Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2007ko eka. 15a, 14:09
Hona hemen aste bukaeran Debagoienean izango diren ekintzen gaineko agenda. Musika, haurren danborrada, dantza erakustaldia edota bertso saioaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste.

Barikua, ekainak 15

  • Bergarako Jam aretoan Standard eta La Habitacion Roja taldeek kontzertua  egingo dute 22:00etan hasita.
  •  22:30etan Elgetako Kafe Antzokian Sweet Oblivion taldeak egingo du saioa.
  • Arrasaten, berriz, 23:30ean Eztake izeneko taldeak kontzertua eskainiko du Gure Leku tabernan.

Zapatua, ekainak 16

  • Kontzertu akustikoa egingo du Bilboko Kuk taldeak Eskoriatzako Inkernu tabernaren terrazan 19:30etatik aurrera.
  • Bergaran hainbat taldek emanaldia egingo dute bihar gaztetxean Txapa Irratiaren jaiaren barruan. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Bertan izango dira Iruñeako Royal Canal, Arrasate eta Oñatiko eta Bergarako Black Sheeps taldeak. Gero, Mansilla disko jartzailearen saioa izango da.
  • 22:30etatik aurrera Monterronen (eguraldi txarrarekin Uarkapen) Bertsoak izango dira entzungai. Arrasateko AED elkarteak San Juan jaietako bertso saioa antolatu du. Peñagarikano, Silveira, Elustondo, Arzallus eta Labayen arituko dira. 
  • 10:00etatik 12:30etara Eskoriatza Kirol Elkarteak jaia ospatuko du. Saskibaloi eta areto futbol partiduak egongo dituzte.
  • 12:00etan, trikitilariekin kalejira izango da eta 12:15ean, tortilla lehiaketa. 12:30ean, herriko motorzaleei ongietorria egingo diete, plazan. Arratsaldean ere hainbat ekitaldi egongo dira; umeendako pintura tailerra, parrillada eta ardo eta sagardo dastatzea. Egunari amaiera emateko, 22:00etan kontzertua egongo da plazan: Arianrod, Scam eta The Fault.
  • Arrasaten, umeen danborrada egingo dute San Juanen atarian. 19:00etan abiatuko da danborrada eta herriko kale nagusiak igaroko ditu Arrasate Musikaleko Musika Bandak lagunduta.

Domeka, ekainak 17

Haur dantzarien eguna ospatuko dute Arrasaten. 10:00etan batuko dira haur guztiak, Zaldibarren. 11:15ean dantza erakustaldia egingo dute herriko kaleetan eta 17:15ean alardea egingo dute dantza talde guztiek.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak