Aste Santuko irteera operaziorako neurriak hartu ditu Herrizaingo Sailak

Usoa Agirre 2007ko mar. 30a, 11:44
Irteera operazioa gaur, ostirala, hasiko da, 15:00etan, eta apirilaren 5ean amaituko da, ordu berean. Itzulera operazioa apirilaren 9an izango da, 15:00etatik 22:00etara. Egun horietan zehar, Ertzaintzak zainketa lanak areagotuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan.

Operazioan Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak ere hartuko du parte, errepide-sare nagusian jarritako 77 kamera eta sentsore sistema kontrolatzen baititu.

Helburuak

Herrizaingo Sailak bi helburu lortu nahi ditu operazio honekin:

  • Ezbehar-kopurua murriztea
  • Errepideetan ibilgailuen joan-etorria arintzea, ilarak saihestuz.

Aholkuak

Joan-etorrietan segurtasuna hobetzeko, Herrizaingo Sailak oso zuhur ibiltzeko eskatzen die gidariei, baita oinarrizko gomendio hauek bete ditzatela ere:
  • Bidaia aurreratu edo atzeratu, ordu zailenak saihesteko.
  • Errepidera irten aurretik, ibilgailuaren egoera egokia dela egiaztatu.
  • Zirkulazio arauak uneoro errespetatu. Arreta berezia jarri abiadurari eta aurreratzeei.
  • Ez hartu alkoholik eta ez egin otordu oparoegirik. Atsedena hartu, beharrezkoa denean.
  • Zirkulazioaren egoeraren jakitun egon, hedabideen bidez.
  • Istripu edo bestelako larrialdirik baduzu, eskatu laguntza 112ren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak