Aste bukaerarako kultur proposamenak

Jon Berezibar 2007ko ira. 14a, 15:02
Dantza, musika eta erakusketek osatzen dute asteburu honetarako kultura eskaintza ibarrean. Jarraian duzue zerrenda osoa.

Dantza

Arrasate

  • Aukeran dantza taldeak 10 urte ikuskizuna egingo du bihar Monterronen. Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak zuzentzen duen taldeak 22:30ean egingo du ikuskizuna. 1997an hasi zen konpainia eta Monterronen egingo duten ikuskizunean 10 urteotako ibilbidea erakutsiko dute.

Ospakizunak

Oñati

  • Haurren Eguna ospatuko dute dantzari gazteenek   
    12:00etan agurra egingo dute alkate txikiek. 12:15ean dantza taldeak herriko kaleetan ibiliko dira. 17:00etan, berriz, alardea egingo dute Foruen plazan. Etzi, domeka.

Arrasate

  • Auzoko jaiak ospatuko dituzte Uribarri-Erguinen   
    Gaur, egubakoitza, auzoko hildakoen aldeko meza egongo da 19:00etan. Bihar, zapatua, umeendako puzgarri eta bestelako jokoak egongo dira 11:00-13:30 eta 16:00-20:00, Usaetxe plazan eta 23:00etan, Garibaldi mariatxien saioa. Domekan, motozerrarekin enbor mozketa saioa egingo dute, 13:00etan. 

Musika

Bergara

  • Aterkings eta Ezin Izan taldeek kontzertua egingo dute gaztetxean. Gaur, egubakoitza, egingo dute kontzertua 22:30ean. Txapa Irratiak antolatu du kontzertua eta modu horretan ikasturte berriari hasiera emango dio irrati libreak. Ohi bezala, 97.25ean entzun daiteke Bergarako irratia.

  • Disko jartzaileak aste bukaeran Ziripot tabernan 
    DJ Kaiet Klorofila vs DJ Ene izango da barikuan. Zapatuan, DJ Dubby vs DJ KRC. Biak ala biak, 23:00etan.

  • DJ jaia egingo dute Tartufo tabernan. Afaria eta DJ saioa egingo dute: Balza, Ene, Aitor Mu, Fari, Dybby eta Ibai disko jartzaileek hartuko dute parte. Eguraldi txarra egiten badu afaria bertan behera geratu eta DJ saioarekin egingo dute aurrera. Prezioa 15 euro da (afariarekin) eta 10 afaririk gabe. Bihar, zapatua, 19:00etatik aurrera. Afaririk ez badago 23:00etan hasiko da musika saioa.

Erakusketak

Bergara

  • Ageriko 34. Pintura Lehiaketako lanak ikusgai. Bergarako Artisten Elkarteak antolatu zuen aurreko aste bukaeran ageriko margo lehiaketa. Orain, lanok ikusgai daude.  Kultura etxean hilaren 22ra arte.
  • Iñigo Arregi artistaren erakusketa. Artista arrasatearrak Bidean delako erakusketa jarri du ikusgai. Margolan eta eskulturek osatzen dute erakusketa hori.  Irailaren 16ra arte, Aroztegi aretoan.
  • Idoia Azkarate bergararraren erakusketa. Teknika mistoa erabilita egindako margolanak erakusten ditu Bergarako margolariak. Erakusketa dinamiko eta freskoa da Idoia Azkaraterena.  Nahikari tabernan, hil bukaera arte.

Arrasate

  • Ingurumenari lotutako bi erakusketa, Kulturaten   
    Alde batetik, Eskolako Agenda 21 Arrasate: 06-07 ikasturteko esperientzia delako erakusketa ikusi ahalko da. Bestetik, Bizikleta-bideen proposamenak Arrasate eta inguruetan.
    Biak ala biak, hilaren 17tik 30era.

Oñati

  • Pintura tailerreko ikasleen lanak ikusgai 
    18:30etik 20:30era egongo dira ikusgai lanok, astelehenetik domekara. Hilaren 28ra arte, kultura etxean.
  • Irkus Robles eta Gonzalo Etxebarriaren erakusketa
    Margolariek Iparraldea Oñatin egitarauaren barruan ireki dute erakusketa.  Irailaren 16ra arte, kultura etxean.

Eskoriatza

  • Espainiako gerraren gainean liburuetan ageri ez dena:
    Irakatsi gabeko irakasgaia
    . Espainiako Gerra Zibila eskolako liburuetan du izena erakusketak. Helburua da Espainiako gerra orain arte nola ikasi den eta gaur egun nola ikasten den erakustea. Hiaren 16ra arte, Ibarraundin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak