Aste bukaerarako kultur proposamenak

Andoni Goiti 2007ko maiatzaren 25a

Domekako hauteskundeei begira egongo dira asko aste bukaeran. Baina, hauteskundeez gain, beste hainbat ekintza ere izango ditugu ibarrean. Hemen dituzue proposamen batzuk.

Musika

Maiatzak 25, egubakoitza
  • Bergarako Mendekoste jaien barruan, Belceblues, Red House eta Hamabi Tribu taldeak. 22:30ean, Bideberrin.
  • Arrasaten 23:00etan hasita eta Gure Leku tabernan Sin Red taldea.
  • 3.60 aretoan, Arrasaten, Los Coronas eta The Longboards taldeak.
Maiatzak 26, zapatua
  • Arrasateko Amaia Antzokian Jonathan Richman Bostongo kantaria ariko da, 20:00etan.  
  • Elgetako Espaloian 22:30etik aurrera,  Mathilde maitatzeko moduak. Txuma Murugarren abeslariak eta Julen Gabiria idazleak litreatura eta musika uztartzen dituzte.
  • Arrasaten, 3.60 aretoak Dessert festival jaialdia antolatu du: Waxy, Jinxremover eta Demon Cleaners taldeak ariko dira 23:00etatik aurrera.

Maiatzak 27, domeka

  • Musikegunak egitarauaren barruan, Ma Non Tropo ganbera orkestrak kontzertua eskainiko du Oñatin, 19:30ean.

Antzerkia

Maiatzak 26, zapatua

  • 5:30ean, Pantha Rei antzerki taldeak Alaia txotxongilo emanaldia eskainiko du Oñatiko Santa Ana antzokian.

Bertsoak

Maiatzak 26, zapatua

  • Oñatin bertso bazkaria egingo dute Portu tabernan Gazte Asanbladak antolatuta. Jon Maia eta Sustrai Colina ariko dira.

Elkartasun jaia

Maiatzak 27, domeka

  • Antzuolan Anelkar gobernuz kanpoko erakundeak elkartasun eguna egingo du, eta horretarako bidezko merkataritza postuak jarriko dituzte. Oihulari Clown taldeak, bere aldetik, Otiacicoch delako emanaldia egingo du, 19:00etan hasita.

Bergarako jaiak

Aste bukaeran Bergarako Mendekoste jaiak ospatuko dira. Bergara.net-en duzue jaien egitaraua ikusteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak