Ekainak 22, barikua
Hiru taldek kontzertua egingo dute Bergarako gaztetxean. 22:30etik aurrera: Rainbow of Death, Positiva eta Moho taldeak, hain zuzen ere.
Arrasateko Gure Leku tabernan berriz eta san Juanak ospatzeko Klakson taldeak egingo du kontzertua 23:30ean. Domekan, Foxy Boxxi taldea arituko da.
Ekainak 23, zapatua
- 19:30ean Oñatiko Ganbara Txikiak emanaldia egingo du Mariaren lagundian. Hori zapatuan izango da.
- Txapa irratiak antolatuta kontzertua egingo dute 22:30ean Berako On Benito eta Azpeitiko Jo taldeek.
- 360 aretoan, 22:30ean, Discipline, Never Surrender eta Secret Army taldeek emanaldia egingo dute.
Ekainak 24, domeka
- Bergarako Orfeoi Txikiak, Gabero abesbatzak eta Ordiziako Oroith Txiki abesbatzek egingo dute saioa, 19:00etan.
- Arrasate Musikaleko Musika Bandak San Juan jaietako ohiko kontzertua egingo du 13:00etan Monterronen.
San Juanetako ospakizunak
Ospakizunik ez da falta izango San Juan buelta honetan. Arrasaten jaiak dituzte. Antzuolan, Eskoriatzan eta Bergaran ere San Juan sua piztuko dute.
Bihartik martitzenera arte iraungo dute Arrasateko San Juan jaiak. Bihar, Errementari Dantza egingo dute herriko dantzariek 21:30ean herriko plazan. Gero, sua piztuko dute. 23.00etan nagusien danborrada egingo dute. Domekan berriz Gose eta Vanexxaren kontzertua izango da 23:30ean monterron parkean.
Antzuolan bihar, zapatua, egingo dute iluntzeko 20:00etan. Zuhaitza jaso eta sua piztuko dute. Ardo dastatzea eta ohiko zortzikoa ere egingo dute.
Eskoriatzan, Txorimaloaren bila egingo dute bihar 18:00etan. 19:30ean gazta eta edatekoa banatuko dute plazan. Sua 22:30ean piztuko dute 1990ean jaiotako neskek. Gero erromeria egongo da.
Bergaran, San Martin plazan piztuko dute san Juan sua. 23:00etan izango da hori. Suarekin batera dantzak ere izango dira.
Kalebarren auzoan, berriz, San Pedro jaiak ospatuko dituzte gaur hasi eta domekara arte. Haur jolasak egingo dituzte bihar goizean eta gauean herri afaria eta kontzertua. Gauerdian sagar dantza egin eta sua piztuko dute. Domekan, meza egingo dute 11:30ean eta 17:00etan umeendako jolasak.
Elgetan, azkenik, txitxiburduntzia egingo dute gaztetxekoek bihar, zapatua. Hirugiharra, txorizoa eta edatekoa izango dira joaten diren guztiendako. 19:00etan izango da hori. Ordubete lehenago San Juanetako ohitura zaharrak berreskuratu nahian hitzaldia egingo dute Elgeta erretiratuek herriko plazan.