Musika
Zapatua, irailak 22
Arrasate
DJ saioa egongo da 3.60 aretoan
Loren Educative Rec disko jartzaileak hartuko du parte.
03:00etan
Domeka, irailak 23
Oñati
Oñatiko Musika Bandak emanaldia egingo du
Lau obra egingo ditu musika bandak: Lorencin Mendoza, Pascual Marquinarena; Pique Dame, Suppetena; Sabeldans, Khachaturianena eta El baile Luis Alonso, Gimenezena.
13:00etan, Foruen enparantzan.
Antzerkia
Egubakoitza, irailak 21
Elgeta
'Bang, bang y somos historia' izeneko antzezlana Espaloia antzokian
Bang Bang taldeak erakutsiko du helburuak edozein medio justifikatzen duela. Tarantino, Los tres chiflados eta Blues Brothers-en arteko nahasketa da. 1998an Argentinan estreinatu zuten, eta entzute handia lortu.
Zapatua, irailak 22
Aramaio
30 bat ipuin kontalarik emanaldia egingo dute
Bazen behin Aramaion izena du topaketak. 11:00etan hasi eta gauera
arteko emanaldiak egingo dituzte Euskal Herri osotik etorritako ipuin
kontalariek herriko kaleetan. Ume zein nagusiendako saioak izango dira.
Domeka, irailak 23
Arrasate
'Lapur zuloa' antzezlana Kanpingags taldearekin
Komedia beltz eta samur gisa definitzen dute egileek. Aurpegi ezagun ugarik hartzen du parte antzezlan horretan.
19:30ean, Amaia antzokian.
Erakusketak
Bergara
Ageriko 34. Pintura Lehiaketako lanak ikusgai
Bergarako Artisten Elkarteak antolatu zuen aurreko aste bukaeran ageriko margo lehiaketa. Orain, lanok ikusgai daude.
Kultura etxean hilaren 22ra arte.
Arrasate
Ingurumenari lotutako bi erakusketa, Kulturaten
Alde batetik, Eskolako Agenda 21 Arrasate: 06-07 ikasturteko esperientzia delako erakusketa ikusi ahalko da. Bestetik, Bizikleta-bideen proposamenak Arrasate eta inguruetan.
Biak ala biak, hilaren 30era arte.
Urretxu
Ricardo Azkargortaren margo erakusketa
Bergararrak Basati izeneko erakusketa du ikusgai Juan de Lizarazu aretoan.
Hilaren 30era arte.
Oñati
Pintura tailerreko ikasleen lanak ikusgai
Astelehenetik domekara egongo dira ikusgai, 18:30-20:30.
Hilaren 28ra arte, kultura etxean.
Bergara
Idoia Azkarate bergararraren erakusketa
Teknika mistoa erabilita egindako margolanak erakusten ditu Bergarako margolariak. Erakusketa dinamiko eta freskoa da Idoia Azkaraterena.
Nahikari tabernan, hil bukaera arte.
Bestelakoak
Oñati
San Migel jaietako danborrada egingo dute umeek zapatuan.
Urteroko ohiturari jarraituz, San Migel jaien atariko danborrada egingo dute Oñatiko umeek. Zapatuan 18:30ean. Ohiko ibilbidea egingo dute eta Foru plazan bukatuko da danborrada.
Elgeta
Lambretta eta Vespa motorren II. topaketa
Egun osoko egitaraua prestatu dute. 10:00-13:00 motorren kontzentrazioa izango da plazan; 13:00etan, irteera egingo dute motorrek; 14:30ean bazkaria izango da eta 17:00etan, trebetasun probak izango dira, Salbador kalean.
Domekan.
Oñati
Nazioarteko artzain txakurren trebetasun lehiaketa
Urteroko hitzordu bihurtu da Oñatinjokatuko duten nazioarteko artzain txakurren lehiaketa. Izan ere, domekakoa 48. aldia izango da. Hantxe batuko dira Euskal Herriko txakur eta artzain hoberenak eta baita Katalunia eta Frantziakoak ere. Guztira, hain justu, hamabi artzainek hartuko dute parte. Debagoienetik, Jesus Mari Plazaola arrasatearrak jardungo du.
Domekan 11:00etan, Santa Luzia zelaian.