Aurrejubilatu eta pentsiodunen alde lanean zortzi urtez

Miren Arregi Amasorrain 2007ko eka. 26a, 17:59
APPALDEk, Debagoieneko aurrejubilatu eta pentsiodunen elkarteak batzar orokorra egin du. Zortzi urte daramatzate alargunen eta aurre jubilatuen pentsio eskubideak aldarrikatzen eta aurrerantzean ere hala jarraituko dute.

Lorpen batzuk

Zortzi urte dira Deba Garaiko aurre jubilatu eta pentsionisten elkarteak  euren eskubideak aldarrikatzen lanean diharduela. Izan ere, oso pentsio urriak jasotzen dituzte bai alargunek eta baita aurre jubilatuek ere. Zortzi urte hauetako ibilbidean izan dituzte lorpen batzuk, besteak beste, alargunen pentsio minimoak gizonaren pentsioaren %52ra igotzea lortu dute, lehen %45a kobratzen zutenean.

Pentsio baxuak alargunek

Hala eta guztiz ere, alargunek oso pentsio baxuak jasotzen dituztela salatu du APPALDEko presidente Felipe Antonio Igartuak.

Elkarteak lanean dihardu alargunen pentsioak senarraren pentsioaren %70a izatera heldu arte. Izan ere, Kontsumorako Prezioen Indizearekin batera igotzen dira alargunen pentsioak ere, baina bizi mailak gehiago egiten duela gora azpimarratu dute.

Aurre jubilatuak

Aurre jubilatuen egoera ere ez da hobea eta, diotenez, esparru honetan ez dute orain artean ezer lortu. Hala, egun  aurre jubilatuek kotizatutakoaren %60a irabazten dute eta %100 kobratzea aldarrikatzen dute, euren eskubidea delako. Espainiako gobernutik euren pentsioetan gorakada bat agindu badiete ere, ez dela oraindik gauzatu salatu dute.

Bazkide ugari

APPALDEk, 140 bazkide inguru ditu eta gehienak oñatiarrak dira. Batzar orokorrean urteko balantzea egin dute eta alargunen eta aurre jubilatuen pentsio eskubideen alde lanean jarraitzeko gogoa berretsi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak