Astelehen goizean zabalduko dute Aretxabaletako zahar egoitza berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ekainaren 5a

Lehenengo, hilaren 8an, Gipuzkoako sei egoitza ezberdinetako erabiltzaileak iritsiko dira. Martitzenean Aretxabaletako Urats Gain egoitzako erabiltzaileek egingo dute trasladoa.

Zabalik beharko luke Aretxabaletan, Untzilara bidean aurkitzen den zahar egoitza berriak, baina lanak ez dira garaiz bukatu eta astebete atzeratu da azkenean bere irekiera. Astelehenean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren plazak beteko dituzten erabiltzaileak etorriko dira. Zumarraga, Legazpi edo Seguratik, besteak beste.

Eguenean, hilak 4, egindako bilera batean hartu zuten erabakia. Aretxabaletako Urats Gain egoitzako erabiltzaileak, berriz, martitzenean egingo dute leku aldaketa. Goizeko 11:00etan hasiko dira trasladoarekin.

Eskoriatzako zahar egoitza

Leku aldaketa honekin libre geldituko da orain arte Urats Gain zahar egoitzak orain arte erabili duen eraikina. Zurrumurruak zabaldu dira eraikin hori Eskoriatzako zahar egoitzako lagunen behin behineko erabilerarako izan daitekeela. Zentzu horretan Eskoriatzako udaletxetik onartu dute ideia mahai gainean egon dela, baina ez dela inongo erabakirik hartu. Foru Aldundiarekin bilerak egiten dihardute berria egiteko Eskoriatzako zahar egoitza botatzen bada denbora horretan erabiltzaileei zein egoitza eskaini erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak