Aste bukaerarako kultur proposamenak

Txomin Madina Milikua 2007ko api. 27a, 21:03
Hemen bildu ditugu aste bukaeran ibarrean izango diren zenbait kultur proposamen.

Apirilak 27, egubakoitza

  • Rogelio Botanz kantautore euskaldun kanariarraren kontzertua. 22:30ean, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.
  • Des-kontrol taldeak jaia egingo du Arrasateko 3.60 aretoan, 23:00etan. Duintasunez eutsi! eta Behin eta berriz diskoetako 15 bat abesti joko dituzte Arrasatekoek Estatu Batuetatik bueltan daudela ospatzeko. Grabatu egingo dute gainera kontzertua, etorkizunean DVD bat ateratzeko asmoarekin. Des-kontrol taularatu aurretik, Orreaga 778 oi talde donostiarra arduratuko da giroa animatzeaz.
  • Oñatin 70. hamarkadako rockak hartuk du Gaztelekua. 22:00etan hasita,  The Answer irlandarrak eta Radio Wings arrasatearrak.
  • Bergarako Jam aretoan gure artean gutxitan entzuten den musika egongo da gerturatzen denarentzat: flamenko runbaren sortzaile diren Los Chichos madrildarrak, 22:00etan.

Apirilak 28, zapatua

  • Bergaran San Prudentzioak ospatuko dituzte Elorregi auzoan eta egitarau betea prestatu dute egunotarako: mezaren ostean, herri bazkaria egingo dute, eta Peñagarikano eta Amuriza bertsolarien lana izango da bazkalostea alaitzea. 22:00etan, aldiz, erromeria egongo da soinujoleekin.
  • Etxeko txikienentzat emanaldia eskainiko dute Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoek. 18:00etan, Amaia antzokian. Jasotako dirua Iturrigorri Elkarlana taldearentzat izango da.
  • Raul Lasa bakarlari arrasatearra ariko da Oñatin, Portu tabernan, 19:00etan. 
  • Arrasateko 3.60 aretoan, blues gaua izango dute, Carvin Jonesen bandaren eskutik, 23:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak