Asteburuko kultura-hitzorduak

Jon Berezibar 2007ko mar. 2a, 17:32
Antzerki eta musika proposamenik ez da faltako oraingo asteburuan. Jarraian, ekitaldi nagusien zerrenda.

Antzerkia

  • Otras mujeres, Antonia San Juan aktore ezagunarekin, zapatuan Oñatiko Santa Ana aretoan 22:30an.
  • Ssss, Iñaki Lasa ipuin kontalariaren saioa, zapatuan 17:00etan 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta 17:30ean 7 eta 11 urte bitartekoentzako. Bergarako Agorrosin ekintza gunean.

Musika

  • Lordi, "monster-metal" taldea, gaur, egubakoitza, 21:00etan Bergarako Jam aretoan.
  • Potato gasteiztarren agurreko bira, Arrasateko 3.60en 23:00etan, gaur, egubakoitza.
  • Ruper Ordorika, Oñatiko Santa Ana aretoan, domekan, 19:30an.
  • Gose, Eskoriatzan domekan, Inkernu tabernan, 19:30an.

Bertsoak

  • Oñatiko IV. bertsolari txapelketa, zapatuan hasiko da, 18:00tan.
  • Gu eta Gutarrak, bertso festa, domekan Arrasaten Amaia antzokian, 19:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak