gehiago, bi udalerrietan autobideen kalteak aztertzeko taldeak osatuta daude aspaldi; eta berorrek udal politikari, udal teknikari eta kaltetuek osatutakoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak