Asteroko azoken eta urteko azoka berezien gida kaleratu dute Debarroan

Maider Arregi 2006ko aza. 30a, 19:01
Deba Garaia eta Debemen Landa Garapenerako elkarteek 44 mila ale banatuko dituzte Debagoieneko zein Deba barreneko herri guztietan.

Dagoeneko hasi dute banaketa eta hilaren 30erako Eibarren banatuko dituzte 10500 ale. San Andres azoka berezirako gura dute banatzea Landa Garapenerako elkarteek. Lau orrikoaren helburua da, baserriko produktuen eta azoka berezien gaineko informazioa ematea. Era berean, sasoian sasoiko produktuen zerrenda ere badu Deba Garaia eta Debemen elkarteek argitaratutako gidak. Poltsikoko formatua du eta erabiltzeko erraza da.

Euskaraz eta gaztelaniaz jaso dute informazio guztia, diseinu moderno eta garbiaz. Azken finean, Deba Garaia eta Debemen elkartekoen asmoa da, debagoiendarrek erabiltzea esku orria. Guztira 50 mila ale argitaratu dituzte eta horietatik gehienak postontziz postontzi banatuko dituzte eta gainerakoak azoka berezietan eta asterokoetan.

'Debarroa; menditik itsasora' kanpainaren barruan banatuko dituzte gidak. Beti ere, baserri inguruarekiko sentsibilizazioa bultzatu gura dute Deba Garaia eta Debemen elkarteek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak