Aste bukaerarako kultur proposamenak

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko mai. 11a, 20:53
Hemen bildu ditugu aste bukaeran ibarrean izango diren ekitaldi batzuk.

Antzerkia

Egubakoitza, maiatzak 11

  • 22:30ean Elgetako Espaloia Kafe Antzokian Kanpingas taldeak Lapurzuloa izeneko obra antzeztuko du.

Domeka, maiatzak 13

  • Arrasateko Amaia antzokian, Ur Teatro taldeak El chico de la ultima fila izeneko antzezlana egingo du arratsaldeko 19:30ean.

Musika

Zapatua, maiatzak 12

  • Azkaiter Pelox bergararrak kontzertua egingo du Eskoriatzako plazan, 19:00etan.
  • 22:30etatik aurrera, Barua Banda taldeak egingo du kontzertua Eskoriatzan, Aitzorrotz kultura elkartearen eguna ospatzeko.

Domeka, maiatzak 13

  • Rezitala egingo dute Oñatiko Santa Ana aretoan, Ana Salaberria sopranoak eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak. Esther Mendiburu piano jolea izango dute lagun. Kontzertua arratsaldeko 19:30ean izango da.

Ospakizunak

Egubakoitza, maiatzak 11

  • Bergaran Bergarako Erromeriak izeneko ekimenaren 2. saioa egingo dute. Koldo Iparragirre trikitilariak jardungo du herriko giroa alaitzen, 19:00etatik aurrera.
  • Arrasateko Musakola auzoan, berriz, jaiak ospatuko dituzte. 

Zapatua, maiatzak 12

  • Eskoriatzan Aitzorrotz Kultura elkartearen eguna egingo dute zapatuan elkartearen 15. urteurrena ospatzeko. 
  • Loreen eguna ospatuko dute Eskoriatzan.

Domeka, maiatzak 13

  • Aretxabaletarrek Otala zelaiko erromeria egingo dute.
  • Elgetan, berriz, Ozkarbi elkartearen eguna egingo dute. 
  • Gatzagarrek, berriz, Urkiolan egingo dute egun pasa domekan. Gurel guraso elkarteak antolatu du mendi txangoa.

Erakusketak

  • Bergarako Aroztegi aretoan. Aitor Sarasketa eibartarrak margoak ditu ikusgai. Manu Muniategi bergararrak, berriz, Instrucciones para naufragos. Soilik itxuraz izeneko liburua. Marrazki erotikoz eta Harkaitz Canoren testuekin egindako tirada mugatuko liburua da hori, Arco ferian aurkeztu zuena. Erakusketa hau hilaren 29ra arte egongo da zabalik.
  • Bergarako Kultura Etxean Elorrioko Eskulan Margo Taldeak erakusketa jarri du. Bergarako Juanjo Akizu margolariaren ikasleak dira, hain zuzen ere. Hilaren 19ra arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak