Bileren orduak
Hala, ondorengo ordu eta lekuetan izango dira bilerak: Aretxabaletan, bihar 18:30ean, kultura etxean; urtarrilak 21ean hiru herritan izango dira bilerak: Antzuolan, 19:30ean, liburutegian, Bergaran 18:30ean, kultura etxean eta Eskoriatzan kultura etxean 19:00etan. Eguenean Arrasaten izango da 18:30ean, AEDren egoitzan eta egubakoitzean, berriz, Gatzagan, 18:30ean bertako elkartean. Azkenik, urtarrilaren 26an Oñatin egingo dute 18:30ean, kultura etxean. Aipatutakoak lehen bilerak izango dira, baina Debagoieneko Korrikaren koordinatzaile Lur Gazteluk adierazi digunez, ez dira azken batzarrak izango: "Gainera, Elgeta eta Aramaioko jendearekin ere elkartu behar gara, nahiz eta Korrika bertatik ez pasatu, Korrika Txikia antolatuko dutelako eta beraien ekarpena ere garrantzitsua izango delako".