Aste bukaerako proposamenak

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko uzt. 6a, 14:44
Aste bukaera bertan dugu dagoeneko. Hemen duzue datozen egunotan Debagoienean izango diren zenbait ekintzen berri.

Musika

Egubakoitza, hilak 6

  • Los Inquilinos Quintet taldeak jazz emanaldia egingo du Bergarako Espoloian 22:30ean hasita.
  • 22:30ean, Oñatiko gaztelekuan, lau taldek kontzertua egingo dute. Obligaciones, MC6, Sarri’s Trio Rock’n’Roll eta Highscholl Gunners dira taldeak.

Zapatua, hilak 7

  • Punk-rock kontzertua egingo dute Arrasateko gaztetxeean Golpe de Estado eta 5 Twisters taldeek. 22:00etan hasiko da kontzertua.
  • 23:00etan, Pablo Akarosek Cuentos y fabulas disko berria aurkeztuko du Bergarako Ziripot tabernan. Harekin batera jardungo du DJ Alkate bergararrak.

Domeka, hilak 8

  • 20:00etan, Steve Vai gitarra jotzaileak kontzertua egingo du Jam aretoan.

Ikuskizun solidarioa

Hilaren 7an, zapatua, Arrasateko Pobrezia Zerok Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia antolatu du arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan. Gainera informazioa banatu eta sinadurak jasotzeko mahaia jarriko dute.

Jaiak

  • Bergarako San Kristobal auzoan jaiak ospatuko dituzte. Egubakoitzean, pinua jasoko dute. Zapatuan, dantzaldia egongo da Orotz taldearekin. Domekan, ohiko autoen bedeinkazioa egingo dute 12:00etako mezaren ondoren.
  • Domekan, Antzuolako erretiratuek urteroko bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte herriko jaien atarian. Bazkaria herri ikastetxean egingo dute 14:30ean. Lehenago, 11:30ean meza izango da.

Mendi irteerak

  • Oñatiko Natura Eskolak antolatutako natura ibilbide gidatuak hasiko dira asteburu honetan. Zapatuan lau orduko ibilbidea egingo dute 9:00etan Arrikrutz kobaren parkinetik abiatuta. Teleskopioz lagunduta, saiak, belatzak eta antzerako hegaztiak ezagutzeko aukera izango da.

Erakusketa

  • Eskoriatzako Ibarraundi Museoan Irakatsi gabeko irakasgaia. Espainiako Gerra Zibila eskolako liburuetan izeneko erakusketa dago ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak