Aste bukaerako kultura hitzorduak

Usoa Agirre 2010ko urt. 22a, 14:14
Hemen dituzue aste bukaeran ibarrean izango diren kultura hitzorduak: antzerkia, musika, erakusketa, zinema eta beste.

Antzerkia

Arrasate

> 'Aitarekin bidaian' domeka arratsaldean Amaian
Zahartzaroari buruzko kronika krudel bezain hunkigarria, Hika Teatro taldearen eskutik.
Domekan, Amaia antzokian, 19:30ean.

Aretxabaleta

> 'Ipuinez hegan eta hegan' zapatuan Arkupen
Begoña Gomez eta Pedro Ruiz narratzaileekin. Bereziki 3-6 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta.
Bihar, zapatua, Arkupeko liburutegian, 11:30ean.

Bergara

> 'REM fasea' haurrendako txotxongilo emanaldia domekan Zabalotegin
Jose Alberto Maldonadok zuzenduta, Granadako Kaos Teatro taldeak Pelloren ametsak ekarriko dizkigu. Baina lo edo esna dago Pello? Domekan, Zabalotegin, 17:30ean. 3 eurotan. Bihar, zapatua, kale antzerkia egingo dute Muniben, 18:30ean.

Elgeta

> 'Desnudos en Central Park' antzezlaneko bi emanaldi gaur Elgetan
Manuel Galiana eta Emma Ozores aktore ezagunak daude protagonisten artean. Bi emanaldi egingo dituzte gaur, 20:00etan eta 22:30ean. Espaloiak abian jarritako promozioari esker, bi sarrera baten prezioan (15 euro eta 12 leihatilan).

Oñati

> 'Irudimendeko hiria' txotxongilo ikuskizuna
Abadiñoko Gorakada taldearen eskutik. Elkar Hezi ikastetxeko gurasoen elkarteak antolatuta.
Bihar, zapatua, Santa Ana antzokian, 18:00etan. Sarrerak doan gonbidapenen bitartez Elkar Hezi ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikineko idazkaritzan eta kultura etxean.

> Txaloren 'Arrastoa' antzezlana domekan, Ramon Agirre eta Asier Hormazarekin
Anthony Shaffer da egilea eta Begoña Bilbaok zuzendu du. Wyke intrigazko nobelagile ospetsuak hauxe proposatuko dio lagun bati: biak irabazle aterako diren joko arriskutsua... Domekan,  Santa Anan, 19:30ean. 10 euro.

Musika

Arrasate

> Arizona Baby taldea
Second to none izenburuko lanari esker, joan den urteko sorpresarik atseginenetakoa izan genuen Valladolideko hirukotea. Gaur, egubakoitza, Amaia     antzokiko hall-ean izango ditugu. Emanaldi akustikoa egingo dute Javi Arizonak (ahotsa, gitarrak, blues harpa eta ukulelea), Ruben Arizonak (gitarrak) eta Marcos Arizonak (perkutsioa eta ahotsa).  
Gaur, egubakoitza, Amaia antzokiko hall-ean, 20:00etan.   Sarrerak Servikutxako kutxazainetan eskuragarri, 5 eurotan.

> El Desvan del Macho eta DJ Mansilla bihar Gure Lekun
Arrasateko El Desvan del Macho taldeak pop-rock emanaldia egingo du.
Bihar, zapatua, Gure Leku tabernan, 23:00etan.

> Doinu elektronikoen jaialdia domekan 3 aretoan
The Casualties eta BC Bombs taldeekin.
Domekan, 3 aretoan, 20:00etan.

Eskoriatza

> Anger taldea gaur, barikua, Inkernu tabernan
Sedukzioaz izenburuko diskoa aurkeztuko dute.
Gaur, Inkernun, 23:00etan.

Zinea

Arrasate

Amaia antzokia

Amelia

  • Zapatua: 19:30.
  • Astelehena: 20:30.

Dos canguros muy maduros

  • Domeka: 17:00.

La ventana

  • Eguena: 20:30.

Aretxabaleta

Arkupe

El secreto de sus ojos

  • Egubakoitza eta zapatua: 22:00.
  • Domeka: 19:30.
  • Astelehena: 16:00.

Donde viven los monstruos

  • Domeka: 17:00.

El baile de la Victoria

  • Eguena: 19:30.

Oñati

Kultur etxea

Avatar

  • Egubakoitza: 22:30.
  • Zapatua: 22:30.
  • Domeka: 19:30, 22:30.

  • Astelehena: 19:30.

Alvin y las ardillas

  • Zapatua eta domeka: 17:00.

Bergara

Zabalotegi

La hamaca paraguaya

  • Eguena: 20:00.

Gaztetxea

12 monos

  • Domeka: 18:00.

Elgeta

Espaloia

Los hombres que no amaban a las mujeres

  • Eguaztena: 21:30.

Aramaio

Kultura etxea

Perez sagua 2
  • Domeka: 17:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak