Aurreratu egin dute aurten gripe arruntaren aurkako txertaketa kanpaina

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko irailaren 14a

A gripearen txertaketa kanpainarekin bat ez egiteko irailaren 14tik urriaren 31ra bitartean egingo dute aurten gripe arruntaren aurkako kanpaina. 65 urtetik gorakoendako eta gaixotasun kronikoak dituztenendako dago gomendatuta.

Iaz azaroan abiatu zen eta aurten irail erdian. Gripe arruntaren aurkako txertaketa kanpaina abian da "normaltasun osoz", adierazi digute Arrasateko anbulategian. Aurten, hori bai aurreratu egin dute printzipioz azaroan hasita egitekoa den A gripearen aurkako txertaketa kanpainarekin bat ez egiteko.

Jende gehien lehenengo egunotan

Urtero moduan 65 urtetik gorakoendako eta gaixotasun kronikoak dituztenendako (diabetesa edo biriketako, bihotzeko zein giltzurrunetako gaixotasunak) gomendatzen da honako txertoa. Arrasateko erizainek esan digutenez lehenengo egunetan izaten dute jende gehien. "Pertsona hauek urtero ipintzen dute txerto hori eta garaiz etortzen dira". Arrasaten, lehenengo egun honetan 160 bat txerto ipini dituzte.

Txanda hartu beharra dago

Kasu guztietan, norberak bere herrian, txanda hartu beharra dauka txertoa ipintzera joan aurretik. Kanpaina urriaren 31ra arte luzatuko da.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak