Astelehenean hasiko den Bederatziurrena prestatzen ari dira Arantzazuko ostalariak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abu. 28a, 15:30
Arantzazuko Hoteleko ugazaba berriek lehenengo urtea dute eta gela ia guztiak daude beteta. Arantzazun belaunaldiak daramatzan Goiko Bentako Maiztegi familiak azken urteotan jende kopurua jaitsi egin dela nabaritu du.

Astelehenean hasiko da Bederatziurrena eta 46 gela dituen Arantzazuko hotela ia beteta dago. Lehenengo Bederatziurrena dute hoteleko ugazaba berriek eta prestaketa lanetan arreta handia ipini dute. Lan handiko egunak izango direlakoan daude. "Jende gehienak erreserbak denboraz egin ditu. Badaude azken ordukoak, baina gutxi ze tokia beteta dago", adierazi du hoteleko Miren Eluak. "Erdiak hiruzpalau egunerako dator, beste batzuk Bederatziurren osorako eta gutxi batzuk aurretik etorri dira hemen 15 egun egiteko. Gehiena adineko jendea da, Bederatziurrenaren tradizio handia dutenak".

Jende gutxiago urtetik urtera

Lanik ez zaie faltako Goibeko Bentan ere. Esperientzia handiagoa dute hemen, familiak belaunaldiak daramatza eta Arantzazun. Bezeroek urtetik urtera egiten dituzte hemen erreserbak, baina aldaketak nabaritu dituzte azken urteotan. "Azken bost urteotan jaitsi egin da. Jende edadetua etorri izan da beti, eta ikusten da jende gaztea eta berria ez dela sortzen", azaldu du Miren Maiztegik. "Lehen askoz ere jende gehiago etortzen zen. Logela denak betetzen ziren eta jendeari berdin zitzaion bi edo hiru lagunekin logelan sartzea. Arantzazu beteta ikusten zen".
     Bederatziurreneko lana jaisten doa Arantzazun, eta aldiz urte osokoa handitzen. Datozen egunok, baina, gogorrak izango dira. Gogorrenak domeka eta Amabirginaren eguna, hilaren 9a, ostalarien esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak