Asteburuko ekitaldien agenda

Maider Arregi 2007ko mar. 30a, 19:01
Asteburuko agenda proposamena bete-betea datorkigu. Hona hemen kontzertu, antzerki edota bestelako kultura ekitaldien hitzorduak.

Barikua, martxoak 30

Udalak antolatutako III. Udaberriko Musikaldiak ikusteko aukera izango da. Emanaldien barruan Conductus Ensemble orkestra eta koroaren kontzertua egongo da  Parrokian. Bihar berriz, martxoak 31, bakarlarien txanda izango da: Josu Okiñena piano-jolea eta Razvan Suma biolontxelo joleak kontzertua egingo dute Kulturaten. Domekan "Argi beltz zuzenean" ikuskizuna eskainiko dute Amaia Antzokian Tirri Tarra taldeak, Goikobalu Abesbatzak eta Sotto Voce orkestrak. 20:00etan izango dira emanaldiak.

Musikarekin jarraituz, 3.60 aretoraino hurbilduko gara. Eliot Murphy eta Jim TNT izango dira eszenatoki gainean. Gaztetxean, berriz, New Jerseyko Hudson Falcons punk-rock musika taldea egongo da ikusgai. Talde estatubatuarrarekin batera, Arrasateko Aggressive Kombat taldea arituko da. 22:30ean hasiko dira kontzertuak.


Literatura eta ametsa gustuko izanez gero, gaur, martxoak 30,  helduentzako ipuinak kontatuko ditu Elena Castillo narratzaile tenerifearrak. Eskoriatzako Unibertsitatean izango da emanaldia,  22:30ean.

Larunbata, martxoak 31

Arrasateko 3.60 aretoan ere kontzertuak egongo dira, Silver Fist eta Orion Child-ek egingo dute kontzertua. 23:00etan hasiko da.

Musikari azken zertzeladak emango dizkiogu, Arrasateko Musikalek zenbait emanaldi prestatu dute. Herriko txistulariek egingo dute kontzertua Arrasate Musikalen. 17:00etan da hitzordua.

Bestalde, Erramu zapatuko feria egingo dute Bergaran. Erakusketa, makinaria, artisau eta txorimaloak egongo dira egun guztian zehar. 22.30ean, bertsolari jaialdia egongo da Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Xabier Paya, Igor Elortza eta Aitor Mendiluzeren eskutik.

Oñatiko bidea hartuko dugu asteburuko zine emanaldiei begiratua emateko. Haurrentzat, "El Corral, una fiesta muy bestia" filma egongo da ikusgai zapatuan. Helduentzat "Eutsi!" drama-komedia euskalduna ikusteko aukera izango dugu.

Domeka, apirilak 1

Domekan berriz, Abesbatza gazteenek Udaberriko kontzertuak egingo dituzte. Oñatiko Ganbara Txiki, Txikitxu eta Tailerrak egingo dute emanaldia.19:00etan Santan Anan, Oñatin.  Bergaran, Orfeoi Txikiak eta Gabero Abesbatzak egingo dute saioa, 19:00etan Mariaren Lagundian.






ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak