Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko abenduaren 18a

Santamasen eta Gabonen atarian, badago zerekin gozatu aste bukaeran Debagoieneko herrietan. Hala, azokaz, antzerkiaz, zinemaz, kontzertuez edota erakusketekin gozatzeko aukera izango da gure ibarrean. Hemen duzue aste bukaerarako proposamena:

Antzerkia


oñati
> 'Herri kirolak' Hipo eta Tomax pailazoekin
Barrez lehertzeko ikuskizuna, hainbat abestirekin girotua. Oñatiko Errekalde herri eskolako gurasoek antolatuta.
Bihar, zapatua, Zuazola Institutuko areto nagusian, 17:00etan. 3 euro.

Musika

Bergara
>  Basque Country Pharaons eta Super Big Mamma zapatuan gaztetxean
Iñigo Cabezafuego eta konpainia Jon Spencer Blues Explosion, Kuraia eta Barricadaren teloneroak izan dira. Super Big Mamma iruindarrak etorriko dira haiekin. Txapa Irratiaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan. Bihar, 23:00etan.

Oñati
> Juan Carlos Irizar zapatuan eta Jan Vermeire organo-jolea domekan
Juan Carlos Irizarrek Euskal abesti enblematikoak lana aurkeztuko du bihar, zapatuan, Santa Ana antzokian, 19:30ean. Domekan, berriz,  Jan Vermeire organo-jole belgikarrak (argazkian) emanaldia egingo du San Migel parrokian, 12:00etan.

arrasate
> Arrasate Musikaleko taldeen Gabonetako kontzertua
Orkestra Gaztea, Banda Txikia, talde mistoak eta kantu ikasleak arituko dira.
Gaur, egubakoitza, Amaia antzokian, 18:30ean.

arrasate
> Arrasateko Txistulariak bihar
Juan Carlos Larreategiren taldeak hainbat euskal pieza eskainiko ditu.
Bihar, zapatua, Kulturaten, 12:00etan.

Bergara
> The Covers, Haritz Elizegi, Underdidge eta Tabula Rasa
Xpressionk!!! jardueraren barruan.
Bihar, zapatua, Muniben, Domingo Iralan, Frontoian eta Simon Arrietan, 18:00etan.

arrasate
> Txalaparta emanaldia Juan Mari Beltranen eskutik
Ttakun ttan ttakun ikuskizuna eskainiko du Beltranek.
Bihar, zapatua, Amaia antzokian, 20:00etan. 10 euro.

oñati
> Oñati abesbatza bihar
Gabonetako kontzertua.
Bihar, zapatua, agustindarren elizan, 20:15ean.
arrasate
> Sorkun eta Keu Agirretxea zapatuan 3 aretoan
Keu Agirretxearen emanaldia akustikoa izango da.
Bihar, zapatua, 3 aretoan, 22:30ean. 6 euro.

Bergara
> Gabonetako kontzertua zapatuan Udal Pilotalekuan
Bergarako Udal Musika Bandak, Aritzetak, Orkestra Sinfonikoak eta Orfeoiak hartuko dute parte.
Bihar, zapatua, Udal Pilotalekuan, 22:30ean. 5 euro.
Bergara
> Orfeoi Txiki, Orfeoi Txikitxo eta Gabero domekan
Abeslari gaztetxoen saioa.
Domekan, Mariaren Lagundiko elizan, 19:00etan.

Erakusketak

arrasate
> 'Naturaren argazkilariak' erakusketa domekara arte, Kulturaten
1964 urtetik jokatzen den Naturaren argazkilariak lehiaketako 83 argazki jarri dituzte ikusgai Kulturaten; 82 herrialde ezberdinetatik jasotako irudiak dira. Kulturateko aretoa arratsaldez dago zabalik, 17:30etik 20:30era.

Bergara
> 'Euskal Herria Argien mendean' erakusketa
Hamar panelez osatutako erakusketa da. Erakusketaren gaia Zientzia, Teknologia eta Gizartea Euskal Herrian Argien mendean da. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta EHUk Bergarako Udalaren babesarekin antolatuta.
Abenduaren 20ra arte. Lanegunetan: 18:00–20:00; eta jaiegunetan, 12:00–14:00.

bergara
> Beart elkarteko kideen erakusketa Aroztegin
Bergarako artisten lanak izango dira ikusgai Gabonetan.
Aroztegin, abenduaren 18tik 27ra. Azaroaren 29ra arte Aroztegi aretoan. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta jaiegunetan, goizez bakarrik.
Bergara
> Juanjo Altuna Akizuren margoak Nahikarin
Altuna Akizuk 26 lan jarri ditu ikusgai.
Nahikari tabernan, urtarrilaren 3ra arte.

Aretxabaleta
> Bainika erakusketa Arkupe kultura etxean
Bainika ikastaroan parte hartu duten ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai.
Arkupen, abenduaren 31ra arte. Aste barruan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan 11:00etatik 13:00etara.

Bertsoak

arrasate
> Bertso jaialdia domekan Amaia antzokian
AED elkarteak antolatutako bertso jaialdian Maialen Lujanbio izango da, Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiko txapeldun berria. Hernaniarrarekin batera, lau alditan txapeldun izandako Andoni Egañak, Jon Maiak (hirugarren postua eskuratu zuen domekan BECen, goiko argazkian), Igor Elortzak (finalista orain dela lau urteko txapelketan) eta Erika Lagomak (hirugarren Nafarroako txapelketan) jardungo dute domekan bertsotan. Gai jartzailea Egoitz Aizpuru izango da.
Domekan, abenduaren 20an, Amaia antzokian, 20:00etan.

aretxabaleta
> Bertso afaria Peñagarikano eta Lizasorekin gaur
Loramendik antolatuta, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanorekin bertso afaria izango da gaur, egubakoitza, Muru-Alde elkartean.
Txartelak Loramendi elkartean, 20 eurotan.

Ikastaroak

aretxabaleta
> Dantza afrokaribearrak Jaiki elkartearen eskutik
Saioak martitzenero, 19:30etik 21:00etara, Aretxabaletako kuartel zaharrean. Ekainera arte.
Izenematea 653 70 50 68 telefonoan edo jaikielkartea@ayahoo.es helbidean.

Bergara
> Erromeriako dantzak eta dantza soltea
Jardun euskara elkarteak antolatuta, erromeriako dantzen ikastaroa otsailetik maiatzera, martitzenetan 19:30etik 21:00etara.         Fandangoa eta arin-arina Juantxo Urbietak erakutsiko ditu eguenetan, 19:30etik 21:00etara: hastapen maila urtarrilean eta otsailetik maiatzera maila guztiak.
Izenematea urtarrilean hasiko da. Argibideak Jardunen (943 76 08 19).

debagoiena
> Hainbat ikastaro urtarrilean
Bizikasiren eskutik
Arrisku handiko elikagaien manipulazioa, urtarrilaren 13an eta 14an edo urtarrilaren 27an eta 28an Bergaran; web orrien tailerra, urtarrilaren 11tik 22ra Elgetan; mendekotasuna duten pertsona nagusien zaintza, urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Elgetan; sukaldaritza begetarinoa, urtarrilaren 12tik aurrera Bergaran eta Angiozarren.
Argibideak Bizikasin, 943 76 93 94 telefono zenbakian.

Hitzaldiak


bergara
> 'Komunikatzen ikasi eta erlazioak hobetu'
Bizikasik antolatuta.
Urtarrilaren13an Miguel Altuna institutuan, 18:00etan.

eskoriatza
> 'Pentsaera positiboa'
Bizikasik eta Amuska emakume elkarteak antolatuta.
Urtarrilaren 20an Eskoriatzako kultura etxean, 18:00etan.

Lehiaketak

bergara
> Amodiozko gutunen lehiaketa Jardunek deituta
Lehiaketaren 18. ekitaldia da aurtengoa. 1995ean edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete eta lan guztiek jatorrizkoak, sekula argitaratu gabeak eta euskaraz izan beharko dute. Lau sari banatuko dituzte otsailaren 13ko ekitaldian: lehenengoa, 500 euro; bigarrena, 250, euro; bergarar onenarendako, 150 euro; eta irakurle gazteek emandako saria (26 urtetik beherako parte-hartzaileentzat), 150 euro.
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 7ra arte dago zabalik. Argibideak: 943 76 08 19.

arrasate
> Jokin Zaitegi beka, Herta Müller itzultzeko
Azken Literaturako Nobel saridun Herta Müller idazle errumaniar-alemanaren Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria itzularaztea da xedea.
Argibideak AED elkartean: 943 77 12 28.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak