Musika
Maiatzak 18, egubakoitza- Oñatiko Errekalde auzoko jaietako kontzertua, 9:00etatik aurrera: Oñatiko Sospechosos, Gasteizko Obligaciones, Madrilgo Sex Museum eta Evaristoren Gatillazo.
- Elgetako gaztetxean, 22:30ean, Tuboskapi ska talde bizkaitarraren banatu aurretik emango duten azkenaurreko kontzertua egongo. Stierkools taldea ere lagun izango dute kontzertuan.
- Aretxabaletan, Ezkutu Tabernan, Azkaiter Pelox bakarlariak kontzertua eskainiko du 22:00etatik aurrera.
- Eskoriatzako Ibarraundi museoan, 22:30ean, emanaldia eskainiko baitu Arrasate musikaleko hari laukoteak.
- 19. udaberriko kontzertua eskainiko du Bergarako Musika eskolak. 11:30ean trikitilariek kalejira egingo dute, eta 12.30ean, aldiz, emanaldi nagusia egingo dute pilotalekuan.
- Musikaegunak egitarauaren barruan, Oñatiko Ganbara eta Gasteizko Da Voce abesbatzek kontzertua emango dute Oñatiko Santa Ana antzokian, 19:00etatik aurrera.
- Oñatiko gaztelekuan, 20:00etatik aurrera: Jonah Smith New Yorkeko
abeslariaren jazza, soula eta balada lasaiak.
Erakusketa
- Egubakoitzean bertan irekiko ditu ateak Bergarako Aroztegi aretoan Aitor Sarasketa eta Manu Muniategiren lanak biltzen dituen erakusketak. Instrucciones para naufragos, soilik itxuraz liburua erakutsiko du Muniategik, marrazki erotikoz eta Arkaitz Canoren hitzez osatutakoa.
Euskararen eguna
- Aretxabaletan euskararen eguna ospatuko dute, zapatuan, maiatzak 19. Loramendi euskara elkarteak antolatuta, mendi ibilialdia, trikitilariekin kalejira, inguruko baserritarren gazta eta sagardo dastatzea, txalaparta, bertso saioa, larrain dantza eta trikitilariak izango dira eguneko protagonistak.
Erdi Aroko azoka
Arrasaten Erdi Aroko azoka egingo dute, 4. aldiz. Artisau postu eta tailerrez gain, kale animazio ugari egongo da egun guztian zehar herriko kaleetan.