Musika
Maiatzak 4, egubakoitza
- 22:00etan Arrasateko musikariek ezohiko emanaldia egingo dute gaztetxean. Bertan arituko dira, besteak beste, Never Surrender, Peñazo, Des-Kontrol eta Gose. Ostean, MC6, los Deaz eta JFK.
Maiatzak 5, zapatua
- 20:00etan, Etxarri-Aranatzeko abesbatza izango duzue kantuan Bergarako Santa Marina parrokian. Hamalau kanta eskainiko dituzte nafarrek. Sarrera doan da.
- 22:00etan, Arrasateko gaztetxean punk-rock doinuak izango ditugu entzun gai. Londreseko Beaux Degats talde ingelesarekin batera bi euskal talde arituko dira: Bergarako Fly Shit hardcore taldea eta JAN talde bizkaitarra.
- 22:30ean, Bergarako gaztetxean Txapa Irratiaren jai elektronikoa egingo da. Yotox, Krell eta Fairlight taldeek hartuko dute bertan parte.
- Gauerdian, berriz, elektronische jaiari hasiera emango diote Bergarako Jam aretoan. Bertako eta kanpoko DJekin egingo dute jaialdia. Kiki, LoSoul eta Bine disko jartzaileekin batera bertakoak ere arituko dira, hala nola DJ Balza eta Tito.
Maiatzak 6, domeka
- 19:30ean, Esther Barandiaran eta Itxaso Aristizabal piano jotzaileek duoa egingo dute Oñatiko Santa Ana antzokian. 29. musikenegunak egitarauaren barruan sartzen da kontzertu hau. Besteak beste, Aita Madinaren lanak joko dituzte.
III. Magia Mostra
Elgetako Espaloia Kafe Antzokian III. Magia Mostra egingo dute.
- 22:30ean. Roberto Giobbi mago suitzarrak kargomagia egingo du.
- 22:30ean, bost mago arituko dira Magia Galan.
- Eguerdian kaleko magia egingo dute Gasteizko Ilusionismo taldeko kideek.
Dantza
Maiatzak 5, zapatua
- Ibarreko dantzarien biltzarra egingo da Arrasaten. Bi dantza saio egingo dituzte, bata eguerdiko 12:30ean eta bestea arratsaldean 18:00etan. Antzuola, Oñati, Soraluze eta Arrasateko bi dantza talde arituko dira, guztira 160 lagun inguru.
Ospakizunak
- Antzuolan Euskal Herriko alardeen topaketa egingo da. Zapatuan Antzuolako alardearen inguruan Eusko Ikaskuntzak egindako ikerketa soziologikoaren emaitzak emango dira ezagutzera. Domekan, berriz, alarde erraldoia egingo da. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera.
- Arrasateko Arizmendi eta Oñatiko Txantxiku ikastolek festa egingo dute zapatuan.
- Domekan Atxorrotz Eguna ospatuko dute eskoriatzarrek. 9:30ean abiatuko dira Atxorrotzera eta 11:00etan meza esango dute tontorrean. Bazkalostean, 18:30ean, herriko dantzariek emanaldia egingo dute eta tortillak banatuko dituzte.
- Bergaran, asteburu osoan zehar Kilometroen aldeko kirol asteburua egingo dute.
- Elgetan mendi irteera egingo dute domekan. Kasu honetan Udalatxera. 09:00etan abiatuko dira herriko plazatik eta 3 ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute.