Musika
Arrasate
Pier Paul Berzaitz abeslariak emanaldia egingo du. Santamas Komisiñuek antolatu du emanaldia. Gaur, egubakoitza, 22:00etan, Amaia antzokian.
Eskoriatza
Arrasateko Governors taldeak kontzertua egingo du. Inkernu tabernaren IV. urtemugan egingo du kontzertua taldeak. Aitzorrotz kultura elkarteak antolatu du emanaldia. Gaur, egubakoitza, 22:30ean, Inkernu tabernan.
Arrasate
Bi talderen kontzertua 3.60 aretoan. Vic du Monte's Persona Non grata eta Positiva taldeek egingo dute kontzertua, aretoaren 3. urtemugan.
Gaur, egubakoitza, 23:00etan.
Bergara
Herriko abesbatza gazteenek emanaldia egingo dute. Bergarako Orfeoi Txikiak, Gabero abesbatzak eta Bergarako Musika Eskolako abesbatzak egingo dute emanaldi hori. Gaur, egubakoitza, 19:00etan, Mariaren Lagundiko elizan.
Arrasate
Sex Museum taldeak kontzertua egingo du 3.60 aretoan. Sex Museum taldeak United azkeneko lana aurkeztuko du. Zenttric eta 5 Twisters taldeek ere joko dute aretoaren 3. urtemugaren harira. Bihar, zapatua, 22:30ean.
Elgeta
Kontzertua 'Herri bat, gaztetxe bat' lelopean. Santos Dolidos, Disorders, Street Girls eta Noisex taldeek egingo dute kontzertua.
Bihar, zapatua, 22:00etan, gaztetxean.
Arasate
La Banda del Abuelo taldeak kontzertua egingo du. Emanaldi berean Haiziaren Seme Txirikaua taldea ere arituko da. Bihar, zapatua, 18:30ean, Biona tabernan.
Aretxabaleta
Akordeoi kontzertua entzuteko aukera izango da. Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak egingo du emanaldia, Gabonen atarian. Bihar, zapatua, 20:30ean, herriko parrokian.
Bergara
Sexty Sexers eta On Benito taldeen kontzertua. Berako taldeek egingo duten kontzertua Txapa Irratiak antolatu du. Bihar, zapatua, 23:00etan, gaztetxean.
Bergara
Nazioarteko disko jartzaileak izango dira Jam aretoan. Besteak beste, arituko dira Hello?Repeat, Esperanza, Bruno Prosanto, Daze Maxim, Jam Krueger eta Dario Zenker. Bihar, zapatua, 00:00etan.
Bergara
Bergarako Orfeoiak emanaldia egingo du. Bergarako Orfeoiko kideek Mariaren Lagundiko elizan egingo dute kontzertua. Bihar, zapatua, 20:00etan.
Gasteiz
Oñatiko bi taldek kontzertua egingo dute Helldoradon. Latzen eta Golpe de Estado taldeek egingo dute emanaldi hori. Bihar, zapatua, 22:00etan.
Oñati
Gabonetako kontzertu berezia egingo dute. Herriko hainbat taldek hartuko dute parte Gabonetako kontzertuan: Musika Bandak, Ganbara abesbatzak, Ganbara Txiki abesbatzak, Oñati abesbatzak, parrokiako koruak eta Txantxiku ikastolako abesbatzak, hain justu ere. Etzi, domeka, 19:00etan, Mikel Deunaren parrokian.
Aretxabaleta
Leizarra Musika Eskolako ikasleen emanaldia. Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua egingo dute. Hilaren 18an, martitzena, 18:30ean, parrokian.
Antzerkia
Aretxabaleta
'Sueños silenciosos' delako dantza ikuskizuna. Jakineko pausoak eta inprobisazioa uztartzen ditu emanaldiak. Doan izango da. Gaur, egubakoitza, 19:00etan, udaletxe zaharreko ganbaran.
Arrasate
Haurrendako bertso-txotxongilo ikuskizuna. Hitzen lapurra delako ikuskizuna antolatu du Santamas Komisiñuek. Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen eta Libe eta Ximon aktoreen istoriotxoan. Bihar, zapatua, 17:00etan, Amaia antzokian.
Oñati
'Robin eta Hood' izeneko antzezlana ikusteko aukera. Elkar Hezik antolatu du Gorakada antzerki taldearen emanaldi hori. Bihar, zapatua, 17:00etan, Santa Ana antzokian.
Bergara
Quico Cadaval ipuin kontalariaren emanaldia. Galizian, Ribeira herrikoa da Cadabal eta oso gazte ekin zion ipuinak kontatzeari. Betaurrekoak, garagardo botila eta memoria lagun dituela, ahaztu ezin diren ipuinak kontatzen ditu. Hilaren 20an, eguena, 22:30ean, Pol-Polen.
Magia emanaldia
Elgeta
Lennart Green magoak emanaldia egingo du Espaloia kafe antzokian. Suediarra munduko txapelduna da kartomagian eta munduko manipulatzaile onenetariko moduan definitzen dute gainontzeko magoek; Renne Lavand-ekin batera gorenean dago. Bihar, zapatua, egingo du saioa, 22:30ean.
Haurrendako jaia
Bergara
Minbizia duten eta ez duten umeen arteko harremana bultzatzeko jaia. Aspanovasek, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak, antolatu du jaia. 16:30etik 19:30era bitartean egongo dira haurrendako tailerrak, Eriz magoaren saioa, jokoak, eta merienda, Udal Pilotalekuan.
Hitzaldiak
Oñati
Gasherbrun-II mendira egindako espedizioa berbagai. Duela urtebete inguru Debagoieneko eta Urola aldeko hainbat gaztek Pakistango mendira egindako espedizioaren ikus-entzunezkoa ikusteko aukera.
Gaur, egubakoitza, 19:30ean, kultura etxean.
Bergara
Andoni Egañak 'Ahozkotasunaz' delako hitzaldia egingo du. Jardun elkarteak antolatu du ekitaldia. Hilaren 18an, martitzena, 19:00etan, kultura etxean.
Eskoriatza
Giza gorputzaren magiaren gaineko hitzaldia, kultura etxean. Giza gorputzaren magia: nerbio-sistema delako hitzaldia egingo du M. Jose Pagaldaik. Hilaren 19an, eguaztena, 18:30ean.
Bergara
Hitzaldia Askapenaren 20. urtemuga dela eta. 20 urteotan egindako ekintzak eta gaur egungo helburuak azalduko dituzte Askapenakoo bi kidek. Hilaren 20an, eguena, 22:00etan, Pol-Pol tabernan.
Erakusketak
Arrasate
Valentin Aranaren margo erakusketa. Artistak Harresi aretoan jarri ditu ikusgai margolanak. Hilaren 23ra arte.
Oñati
Aloña Mendik argazki erakusketa antolatu du. Natura eta mendia delako argazki erakusketa antolatu du. Ordutegia da 18:30-20:30.
Hilaren 14tik urtarrilaren 5era arte.
Eskoriatza
'Eskoriatzako mendi buzoiak iruditan'. Horixe da Juan Luis Zubizarretaren argazki erakusketaren izenburua. Abenduan egongo da ikusgai, Inkernun.
Lehiaketak
Arrasate
Erakusleiho lehiaketa deitu du Udalak, Gabonen atarian. Abenduaren 14a aurretik udaletxeko Kultura Zerbitzuan izena eman duten herriko denda guztiek hartu ahal izango dute parte. Kontuan izango dituzte, besteak beste, irudimena, orijinaltasuna eta mezu publizitarioaren baliogarritasuna. Erakusleihoetan dendako ohiko produktuek azaldu beharko dute. Sari ematea abenduaren 21ean egingo dute. Hilaren 15etik 31ra egon beharko dira prestatuta erakusleihoak.
Bergara
Aratusteetarako egitarauaren azala egiteko deialdia. Bergaran bizi edo erroldatutako edozeinek har dezake parte. Kartelak kolore eta teknika librean egin daitezke eta aurkeztu beharko dira 40x60 cm-ko oinarrian. Eta ondorengo derrigorrezko testua eroan beharko dute: Aratusteak 2008, Bergara. Lanak aurkezteko mugaeguna da urtarrilaren 4a, kultura etxean.
Aretxabaleta
Literatura lehiaketa deitu du Loramendi elkarteak. Hainbat sailetan har daiteke parte: ipuina, komikia, bertso-paperak, grabazioa eta amodiozko gutuna. Parte hartzekoko ezinbestekoa da Aretxabaletan bizi edo ikastea. Bestalde, lehiaketa da DBHko 1. eta 2. zikloetako ikasleendako. Hilaren 19a da aurkezteko mugaeguna.
Bergara
Amodiozko gutunen 16. lehiaketa deitu du Jardunek. Ohikoa den moduan, lanek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute. Lehiaketan, 1993an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte. Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orrian, eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. Bestalde, SMS bidezko mezuen lehiaketa ere deitu dute. Argibide gehiagorako deitu Jardunera (943 76 36 61) edo jo www.jardun.net webgunera. Beti bezala, sari banaketa ekitaldia San Valentin egunean, otsailaren 14an egingo dute, kultura etxean. Gutunak aurkezteko mugaeguna da urtarrilaren 6a.
Bergara
Erakusleiho lehiaketa deitu du Udalak, Gabonen atarian. Herriko denda guztiak hartuko dira aintzat, aurrez izena eman barik. Erakusleihoek egon beharko dute prestatuta abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra bitartean. Erabakia abenduaren 19an emango dute aditzera.
Ospakizunak
Aretxabaleta
Basotxo elkartearen 25. urtemuga ospatuko dute. Egun osoan barrena izango dira ekitaldiak. Omenaldi ekitaldia izango da 17:00etan. Han egongo dira Basotxoko ordezkariak. Bihar, zapatua.
Bestelakoak
ArrasateErabilitako jostailuak trukatzeko azoka antolatu du Txatxilipurdik
Okendoko ludotekan egingo dute bihar, zapatua eta etzi, domeka, 12:00-14:00 eta 17:00-19:00 ordutegian. Ekimen horrekin, berrerabilpenaren balioa eta kontsumismoaren gehiegikeriaren kontzientzia piztu nahi dute haurrengan.
ArrasatePoesia irakurketa saioa antolatu du Udal Bibliotekak gaurko, egubakoitza. Rikardo Arregik aurkeztuta, lau poetak egingo dute saioa: Gerardo Markuletak (argazkian), Anjel Errok, Eli Tolaretxipik eta Karmelo C. Iribarrenek. 19:00etan, Kulturateko aretoan.
Bergara
Fisc gobernuz kanpoko erakundeak postua jarriko du. Bidezko merkataritzako postua jarriko du. Askotariko produktuak erosi ahal izango dira Hirugarren Munduari laguntzeko. Bihar, zapatua, 10:00etatik 14:00etara, San Martin plazan.
Bergara
Hainbat sari banatuko dituzte kultura etxean. Hiru sari emango dituzte: erakusleiho lehiaketako sariak –Udalak emango ditu, 15:30ean–, balkoien apainketako sariak –Bedelkar dendarien elkarteak emango ditu, 15:30ean– eta Olentzero marrazki lehiaketakoak –Jardun elkarteak emango ditu, 19:00etan–. Hilaren 19an, eguaztena.
Eskoriatza
Erretiratuendako txistorra jana antolatu dute. Olazar erretiratuen elkarteak antolatu du. Txistorra jan eta gero, opariak zozkatuko dituzte. Hilaren 20an, eguena, 17:30ean, erretiratuen elkartean.