Aste bukaerarako kultur proposamenak

Usoa Agirre 2007ko ira. 7a, 15:43
Abuztuko oporraldien ostean, kultur agendak ekitaldiz bete dira irailean. Hemen duzue aste bukaera honetan ibarrean izango diren zenbait ekitaldiren berri.

Musika

Bergara
Umeendako berbena antolatu du Jardun elkarteak 
Txorro Morro taldeak Luma gorri izeneko haurrendako berbena egingo du, Jardun taldeak gonbidatuta.
Egubakoitzean, 18:30ean, Munibe plazan.

Oñati
Kantu gregorianoak entzuteko aukera Arantzazun 
Ama Birjinaren bederatziurrenaren barruan emanaldia egingo du Donostiako Ereski eskola gregorianoak.
Egubakoitza, 20:00etan, Arantzazuko santutegian.

Arrasate
Radio Wings taldeak azkeneko kontzertua egingo du gaztetxean. 2001. urtean sortu zen taldea, Chicos Boom izenarekin. 70eko hamarkadako rock-and-rolla dute oinarri.
Egubakoitzean, 23:00etan, Arrasateko gaztetxean.

Oñati
Black River, Aterkings, Soulbreaker Company eta Sr. No, Atzeko kaleko jaietan
Egubakoitzean, 22:30ean. Horrez gain zapatuan erromeria izango da Kaixo taldearekin (23:00) eta domekan Zakatekas mariatxien saioa, (19:30ean).

Arrasate
Hainbat talderen kontzertua Taupa tabernako terrazan 
Standart, Los Cretinos, High School eta Gunners taldeek egingo dute kontzertua.
Zapatuan, 17:00etan, Taupa tabernako terrazan.

Bergara
Denboraldi berria hasiko dute Go Jamen 
DJ Pablo Akaros eta DJ Haitzek irekiko dute denboraldi berria Bergarako Go Jamen.
Zapatuan, 00:00etan.

Erakusketak

Eskoriatza
Espainiako gerraren gainean liburuetan ageri ez dena ikusgai
Irakatsi gabeko irakasgaia. Espainiako Gerra Zibila eskolako liburuetan du izena erakusketak. Helburua da Espainiako gerra orain arte nola ikasi den eta gaur egun nola ikasten den erakustea.
Irailaren 16ra arte egongo da ikusgai, Ibarraundin.

Bergara
Iñigo Arregi artistaren erakusketa
Artista arrasatearrak Bidean delako erakusketa jarri du ikusgai. Margolan eta eskulturek osatzen dute erakusketa hori. 
Irailaren 16ra bitartean, Aroztegi aretoan.

Bergara
Idoia Azkarate bergararraren erakusketa
Teknika mistoa erabilita egindako margolanak erakusten ditu Bergarako margolariak. Erakusketa dinamiko
eta freskoa da Idoia Azkaraterena. 
Nahikari tabernan, hil bukaera arte.

Oñati
Irkus Robles eta Gonzalo Etxebarriaren erakusketa
Margolariek Iparraldea Oñatin egitarauaren barruan ireki dute erakusketa. 
Irailaren 16ra arte, kultura etxean.

Ospakizunak

Bergara
Barazki, fruta, gazta eta lore moztuen azoka
San Martin feria ezaguna egingo dute zapatuan. 10:00etan irekiko ditu ateak eta bazkalordura arte barazki, fruta, gazta eta lore moztuak ikusi ahalko dira San Martin plazan eta Seminarioko jolaslekuan egokitutako erakusmahaietan. 13:30ean banatuko dituzte azokako sariak. Bestalde, 17:30ean, zezentxoak eta poneyak egongo dira gaztetxoendako, San Martin plazan, eta 18:30ean, jolasak eta tailerrak.
Zapatuan, egun osoan zehar

Aretxabaleta
Areantza auzoan jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran   
Agorreko Andramaixak ospatuko dituzte. Egubakoitzean honako ekitaldiak izango dira, besteak beste: 19:00etan, auzoko kanpai jole eskola aurkeztuko dute elizan; gero, mokadutxoa banatuko dute elizpean eta txistulariekin Martin Kabarrixari kantuan joango dira Garaikora. 20:30ean, auzo afaria izango da.
Egubakoitzean hasi eta domekara arte.

Oñati
Atzeko Kaleko jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran   
Egubakoitzean zinta lasterketa egingo dute, 16:00etan; 17:00etan, umeendako jolasak egongo dira eta 19:00etan, txorimalo eta erraldoiekin kalejira. Bihar, zapatua, 13:00etan, Naparreneko Kantoian Manolo Irizarren omenez salda banatuko dute eta 17:00etan, zezenak eta poneyak egongo dira. Domekan, berriz, mus txapelketa egongo da, 15:30ean. Izenematea Boga tabernan egin beharko da.
Egubakoitzean hasi eta domekara arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak