Aurten mendian hildako euskal mendizaleak omendu dituzte Besaiden

Maider Arregi 2010eko irailaren 19a

Aramaioko Orixol mendizale elkarteak izan du oroimen egun hau antolatzeko ardura. Eguraldi bikaina lagun, jende mordoa batu da mendi istripuz aurten bizia galdu duten euskal mendizaleen oroimen egunean. Goizeko 11etan hasita, txalaparta, meza eta bertsoen ondoren, dantzariek lora eskaintza egin dute. Euskal Herriko Mendi Federazioko lehendakari ordea, bertan izan da eta hitz hunkigarriak eskaini ditu. Tartean, Joseba Iglesias gazte arrasatearra ere oroitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak