Azken ordua (11:45): Libratu dute errepidea eta zabalik daude bi noranzkoak, Arrasatera eta Bergararako bideak. Kendu dituzte errepidetik goizean kamioi istripuaren ondorioz bidera erori diren xaflak.
10:25: Bi autoak kendu dituzte istripua gertatu den lekutik, baina oraindik kamioiak galdu duen zama kentzen ari dira errepidetik. Ertzaintzaren arabera, bi noranzkoak itxita daude.
9:30: bi noranzkoak itxita daude. Kamioiak zeramatzan 300 bat xafla erori dira errepidera. Ertzaintzatik adierazi dutenez, ez dakite zenbat denbora beharko duten zama errepidetik kentzen.
8:20ak aldera gertatu da istripua bi auto eta kamioi baten artean, GI-627 errepidean, Epeleko bidegurutzean. Ertzaintzatik esan digutenez, kamioiak zama galdu du. Bi zauritu arin egon dira.