Aste bukaerako kultura agenda

Usoa Agirre 2009ko abe. 4a, 14:30
Aste bukaera eta ondorengo egunak ekintzaz gainezka datoz. Antzerkia, zinema, kontzertuak edota erakusketekin gozatzeko aukera izango da Debagoienean. Hemen duzue aste bukaerarako eta astelehen eta martitzenerako proposamena:

Musika

Arrasate

> Dirty Shadow taldearen kontzertua zapatuan
Metal rock musika egiten dute legazpiarrek. Kontzertuaren ostean DJ Balzaren saioa izango da.
Bihar, zapatua, Gure Leku tabernan, 23:00etan.

Eskoriatza

> Eina talde katalana domekan Inkernun, Aitzorrotz Kultur Elkartearen eskutik
Kataluniatik dator Eina taldea: Alex (ahotsa), Xuta (gitarra), Bull (baxua), Trhashoo (gitarra eta oinarri elektronikoak), Cholbi (bateria) eta Orio disko jartzaileak osatzen dute. Domekan, Inkernu tabernan, 22:30ean.

Arrasate

> Nazioarteko akordeoi lehiaketa
XVII. Arrasate Hiria nazioarteko akordeoi lehiaketa jokatuko da oraingo aste bukaeran. Nazioarteko txapelketa horretan munduko 11 herrialdetatik etorritako 22 akordeoi-jolek esku hartuko dute. Azken fasea astelehenean jokatuko dute eta finala martitzenean izango da, 12:00etan, Amaian.
Era berean, bihar, zapatua, Gipuzkoako 30. lehiaketa jokatuko da, 15:30ean hasita. Finala domekan jokatuko da, 18:15ean. Eta akordeoi jaialdiaren barne, iazko irabazle Nikola Tanaskovic gazteak hiru kontzertu emango ditu: Arkupen, Kulturaten eta Kajoin.
Gaurtik martitzenera bitartean, Arrasateko Amaia antzokian.

Antzerkia

Aretxabaleta

> 'Euskarazetamol' antzezlana gaur Arkupen, Ez Dok Hiru Bikoteatrorekin
Ez Dok Hiru Bikoteatro taldeak Euskarazetamol antzezlana eskainiko du gaur, egubakoitza, Arkupen, 19:00etan. Dibertimenduak trilogiaren azken alea, Euskara sencilloaren manifestoa eta Larruaizetara lanen ondoren. 8 euro.

Bergara

> 'Clown' ikuskizuna astelehenean Zabalotegin
Kili Kolo antzerki taldeak Klowntuz!, mendia! ikuskizuna eskainiko du.
Astelehenean, abenduaren 7an, Zabalotegin, 22:30ean.

Dantza

Bergara

> Ekialdeko dantza emanaldia zapatu gauean Zabalotegi aretoan
Alima dantza taldearen eskutik. Maialen Kortadi, Aitzpea Aranburu, Aiora Urbieta, Itxaso Lopetegieta Amancay Gaztañaga dantzariek sabel-dantza ikuskizuna eskainiko dute. Bihar, zapatua, Zabalotegin, 22:30ean. 5 euro.

Erakusketak

Aretxabaleta

> Bainika erakusketa Arkupe kultura etxean
Bainika ikastaroan parte hartu duten ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai.
Arkupen, abenduaren 31ra arte. Aste barruan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan 11:00etatik 13:00etara. Igandetan eta jai egunetan itxita.

Arrasate

> Naturaren argazkilariak
Naturaren argazkilariak lehiaketan jasotako lanen aukeraketa jarri dute ikusgai.
Kulturaten, abenduaren 20ra arte. Martitzenetik domekara, 17:30etik 20:30era.

> 'Emakume kubatarrak: Iraultza bat beste baten barruan'
Euskadi-Kuba elkartearen eskutik.
Emakume Txokoan, abenduaren 15era arte.  Astelehenetik eguenenera (16:00-20:00) eta egubakoitzetan (10:00- 14:00).

Bergara

> Jone Telleriaren margoak Hamaika tabernan
Jone Telleria bergararrak 20 bat lan jarri ditu ikusgai.
Espoloiko Hamaika tabernan, abenduaren 13ra arte.

> Filatelia eta numismatika
Bergarako Filatelia eta Numismatika Elkarteak erakusketa zabalduko du gaur.
Aroztegin, abenduaren 4tik 13ra.

Bertsoak

Aramaio

> Bertxoko txapelketako finala jokatuko da gaur Iturrietan
Jokin Labaien arrasatearra, Enaitz Alustiza bergararra, Iñaki Viñaspre, Mikel Artola, Jone Uria eta Ander Solozabal lehiatuko dira.
Gaur, egubakoitza, Iturrieta sagardotegian, 20:30ean.

Hitzaldiak

Bergara

> 'El estrés: qué es y cómo podemos controlarlo', gaur
Sonia Ulacia psikologoak egingo du hitzaldia. Bizikasik antolatuta. Sarrera doakoa eta irekia.
Gaur, egubakoitza, Angiozarko saloian, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak