Egoitza berriko lanak amaitzeke egotera familiek toki aldaketa atzeratzea eskatu zuten. Horrela, luzatu egin dute egonaldia egoitza zaharrean.
Gaur azken inspekzioak egingo dizkiote eraikin berriari, eta eguenerako bilera deitu dute erabaki bat hartzeko. Arduradunek esan digutenez litekeena da aldaketa astelehenean burutzea.
Egoitza berriak hiru solairu ditu eta 170 lagun hartzeko tokia. Eguneko zentroa ere izango da 50 lagunendako.