Antzerkia
Eskoriatza
> Kale antzerkia Kukubiltxorekin
Bihar, zapatua, Kukubiltxok Morttimer antzeztuko du (kontzejupean, 22:30), beste munduan dagoen maitearengana joan nahi duen pertsonaiaren inguruan.
Ospakizunak
Aretxabaleta
> Urbaltz elkartearen 25. urteurreneko jaialdia
Bihar, zapatua, egingo dute Urbaltz elkartekoek euren urteurreneko
ospakizuna, honako ekitaldiekin: Rikardo eta Enbeita bertsolariak
(13:00) eta triki-poteoa, jarraitzeko; bazkaria eta Lide eta Lurrekin
erromeria (14:30); errifen zozketa (17:30) rock kontzertua (19:00) eta
erromeria (22:00); gauerdira arte, Elviskaino disko-jartzailea.
Bihar, zapatua, Mitarte plazan.
Oñati
> Trikitilariek girotutako bi erromeria izango dira
Bi erromeriarekin gozatzeko aukera izango da zapatuan: Laja eta Narbaitza trikitilariek joko dute 19:00etatik 21:30era eta Izer eta Alabierrek, 23:30ean.
Bihar, zapatua, Kale Zaharreko plazatxoan.
> Haurren Eguna ospatuko dute, jai nagusien aurrekari
Dantza taldeak Otadui zuhaiztian batuko dira (10:00); Foruen plazan, alkate txikiaren agurra eta aurreskua izango dira (12:00); kalejira egingo dute (12:15); eta dantza talde guztiek erakustaldia egingo dute plazan (18:30).
Etzi, domeka.
Musika
Aramaio
> Gasteiz Big Band taldeak kontzertua egingo du
Gasteiz Big Band
taldeak soul, swing, funk, jazz… estiloetako emanaldia egingo du.
Gaur, egubakoitza, Sastiñan, 20:00etan.
Aretxabaleta
> Hogeita hamar urteko historia batzen duen DVDa aurkeztuko du Aretxabaleta Abesbatzak
Aretxabaleta Abesbatza, 30 urteko ibilbidea delako DVDa aurkeztuko du talde horrek, Udaleko eta Foru Aldundiko kideek lagunduta. Hainbat kantu abestuko ditu eta DVDaren aurrerapen bat ikusi ahal izango da. Alde batetik, 35 minutuko dokumentala eta, bestetik, bideo musikala batzen ditu diskoak. Ekitaldiaren ostean, ikus-entzunezkoa salgai ipiniko dute, 12 eurotan. Argazkian, taldeko ordezkariak.
Gaur, egubakoitza, Arkupe kultura etxean, 19:00etan.
Arrasate
> Nacho Umbert-ek kontzertu akustikoa egingo du Kulturaten
Paperhouse taldeko abeslari eta konposatzaile izandakoa da Nacho Umbert. 15 urte igaro eta gero, berriz igo da agertokietara, Ay… izeneko diskoarekin; akustikoa da, eta ahotsa da protagonista. Gaur, egubakoitza, 20:00etan.
> Berlingo District eta Pascal Briggs taldeak, St Pauli jaiean
St Pauli lagunartea aurkezteko jaialdian, honako taldeek kontzertua
egingo dute: District (Berlin), Pascal Briggs (Berlin), Dirty Brothers
(Arrasate) eta AMD (Arrasate).
Bihar, zapatua, gaztetxean, 22:30ean.
> Valentziako Maderita taldeak kontzertua egingo du
Ciudadano taldeko hainbat kidek osatzen dute, Julio Bustamanterekin batera.
Bihar, zapatua, Kulturateko areto nagusian, 20:00etan.
Oñati
> Ruper Ordorikak herrian aurkeztuko du diskoa
Haizea garizumakoa orain azkeneko atera duen diskoko abestiak joko ditu Oñatin Ruper Ordorikak. Sarrerak 6 eurotan saltzen dihardute kultura etxean, eta 10 eurotan leihatilan.
Kontzertua gaur, egubakoitza, Santa Ana antzokian, 22:30ean.
> Oñatiko Ez! taldeak diskoa aurkeztuko du zuzeneko batekin
Ez! taldeak diskoa aurkeztuko du. Kontzertua egingo dute eta luntxa ere emango dute.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 19:00etan.
Erakusketak
Arrasate
> Iraunkortasunaren gaineko erakusketa dago Kulturaten
Ezagutu formularik iraunkor eta solidarioena: -3R=-CO2 delako erakusketa dago ikusgai, Emaus fundazioaren eskutik. Ehunak, arropak berrerabilita prestatzen dituzten produktuak ikusteko aukera dago. Hilaren 23ra arte dago zabalik.
Ordutegia: martitzenetik domekara, 17:30-20:30.
Bergara
> Aire zabaleko margo lehiaketako lanak ikus daitezke
San Martin jaietan aire zabaleko margo lehiaketa jokatu zen eta lanak
erakusketan ipini dituzte; irailaren 25era arte egongo da zabalik.
Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Astelehenetik egubakoitzera: 18:00-21:00; zapatuetan: 12:00-14:00.
> Beart elkarteko hainbat kideren margolanak
Erakusketa ipini dute Kute Erdabidek, Pili Azkaratek, Mari Paz
Alustitzak, Maite Azkargortak, Anton Arrillagak eta Ricardo Azkargortak.
Masterreka kaleko Nahikari tabernan.
Oñati
> Arzuaga anaiei omenaldia hasteko, ekitaldia
Gazte hil ziren Arzuaga anaia artistei omenaldia hasteko, gaur, egubakoitza, erakusketa inauguratuko dute. Hitzaldiak egingo dituzte Jabier Arzuaga, Jerardo Elortza, Paulo Anduaga eta Edorta Kortadik.
Ekitaldia gaur, egubakoitza, kultura etxean, 19:00etan; erakusketa zabalik geratuko da hilaren 26ra arte (18:00-20:00).
Dantza
Bergara
> Bederatzi bikote lehiatuko dira dantza txapelketan gaur, egubakoitza
Moises Aspiazuren oroimeneko bikote helduendako 26. dantza txapelketa jokatuko dute gaur, egubakoitza, Abarka taldeak antolatuta. Udal Pilotalekuan izango da, 19:30ean. Bederatzi bikotek jardungo dute, tartean Bergarako bik.
Bestelakoak
Bergara
> Orhipean kulturgunea zabalik egongo da aste bukaera osoan
Orhipean kulturgune eta erakusketa iraunkorra egongo da egubakoitzetik
domekara. Gaur, honako ekintzak egongo dira: hainbat herrialdeko
artisautza eta elikagai azoka (17:00), Euskal Herria, Euskadi, Nafar
Estatua eta Baskonia kontzeptuak delako mahai ingurua (19:30), eta Agur
Everest: 30 urte gailurrean delako ikuskizuna (20:30); bihar, zapatua,
azoka (10:00), Ezina ekinaren ekinez eginda mahai ingurua (10:30), Jean
Bordaxar Laukotearen kontzertua (12:00), Orhiko xoria, Orhin laket
delako ekitaldi nagusia (13:30), literatura eskola (16:00) eta Sagarren
denbora delako dokumentala (20:00); eta domekan, azoka (10:00).
Herriko erdigune osoan.
Elgeta
> Vespa eta Lambretta motorren topaketa egingo dute
Bosgarren urtez, Vespa eta Lambretta motorren jabeen topaketa egongo da Elgetan.
40 kilometroko ibilaldia egingo dute 12:15ean hasita, eta Iñaki jatetxean bazkalduko dute 14:30ean. Bazkarirako izenematea zabalik dago: jatetxean (943 76 82 83) edo Fermin Iribarri deituta (669 10 79 07).
Etzi, domeka.