Musika
Egubakoitza, 26
- Oñatiko Sharon Stoner eta Gasteizko Neubat taldeek eskainiko dute emanaldia, 23:00etan, Arrasateko 3,60 aretoan.
- DJ Balza 23:00etan, Bergarako Ziripot tabernan.
- Therion Taldeak Suediako metal sinfonikoa ekarriko du Bergarako Jam aretora. Grave Digger alemaniarrarekin eta Sabaton suediarrekin batera egingo dute emanaldia zapatuan 20:00etan.
- Ruper Ordorikak Memoriaren Mapan aurkeztuko du zapatuan, 20:00etan, Arrasateko Amaia Antzokian.
- DJ rock sesioa Mansilla disko jartzailearekin, 03:00etan, Arrasateko 3,60 aretoan.
- DJ Dubby, 23:00etan, Bergarako Ziripot tabernan.
Domeka, 28
- Oñatin, Aita Madinaren omenezko harpa eta piano kontzertua egongo da domekan. Santa Anan interpretatuko dituzte Cristina Sanchezek eta Anouska Antunezek Aita Madinak konposatutako piezak.
Antzerkia
Egubakoitza, 26
- La Chana Teatrok Entre Diluvias emanaldia eskainiko du gaur 22:30ean unibertsitatean, Eskoriatzan.
- Oñatiko Santa Ana antzokian ordu berean arituko dira KARTABELTZ taldekoak. Las azarosas andanzas de dos picaras pellejas izeneko lana taularatuko dute.
- Aretxabaletan, Pirritx eta Porrotx pailazoek emanaldia egingo dute zapatuan, arratsaldeko 17:00etan herriko kirol etxean. Mari Motots izeneko lana eskainiko dute.
Erakusketak
- Unai Azkaratek hogei bat koadro zintzilikatu ditu Elgetako Espaloia kafe antzokian.
- Epi Perez antzuolarrak berriz, 45 artelan jarri ditu kultura etxean.