Aste bukaerarako kultur proposamenak

Usoa Agirre 2007ko urr. 26a, 19:47
Hemen duzue aste bukaera honetarako kultur proposamenen berri.

Musika

Eskoriatza
Los Cretinos eta Jim Dinamita y los Seductores taldeen saioa   
Aitzorrotz kultura elkarteak antolatu du Los Cretinos eta Jim Dinamita y los Seductores taldeen kontzertua.  
Egubakoitzean, 22:30ean, Inkernu tabernan.

Bergara

Disko jartzaileen emanaldia Ziripot tabernan   
Egubakoitzean, Balza eta Papi arituko dira. Zapatuan, Alkate Klorofila.  
Biak ala biak, 23:00etan.

Arrasate
Roy Loneyk Señor No taldearekin batera jardungo du. Emanaldi berean parte hartuko dute On Benitok, Pettik eta Bandek. Emanaldia egin eta gero, Mansilla rock eta Juxe disko jartzaileek egingo dute saioa.  
Zapatua, 22:30ean, 3.60 aretoan.

Arrasate

Bi taldek kontzertua egingo dute gaztetxean   
Foxy Boxxyk eta talde gonbidatuak jardungo dute. Kontzertua doan izango da.  
Zapatuan, 22:30ean.

Eskoriatza
Debagoienean Kantari ikuskizunaren bi saio aste bukaeran 
Eskoriatzara iritsiko da aste bukaeran Goienaren karaoke ikuskizuna. Zapatuan eta domekan izango dira saioak, Huheziko aretoan. Saioak izango dira 17:00etan, 18:15ean eta 19:30ean. Eskoriatza eta Aretxabaletako umeek hartuko dute parte.

Antzerkia

Elgeta
'Bota patsa' delako ikuskizuna Txalo produkzioen eskutik  
Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreek erakutsiko dute botatzen duten araberakoak direla gizonezkoak.
Egubakoitzean, 22:30ean, Espaloian.

Antzuola
Umeendako ipuin kontaketa saioa liburutegian  
Maite Franko ipuin kontalariak egingo du liburutegiko saioa. Frankok hainbat ipuin kontatuko dizkie herriko neska-mutikoei.
Zapatuan, 18:00etan.

Eskoriatza
Umore gaua Virginia Imazekin Inkernu tabernan
Bergarako aktore eta klownak La mujer salvaje izeneko antzezlana egingo du Inkernu tabernan. Aitzorrotz kultura elkarteak antolatu du Imazen emanaldia. Zapatuan, 22:30ean.

Arrasate
Federico Luppi Debagoienean 'El guía del Hermitage' antzezlanarekin
Antzezlanak kontatzen ditu Hermitage museoan gidari lanak egiten dituen gizonezkoaren nondik norakoak, alemaniarrek Leningrado inguratuta zuten garaian.  
Domekan, 19:30ean, Amaia antzokian.

Erakusketak

Oñati
'Batetik-Bestera' delako udako argazkien erakusketa  
Batetik-Bestera udako argazki lehiaketara aurkeztutako 23 argazkiak ikusgai daude gaztelekuko kuboan. Ikusleak izango dira lanok epaituko dituztenak eta lehiaketako irabazleak aukeratuko dituztenak. 200 eta 150 euroko sari bana emango  dituzte.
Erakusketa urriaren 31ra arte egongo da zabalik, 18:30etik 20:00etara.

Oñati
Pintura lehiaketako lanak ikusgai kultura etxean  
Urriaren 14an jokatutako margo lehiaketan parte hartu zuten 28 lagunen lanak ikusgai jarri dituzte. Arratsaldez ikusi ahal izango da erakusketa, 18:30-19:30 ordutegian. 
Hilaren 28a da azken eguna.

Arrasate
Fernando Martinezen margo erakusketa  
Arrasatearrak 20tik gora natura hil erakutsiko ditu. 
Astelehenera arte, hilak 29, Harresi aretoan.

Bergara
Esther Galartza artistaren zeramika erakusketa  
Disonante armonia du izena Eibarko artistaren erakusketak. Formatu askotariko lanak –muralak, eskulturak...– aurkeztu ditu. 
Azaroaren 28ra arte Aroztegi aretoan.

Bergara
Matias Azkarate margolariak erakusketa du ikusgai  
15 margolan zintzilikatu ditu Azkaratek Nahikari tabernako paretetan. Natura hilak eta paisaiak dira, batik bat, Ricardo Azkargortaren ikaslearen lanen ardatza. 
Hil bukaerara arte egongo da ikusgai.

Bergara
'Tratu txarren aztarnak' delako erakusketa  
Avaim elkartearena da erakusketa eta Udaleko Ongizate sailak ekarri du. Tratu txarrak jasan dituzten umeek marrazkiek osatzen dute.
Azaroaren 7ra arte, kultura etxean.

Ospakizunak

Bergara
Bazkaria egingo dute San Joxepe elkartekoek  
Kultura hamabostaldiari amaiera emateko bazkaria egingo dute San Joxepe elkarteko erretiratuek. Zabala jatetxean izango da, 14:30ean. Bazkariaren amaieran opariak banatuko dituzte.
Behar dutenendako autobusa antolatu dute joan-etorria egiteko. 14:00etan abiatuko da igerileku ondotik. Itzulera 19:00etan izango da.

Bestelakoak

Antzuola
Dantzari txikien eguna egingo dute  
Debagoieneko dantza taldeetako dantzari txikienak batuko dira Antzuolan. Herrian barrena dantza egingo dute.
Domekan.

Arrasate
Sormena lantzeko tailerra Txatxilipurdirekin  
Larunblai egitasmoaren barruan antolatu du Txatxilipurdik tailerra.
Zapatuan, 11:30etik 13:30era, Seber Altube plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak