Musika
Egubakoitza
- Arrasateko Governors taldeak bere aurreneko emanaldia egingo du 23:00etan. Baina ez dira bakarrik arituko, UEK taldea ere 3.60an izango da.
- Bergarako Ziripoten DJ ene arituko da DJ Balzarekin batera. Festa 23:00etatik aurrera.
- Arrasateko 3.60 aretoan. Gaueko 03:00etan, Elektro Dj sesioa egongo da ENE! disko jartzailearekin.
- DJ Bubby jardungo du Bergarako Ziripot tabernan.
Antzerkia
Egubakoitza- Carlos Mo komikoak MAL PARTO ME RAYA antzezlana eskainiko du gaueko 22:30ean unibertsitatean.
- Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, Anthony Blake mago ezaguna arituko da 22:30ean.
- Oñatin Eriz magoak egingo du ikuskizuna, Zuazola institutuan, 17:00etan.
- Ardatx zirku eskolak malabar ikuskizuna eta tailerra antolatu du. Santa Marina plazan egingo dute arratsaldean. Euria eginez gero, Elkar Hezira joango dira.
- Bertsozaleendako zita berriz, Bergaran. Urteroko ohiturari jarraituz, Artatse elkarteak antolatu du afaria eta hantxe izango dira bertsotan, Xaby Paya eta Andoni Egaña. Artatse elkartean batuko dira 21:00etan.