Aste bukaerarako kultur proposamenak

Usoa Agirre 2007ko ots. 2a, 18:38
San Blas eta Santa Ageda jaiak izango dira aste bukaerako izarrak. Baina, beste hainbat ekitaldi ere izango dira ibarrean. Hemen dituzue proposamen batzuk.

San Blas eta Santa Ageda jaiak

Arrasateko Gesalibar auzoan, ospatuko dute, besteak beste, Santa Ageda jaia. Gaur, bertso-afariarekin, ekingo dute festa. Sebastian Lizaso eta Sustrai Kolina ibiliko dira bertsotan.

Aretxabaletan, berriz, domekan hasiko dira Santa Ageda mutilak baserriz baserri Santa Ageda batzen.

Festa gehiago, San Blasen omenez. Aretxabaletan meza egongo da urtero bezala Salluenten. Zapatuan goizeko 10:30ean izango da hori. Betiko moduan jakiak bedeinkatuko dituzte.

Antzuolan eta Bergara aldean, bestalde, aste bukaera guztian egingo dituzte San Blaseko ospakizunak. Bergaran San Blas auzoan eta Antzuolan Basalden. Harri-jasotzaileak, meza, dantzaldiak… ez da ezer faltako. 

Antzerkia

Zapatua, hilak 3

  • Marsel magoak gaztetxoendako emanaldia egingo du Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean17:00etan.
  • 18:00etan, Pello Añorga ipuin kontalariak saioa egingo du Antzuolako liburutegian.

Domeka, hilak 4

  • Patxi Hernando, Bergarako Agorrosin ekintza gunean izango da domekan. 17:00etan egingo du ekitaldia eta sarrera euro baten truke eros dezakezue.
  • Amaia antzokian, Una visita inesperada izeneko antzezlana eskainiko du Txalo taldeak. Agatha Cristie idazle ezagunaren misteriozko kontakizuna taularatuko dute domekan, 19:30ean.

Musika

Egubakoitza, hilak 2
  • 23:00etan, The Thunderbolts eta Sexty Sexers taldeen kontzertua. Arrasateko 3.60 aretoan.
Zapatua, hilak 3
  • Bergarako Jam aretoan Axel Rudy Pell musikari alemaniarraren bisita izango dute zapatuan 20:00etan.
  • Arrasateko 3.60an elektro DJ sesioa gaueko 03:00etatik aurrera.
  • Eskoriatzako Inkernu tabernan musika irlandarra izango da nagusi zapatu gauean. Bick Macfarland eta Terry O`Neill musikari irlandarrek eskainiko dute emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak