Atsedenik gabeko asteburua hastear da

Jon Berezibar 2007ko urr. 5a, 15:51
Atsedenik gabeko asteburua hasten dugu gaurtik ibarrean: gaur Maritxu Kajoi Arrasaten, bihar herri-eguna Oñatin eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Elgetan eta etzi Kilometroak Bergaran. Horrez gain, makina bat kultura hitzordu ere ditugu asteburuan Debagoienean. Jarraian duzue berauen zerrenda.

Musika

Arrasate

  • Electric Maritxu Fridays jaia Maritxu Kajoi ospatzeko. Hainbat disko jartzailek hartuko dute parte: Troy Piercee (AEB), Kasper&Papol (Madril), Gonzalo Morbid (Bilbo), Koldo Intermusic (Donostia), Haitz Jamclub (Arrasate) eta Ion2 Ef (Arrasate). Gaur, egubakoitza, 23:00etan, 3.60 aretoan.

Oñati

  • San Migel jaien barruko rock kontzertua txosnagunean. Jardungo dute honako taldeek: Astopitoak, Manifa, Karkaba, Triskantza eta Clavo Oxidado. Gaur, egubakoitza, 20:00etan.
  • Tapia eta Leturiak emanaldia egingo dute. San Migel jaien barruan egingo dute emanaldia. Bihar, zapatua, 23:00etan,  txosnagunean.

Bergara

  • Disko jartzaileak Kilometroak jaiaren harira. Pablo Akaros, Haitz, Ion2, Lalas, Mitx eta Eneko disko jartzaileek jardungo dute. Bihar, zapatua, 00:00etan, Jam aretoan.
  • Disko jartzaileen emanaldia Ziripot tabernan. Gaur, egubakoitza, Mansillak jardungo du; bihar, zapatua, Balzak. Biak ala biak, 23:00etan.

  • Hesian (Etxarri) eta Intifada (Katalunia) taldeen emanaldia, Txosna batzordeak antolatu du Kilometroak jaiaren bezperarako. Bihar, zapatua, 22:00etan, Munibe plazan.
  • Mami Sakato japoniarrak organo emanaldia egingo du. Bihar, zapatua, egingo du emanaldia, 20:00etan, San Pedro parrokian. Kontzertu hori dago organo erromantikoaren nazioarteko VI. zikloaren barruan. Tokioko Himonya eliza katolikoko organo jotzailea da.

Antzerkia

Oñati

  • Scura Splats Valentziako taldearen ikuskizuna. Flit izeneko ikuskizuna egingo dute San Migel jaien barruan. Etzi, domeka, 18:30ean, Herriko Plazan eta inguruko kaleetan.

Erakusketak

Elgeta

  • 'TMEO' aldizkariaren azalak ikusgai jarri dituzte Aldizkari ezagunaren 39 azal jarri dituzte ikusgai Espaloia Kafe Antzokian. Urriaren 31ra arte.

Arrasate

  • Jon Idigoras akuarela egilearen erakusketa 55 urteko ermuarrak 100etik gora sari jaso ditu bere akuarelekin. Urriaren 19ra arte, Iñigo Arregi aretoan.
  • 'Emakumearen errealitateari begira' delako erakusketa. Bikoitza da erakusketa. Batetik, emakumeekiko indarkeriaren aurkako kartelak daude; bestetik, argazki erakusketa bat: Leiho bat zabalik emakume etorkinen bide luzean. Urriaren 28ra arte, Kulturateko klaustroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak