Antzerkia
bergara
> 'Rem fasea' Zabalotegin datorren domekan
Haurrendako txotxongilo emanaldia, Granadako Kaos Teatro taldearen eskutik.
Hurrengo domekan, urtarrilaren 24an, Zabalotegi aretoan, 17:30ean. Sarrerak, 3 eurotan.
oñati
> 'Arrastoa', Txalo taldearekin, urtarrilaren 24an
Ramon Agirre eta Asier Hormaza aktoreekin, Begoña Bilbaok zuzenduta. Anthony Shaffer da antzezlaneko egilea.
Hurrengo domekan, urtarrilaren 24an, Santa Ana antzokian, 19:30ean. Sarrerak kultura etxean salgai daude, 10 eurotan.
Musika
arrasate
> Raimundo Amador gaur Arrasaten
Raimundo Amador (Sevilla, 1959) gitarrista ezaguna Arrasaten izango da gaur. Pata Negra taldearekin hainbat urtez flamenkoa eta bluesa landu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion 1995. urtean. Gerundina eta En la esquina de Las Vegas dira haren lanetako batzuk. Bost urteko isilaldiaren ondoren, kantu berriekin etorriko da Arrasatera. Gaur, egubakoitza, Arrasateko 3 aretoan, 23:00etan. Sarrerak 12 eta 15 eurotan salgai.
elgeta
Bill Lierly eta Travelling Brothers gaur gauean Espaloia Kafe Antzokian. Aspaldian Iruñean bizi den Bill Lierly musikari beteranoak emanaldia egingo du Elgetan. Aurretik, Travelling Brothers bilbotarrek joko dute. Kalitatezko bluesa, countrya, swinga eta rockanrolla gaur Elgetan, 22:30ean. Bi sarrera, 10 eurotan.
arrasate
> Mahaster River zapatuan Irati tabernan
Nahasterrekan diskoa aurkezten dihardute bergararrek.
Bihar, zapatua, Irati tabernan, 20:00etan.
arrasate
> Las Gildas eta The Dealers taldeak 3 aretoan
Rock kontzertua eskainiko dute bi taldeek.
Bihar, zapatua, 3 aretoan, 23:00etan. 5 euro.
Bergara
> Alex 'El Hierro' eta Iñigo 'Crines' domekan Kai tabernan
Emanaldi akustikoa egingo dute.
Domekan, 20:00etan, Kai tabernan.
arrasate
> Arizona Baby taldearen emanaldia hilaren 22an
Joan den urteko sorpresarik atseginenetakoa. Emanaldi akustikoa egingo du hirukoteak Arrasaten.
Urtarrilaren 22an, Amaia antzokiko hall-ean, 20:00etan. Sarrerak Servikutxako kutxazainetan eskuragarri.
arrasate
> Ibarreko piano ikasleen emanaldia eguaztenean Amaia antzokian
Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Bergarako musika eskoletako piano ikasleen emanaldia izango da eguaztenean, hilaren 20an, Amaia antzokian, 18:30ean. 62 piano-jolek jardungo dute, Andoaingo otsaileko jaialdiari begira.
Bertsoak
oñati
> Hamaika Bertutek 3. urteurreneko jaia ospatuko du zapatuan Oñatin
Hamaika Bertute elkarteko bertsolariek 3. urteurreneko jaia ospatuko dute zapatuan Oñatin. Goizean, 11:00etan, salda banatuko dute eta tabernaz taberna bertsotan arituko dira, ibarreko bertso eskoletako lagunekin batera.
Erakusketak
aretxabaleta
> 'Beste xomorro batzuk' argazki erakusketa Arkupen
Antonio Valenciaren argazkiak dira.
Arkupen, urtarrilaren 31ra arte.
bergara
> Aratusteetako kartelak, hurrengo egubakoitzetik
Aratusteetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak izango dira ikusgai.
Kultura etxean, urtarrilaren 22tik otsailaren 19ra arte, astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:00etara.
Ikastaroak
aretxabaleta
> Dantza afrokaribearrak Jaiki elkartearen eskutik
Martitzenero, 19:30etik 21:00etara, Aretxabaletako kuartel zaharrean. Ekainera arte.
Izenematea 653 70 50 68 telefonoan edo jaikielkartea@ayahoo.es helbidean.
Bergara
> Erromeriako dantzak eta dantza soltea
Jardun euskara elkarteak antolatuta, erromeriako dantzen ikastaroa otsailetik maiatzera, martitzenetan 19:30etik 21:00etara. Fandangoa eta arin-arina Juantxo Urbietak erakutsiko ditu eguenetan, 19:30etik 21:00etara: hastapen maila urtarrilean eta otsailetik maiatzera maila guztiak.
Izenematea eta argibideak Jardunen (943 76 08 19).
debagoiena
> Nagusien zaintza eta sukaldaritza begetarianoa Bizikasirekin
Mendekotasuna duten pertsona nagusien zaintza, urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Elgetan; sukaldaritza begetarinoa, urtarrilaren 12tik aurrera Bergaran eta Angiozarren.
Argibideak Bizikasin: 943 76 93 94.
arrasate/bergara
> Biodantza ikastaroa
Arrasaten, astelehenetan 17:00etatik 19:00etara, Erguin kaleko Slimming gimnasioan. Bergaran, martitzenetan 14:45etik 16:45era Giartzu gimnasioan edo eguaztenetan 16:45etik 18:45era Samadhi yoga elkartearen lokalean, Masterrekan.
Argibideak eta izenematea: 626 66 12 92 (Mentxu).
arrasate
> Yoga ikastarorako izenematea zabalik
Yoga ikastaroa Arrasaten (Txindoki dorrea, Bañez Doktorea 1): astelehen eta eguaztenetan, 09:30etik 11:00etara; martitzen eta eguenetan 14:30etik 16:00etara eta 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta izenematea: 635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).
arrasate
> Eskulan ikastaroa Udaleko Emakume Sailaren eskutik
10-12 lagunez osatutako talde txikian eskulanetako teknika ezberdinak ikasiz ondo pasatzeko ikastaroa da. Egurra, laminak, margoketa, birziklatzea, Van Dal, eztainua, zilarra, beruna eta kristala landuko dituzte Bea Arregirekin. Martxoaren 23ra arte, martitzenero 15:30etik 17:30era edota 18:00etatik 20:00etara.
Argibideak eta izenematea 943 79 83 70 eta 651 70 79 36 telefono zenbakietan.
arrasate
> 'Estresa, nola gainditu?' ikastaroa otsailean
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, otsailaren 1etik 10era, astelehen eta eguaztenetan, 17:30etik 20:30era.
Argibideak eta izenematea: 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefonoan.
Hitzaldiak
eskoriatza
> 'Pentsaera positiboa'
Sonia Ulazia psikologoaren eskutik. Bizikasik eta Amuska emakume elkarteak antolatutako hitzaldia.
Urtarrilaren 20an Eskoriatzako kultura etxean, 18:00etan.
Deiak
arrasate
> Goikobaluren deia kantatu nahi duten guztientzat
Kantuan interesatuta dagoen edonorendako ateak zabalik dituztela gogoratzen du Goikobaluk. Gaztetxo zein nagusiek elkarteko lau taldetan jarduteko aukera daukate: Goikobaluko tailerra (4-6 urte bitartekoak) eguaztenetan 17:00etan; Goikobalu Txiki (6-9 urte) eguenetan 18:15etan; Goikobalu Gazte (11-20urte) eguaztenetan 19:00etan eta Goikobalu Abesbatza (nagusiak) martitzenetan 21:00etan eta eguenetan 20:00etan.
Argibideak 615 76 02 89 telefono zenbakian edo Goikobalu abesbatzaren entsegu lokalean (Saiolan eraikinean, Zaldibarren, beheko solairuan) jaso daitezke.
Lehiaketak
arrasate
> Jokin Zaitegi beka, Herta Müller itzultzeko
Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute. Aurtengoa 23. ekitaldia da. Azken Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko zuzenduta dago beka. Hain zuzen ere, Herta Müller idazle errumaniar- alemanaren Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria itzularaztea da xedea.
Argibideak AED elkartean, 943 77 12 28 telefono zenbakian.
arrasate
> Aratusteetako kartel lehiaketa deitu du Udalak
Lehiaketan edozein pertsonak har dezake parte. Kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrokoak izango dira. Informatika euskarrian (Pendrive edo CDan) ere aurkeztu ahal izango da kartela, DIN-A3 tamainako paperean inprimatuta. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2010 Inauteriak Arrasate. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Lanak urtarrilaren 30ra arte jaso daitezke Biztaleen Arreta Zerbitzuko bulegoan.
Lehiaketaren oinarriak Udaleko webgunean ikusgai daude: www.arrasate-mondragon.org.
bilbo
> Zinema eta animazioko film laburren lehiaketa
Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri du abian FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren laguntzarekin. Lanek zinemakoak edo animaziokoak izan behar dute, eta azken horretan animaziozko teknika guztiak onartuko dira (3D, Flash, stop-motion, eta abar). Irabazleak 2.000 euro eskuratuko ditu eta beste hainbat sari banatuko dituzte. Lanak jasotzeko epea 2010eko otsailaren 26an amaituko da, 13:00etan.
Lehiaketako oinarrien xehetasun guztiak Nontzefilmak-en webgunean: www.nontzeberri.com
ermua
> Aratusteetako kartel lehiaketa
Aratusteetako kartel lehiaketa deitu du Udalak. Lanak jasotzeko epea urtarrilaren 28ra arte izango da zabalik. Irabazleak 450 euroko saria jasoko du.Argibide gehiago: www.ermua.es