Aste Santuan turista asko izan da gure bailaran

Arritxu Barruso 2007ko api. 12a, 11:51
Bailarako turismo bulegoek oso balorazio positiboa egin dute Aste Santuan etorri diren turista kopuruaren inguruan. Gipuzkoa eta Bizkaikoak dira Debagoiena bisitatu dute gehienak baina Balentzia, Katalunia eta Balear Uharteetatik ere etorri da jendea.

Asko izan dira Aste Santuko oporrak pasatzeko gure bailara aukeratu dutenak, hori da behintzat bailarako turismo bulegoetako datuek erakusten dutena.

Oñatin 750 pertsona inguru izan dira, Eskoriatzan 133 eta Gatzagan berriz 250. Balorazio oso positiboa beraz. Euskaldunak izan dira gehien bat gure bailara bisitatu dutenak.

Oñati izan da turista gehien erakarri dituen herria eta bertako unibertsitatea da turistek gehien bisitatu duten puntua. Arantzazuko santutegia ere derrigorrezko geldialdia izan da turista hauentzat.

Kanpotik etorri den jendeari asko gustatu zaio gure bailara eta bere edertasunarekin eta ondare historikoarekin harrituta gelditu dira asko.

Bailarako hotelak ere dezente bete dira egun horietan. Bergarako Lamaño Etxeberri nekazal turismoa esaterako bete beteta egun da Aste Santuko bost egunetan. 

Maite Aristegik dio turista hauek Euskal Herriko hiriburuak bisitatu ostean bailarako herriak ezagutzera dedikatu direla. Dena dela, zerbitzu falta handia dagoela uste du. Turista asko euskal gastronomia ezagutzera etortzen dira eta jatetxe asko itxi egiten dituzte egun hauetan.

Badirudi, beraz, bailarako turismoaren sustapenean aurrera pausuak ematen ari garela. Oporretan turistentzat zerbitzu zabalagoa eskaintzea izan daiteke orain eman beharreko hurrengo pausua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak