Aukeak, ikasturte berriko kirol ekintzak aurkeztu ditu

Asier Alkorta 2010ko ira. 7a, 17:01
Aukea kirol erakundeak eta Arrasateko Udalak 2010-2011 denboraldirako kirol eskaintza aurkeztu dute gaur. Musakolako barruko igerilekuen lanak aurrera doaz, eta hemendik bi hilabetera hauek amaitu arte ez da ur eskaintzarik egongo. Iaz 600 parte hartzailek eman zuten izena, eta aurten ere pertsona kopuru horrentzako prestatu dituzte eskaintzak. Eskaintza zabala izan da gainera.

Hortaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dute, pertsona bakoitzaren baitako prestakuntza egiteko pertsona bat egongo baita. Horretarako telefono zenbaki bat ere zabaldu dute. Ikasturte guztian zehar 16:00etatik 17:30era bitartean 672 27 55 78 telefonoa eskuragarri egongo da.
Gazteei zuzendutako eskaintza berriak ere egongo dira. Horien artean aero dance-a eta gazte-spining-a prestatu dituzte, musikaren bitartez kirola eta dantza egiteko.

Musakolako barruko igerilekuak, bien bitartean, lanean jarraitzen du. Ekainean hasi ziren lanean, eta lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da. Orain arte kirol zerbitzuari ez dio eragin kanpoko igerilekuak betetzen baitzuen gabezi hori. Bi hilabetez luzatuko dira lanak, eta kanpoko igerilekua asteburu honetan ixtea aurreikusten bazen ere, eguraldiak laguntzen duen heinean zabalik jarraituko du.

Horrek kirol eskaintzari eragingo dio zuzenean. Horregatik, ur kiroletan dabiltzan pertsonei bi eskaintza luzatu dizkie. Lanak behar bezala doazela jakinarazi dute, eta igerilekuarekin amaitu bezain laster jarriko dituzte ur kirolen eskaintza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak