Aste bukaerako kultura agenda

Usoa Agirre 2010ko ots. 19a, 15:38
Umeendako ikuskizunak, erakusketak, flamenkoa eta punk doinuak izango dira aste bukaeran gurean, besteak beste. Hemen duzue egitarau osoa:

Antzerkia

Aramaio

> Umeendako ipuin kontaketa saioa egongo da gaur, barikua
Munduko ipuinak delako ipuin-kontaketa emanaldia izango da gaur, barikua.
Kultura etxean, 17:30ean.

Arrasate

> 'Kri, kra, kro' umeendako ikuskizuna, poesiaz beteta, zapatuan
Teatro Paraiso taldeak, Belgikako Guimbarde antzerkiarekin, Kri, kra, kro ikuskizuna egingo du, 3-6 urte artekoendako. Irudiak eta galderak erabilita, ikuspegi poetiko bat ematen du. Bihar, zapatua, Amaia antzokian, 17:00etan.

Elgeta

> 'Xabinaitor' antzezlan arrakastatsua, orain Elgetan
Xabinaitor euskal super-heroiaren gaineko antzezlan barregarria egingo dute Wazemank-eko aktoreek. Oñatin eta Arrasaten oso harrera ona izan zuen antzezlanak joan den aste bukaeran. Aldonondo inspektoreak Xabinaitor atxilotu behar du. Euskal super-heroiak, poxpolinak salbatu eta, bide batez, guztiz aseta uzten dituenak, sortuko du zeresana antzezlan osoan zehar.
Gaur, egubakoitza, Espaloia antzokian, 22:30ean. Sarrerak salgai daude 12 eurotan (bazkideak) eta 15 eurotan (gainerakoak).

Oñati

> 'El jardín de la alegría' antzezlana egingo dute erretiratuek
Pake Leku erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldeak El jardín de la alegría delako antzezlana egingo du. Sarrerak salgai daude euren egoitzan, 3 eurotan.
Antzezlana bihar, zapatua, Santa Anan, 22:00etan.

Musika

Aretxabaleta

> 'La Pulga y Compañía' flamenko ikuskizuna, Askoa Etxebarrietarekin
La Pulga y Compañía flamenko ikuskizuna egingo du La Pulga Teatro Askoa Etxebarrieta La Pulga-ren taldeak. Ikuskizunean, dantza, abestiak, gitarra, biolina eta perkusioa nahasten dira. Gaur, egubakoitza, Arkupen, 19:00etan.

Arrasate

> Hiru disko-jartzaileren emanaldia 3 aretoan
DJ Pablo Akaros, DJ Alkate eta DJ Odeik girotuko dute gaua. Sarrera 5 euro da.
Gaur, egubakoitza, 00:00etan.

> Punk klasiko jaialdia UK Subs eta Vibrators taldeekin
Arrasaten ez dute lehen aldia punk rockeko aitzindari UK Subs eta The Vibrators talde ingelesek; aurrekoetan, jarraitzaileek aretoa bete zuten, eta bihar ere, zapatua, asmo horrekin itzuliko dira bi talde klasikook, sortzaileek gidatuta: Charlie Harper UK Subs-ekin (argazkian), eta Ian Carnochan, The Vibrators-ekin. Disorders taldeak ere joko du. Sarrerak 12 eurotan daude salgai Etxosten.
Bihar, zapatua, 3 aretoan, 23:00etan.

> 'Oñati 2zirik Euskal Herritik 2ran' kontzertua
Oñati 2zirik egitasmoaren barruan, kontzertua egingo dute Drakes, Klinesa ta Kakarrastua Kumunzuluan, Bitz, Ez! eta Galdu Arte taldeek. Borondatea kobratuko dute, eta dirua Bergarako gaztetxeko liburutegia finantzatzeko izango da.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 20:00etan.

Erakusketak

Aretxabaleta

> 'Esklabotza Frankismoan' delako erakusketa

Esklabotza Frankismoan delako erakusketa bisita daiteke otsail osoan Arkupen. Sarrera doan da.

Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 (astelehenetik egubakoitzera) eta 11:00-13:00 (zapatuetan).

Arrasate

> Birziklatutako zaborrarekin egindako sormen lanak
Zaborreria izeneko erakusketa ibiltaria dago egunotan Arrasaten. Kulturateko klaustroan dago. Otsailaren 28ra arte.

Bergara

> Inauterietako elementu tradizionalak, erakusketan
Enza taldearen eskutik, Inauterien gaineko erakusketa dago egunotan Aroztegin. Euskal Herrian barrena dauden Inauterietako pertsonaiak daude: Miel Otxin, Maskaradetako protagonistak... Horrekin batera, euskal tradizioko beste hainbat elementu ere badaude erakusketan: mozorroak, zintzarriak, animalien larruak... eta espiritu txarrak uxatzeko
eta animalia eta uztak babesteko erabili izan diren beste hainbat.
Aroztegi aretoan, 18:00-20:30 (gaur, egubakoitza), 12:00-14:00 (bihar, zapatua) eta 18:00-20:30 (etzi, domeka).

> Nekane Munduateren 17 margolan daude Nahikarin
Otsail bukaerara arte, Nekane Munduate ataundarraren erakusketa dago Nahikari tabernan. Hainbat formatuko 17 margolan dira, gres, egurra, margo akrilikoak, argizariak… erabiliaz egindakoak. Gaiak dira natura, mitologia, paisaia atenporalak eta giza-parajeak.
Otsail osoan, Masterreka kaleko Nahikari tabernan.

Eskoriatza

> 'Bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak' erakusketa bisitatzeko aukera asteburuan
Natura 2000 Sareak antolatuta, Bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak erakusketa dago Ibarraundin. Etzi, domeka, da bisitatzeko azken eguna. Hau da ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Oñati

> Cantero eta Gurrutxaga argazkilarien lanak, ikusgai
Natura eta mendia gaitzat hartuta, Hegaletan izeneko argazki erakusketa zabaldu dute Benito Cantero eta Agustin Gurrutxaga argazkilari bergararrek. 50 bat argazki dira.
Kultura etxeko erakusketa gelan hilaren 28ra arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak