Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko abe. 11a, 10:20
Aste bukaera eta ondorengo egunak ekintzaz gainezka datoz. Antzerkia, zinema, kontzertuak edota erakusketekin gozatzeko aukera izango da Debagoienean. Hemen duzue aste bukaerarako proposamena:

Antzerkia

aretxabaleta
> 'Goazen itsasora' haurrendako ikuskizuna zapatuan
Iker Diaz aktorearen eskutik.
Bihar, zapatua, Arkupeko liburutegian, 11:30ean.

 Arrasate
> 'Alegiazko liburua' zapatuan, La Baidufa Teatre talde katalanaren eskutik
Bereziki 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna da Alegiazko liburua. Itzalak, proiekzioak, txotxongilo artikulatuak... Abentura eta utopiaren aldarria egiten duen istorio bat. Bihar, zapatua, Amaia antzokian, 17:00etan.

Musika

elgeta
> Gariren emanaldia Elgetan zapatuan
Hertzainak taldearen garaiko kantuak eta bakarkako ibilbidekoak hartu eta hamasei bertsio egin ditu Garik azken diskoan. Hain zuzen ere, 16 lore izenburuko diskoan, besteak beste, Ta zer ez da berdin, Esperantzara kondenatua, Bizitzak, Aitormena, Zaharra zara Bilbo eta Batzutan kantuak batu ditu, eta Patti Smithen kolaborazio bat ere badago. Miguel Moyano gitarra jolearekin etorriko da legazpiarra Elgetara. Disko berriarekin egiten duen lehenbiziko kontzertua izango da biharkoa.
Bihar, zapatua, Espaloia Kafe Antzokian. Sarrerak: 10-8 euro.

bergara
> Bergarako Orfeoiaren kontzertua zapatuan Mariaren Lagundian
Aitor Biainek zuzenduta, A Christmas round, Izartxo bat, Birjina maite eta The twelve days of Christmas eskainiko dituzte, besteak beste. Hainbat bakarlarik hartuko dute parte. Bihar, zapatua, Mariaren Lagundian, 20:00etan.

Arrasate
> Cool Circus eta Malenkonia taldeen kontzertua Gure Lekun
Gaur, egubakoitza, nothingwithout.com webgunearen aurkezpena eta ondoren Cool Circus arrasatearren kontzertua. Bihar, zapatua. Hegazkadak dakar ekaitza diskoa aurkeztuko dute Malenkonia oñatiarrek. Kontzertuaren ondoren I-Real disko jartzailearekin festa izango da.
Gaur, egubakoitza, 19:00etan eta bihar, zapatua, 23:00etan, Gure Leku tabernan.

oñati
> Loli Oteiza eta Aloña abesbatza bihar eta Gabonetako kontzertua domekan
Emanaldiko bi abestitan Pake Lekuko Aloña abesbatzaren laguntza izango du Loli Oteizak bihar San Migel parrokian, 20:00etan. Domekan, berriz, Oñatiko musika taldeek Gabonetako kontzertua eskainiko dute parrokian, 19:00etan.

oñati
> Ganbara abesbatza eta Ganbara Gazte gaur
Abesbatza bakoitzaren saioen ondoren, elkarrekin ∑ Iste Confessor (D. Scarlatti) eta In Paradisum (P. Barker) eskainiko dituzte.
Gaur, egubakoitza, agustindarren elizan, 20:15ean.

arrasate
> Los Quadrophenicos eta Golpe de Estado, 3 aretoan
Los Quadrophenicos arrasatearren eta Golpe de Estado oñatiarren emanaldia.
Gaur, egubakoitza, 22:30ean, 3 aretoan. 5 euro.

antzuola/Bergara
> Bergarako Musika Eskolako ikasleen emanaldiak
Antzuolako ikasleekin Gabonetako kontzertua astelehenean Antzuolan, Torresoroan; organo ikasleen emanaldia eguenean Santa Marinako sakristau etxean; eta Musika Eskolako Gabonetako kontzertua Bergarako Udal Pilotalekuan, egubakoitzean.
Emanaldi guztiak 18:30ean izango dira.

Erakusketak

Arrasate
> Naturaren argazkilariak
Naturaren argazkilariak lehiaketan jasotako lanen aukeraketa jarri dute ikusgai.
Kulturaten, abenduaren 20ra arte. Martitzenetik domekara, 17:30etik 20:30era.

bergara
> Jone Telleriaren margoak Hamaika tabernan
Jone Telleria bergararrak 20 bat lan jarri ditu ikusgai.
Espoloiko Hamaika tabernan, abenduaren 13ra arte.

bergara
> 'Euskal Herria Argien mendean'
Hamar panelez osatutako erakusketa da. Erakusketaren gaia Zientzia, Teknologia eta Gizartea Euskal Herrian Argien mendean da. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta EHUk Bergarako Udalaren babesarekin antolatuta.
Abenduaren 20ra arte. Lanegunetan: 18:00–20:00; eta jaiegunetan, 12:00–14:00.

bergara
> Filatelia eta numismatika
Bergarako Filatelia eta Numismatika Elkarteak erakusketa zabalduko du gaur.
Aroztegin, abenduaren 13ra arte. Azaroaren 29ra arte Aroztegi aretoan. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta jaiegunetan, goizez bakarrik.


arrasate
> 'Emakume kubatarrak: Iraultza bat beste baten barruan'
Euskadi-Kuba elkartearen eskutik.
Emakume Txokoan, abenduaren 15era arte. Astelehenetik eguenenera (16:00-20:00) eta egubakoitzetan ere bai (10:00- 14:00).

Aretxabaleta
> Bainika erakusketa Arkupe kultura etxean
Bainika ikastaroan parte hartu duten ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai.
Arkupen, abenduaren 31ra arte. Aste barruan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan 11:00etatik 13:00etara.

Bertsoak

aretxabaleta
> Bertso afaria Peñagarikano eta Lizasorekin, hilaren 18an
Loramendik antolatuta, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanorekin bertso afaria izango da Muru-Alde elkartean, abenduaren 18an.
Txartelak Loramendi elkartean daude salgai, 20 eurotan.

Ikastaroak

aretxabaleta
> Dantza afrokaribearrak Jaiki elkartearen eskutik
Martitzenero, 19:30etik 21:00etara, Aretxabaletako kuartel zaharrean. Ekainera arte.
Izenematea 653 70 50 68 telefonoan edo jaikielkartea@ayahoo.es helbidean.

Bergara
> Erromeriako dantzak eta dantza soltea
Jardun euskara elkarteak antolatuta, erromeriako dantzan ikastaroa otsailetik maiatzera, martitzenetan 19:30etik 21:00etara. Fandangoa eta arin-arina Juantxo Urbietak erakutsiko ditu eguenetan, 19:30etik 21:00etara: hastapen maila urtarrilean eta otsailetik maiatzera maila guztiak.
Izenematea urtarrilean hasiko da. Argibideak Jardunen (943 76 08 19).

arrasate
> Dementziak dituzten adinekoen zaintza ikastaroa
Abenduaren 14tik 18ra, 15:30etik 18:30era.
Argibide gehiago 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefono zenbakietan.

Hitzaldiak

arrasate
> Josu Erkorekaren hitzaldia Kulturaten, gaur
Madrilgo Kongresuan EAJko bozeramaile den         Josu Erkorekak Madrilen aberria nola egiten den     azalduko du.
Hurrengo egubakoitzean, hilaren 11n, Kulturaten, 19:30ean.

oñati
> Fibromialgiari buruzko hitzaldia martitzenean
Bizibide elkarteko Arantxa Altzibarrek fibromialgia eta neke kronikoaren gaineko hitzaldia egingo du.
Martitzenean, hilak 15, kultura etxean.

bergara
> Gotzon Barandiaran poetaren hitzaldia eguaztenean
Jardunek antolatuta, Sortu, jaso, zabal zazu. Kulturgintzaz izenburuko hitzaldia egingo du Barandiaranek.
Eguaztenean, abenduaren 16an, kultura etxean, 19:00etan.

bergara
> 'Wolframioaren aurkikuntzaren historia eta oihartzunak'
Pascual Roman Polo, EHUko Kimika Inorganikoko Katedraduna eta Euskal Herriko Adiskideen     Elkarteko kideak egingo du hitzaldia.
Eguenean, hilak 17, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etan.

Lehiaketak

Eskoriatza
> Udal Bibliotekako 'Orri puntuak 2010' lehiaketa
Lehiaketa horretan edozein pertsonak har dezake parte, inolako mugarik gabe. Orri-puntuaren neurriak 21 x 5,50 cm izan beharko du. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Lanak abenduaren 14ra arte jasoko dituzte.
Argibideak 943 71 31 35 telefonoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak