Aurreko astean baino ikastetxe gehiagotan egin dute greba ibarrean

Arritxu Barruso 2007ko mai. 24a, 20:18
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate aurreko hezkuntza publikoko langileak grebara deitu dituzte LAB, ELA, EILAS eta UGT sindikatuek gaur. Joan den astean probintziaka egin zituzten greba egunak eta gaur, berriz, Erkidego osorako egin dute greba deialdia.

Greba deialdia egin duten sindikatuek, aurrez eskatzen zituzten baldintzez gain, oraingoan Hezkuntza Sailburu Tontxu Camposen dimisioa ere eskatu dute.

CCOO sindikatua izan da grebarako deialdirik egin ez duen sindikatu bakarra. Joan den astean Hezkuntza Sailarekin akordio batera iritsi zirela eta. Gainontzeko sindikatuek gogor kritikatu dute akordio hau eta ez dutela aintzat hartzen azaldu dute.

Datu ezberdinak

Aurreko astean gertatu zen bezala oraingoan ere sindikatuek eta Hezkuntza Sailak emandako datuak bestelakoak dira. Sindikatuek diote jarraipena %65ekoa izan dela, eta Tontxu Camposek gidatzen duen administrazio sailaren hitzetan, ordea, %58,8koa izan da.

Ibarrean gehiago

Gure ibarrean, joan den astean baino ikastetxe gehiagok egin dute greba.

  • Arrasaten institutuak izan ezik gainontzeko ikastetxe guztiek greba egin dute.
  • Aretxabaletan, Aramaion, Antzuolan eta Oñatin greba egin dute ikastetxe guztiek.
  • Bergaran, Ipintza institutuan ez da eskolarik egon, ezta San Martin eskolan ere eta Miguel Altuna institutuan, bestetik,  53 irakasletik 8k egin dute greba.
  • Elgetan, 10 irakasletik 2k egin dute greba eta ikasleak eskolara joan dira gaur.
  • Eskoriatzako Pausoka haur eskolan ere ez da grebarik egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak