Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko azaroaren 27a

Aste bukaera ekintzaz gainezka dator. Antzerkia, zinema, kontzertuak edota erakusketekin gozatzeko aukera izango da Debagoieneko herri askotan. Hemen duzue aste bukaera honetarako egindako proposamena:

Musika

arrasate
> 'La corte de Faraón' zarzuelako azken bi emanaldiak asteburuan Amaia antzokian
Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak La corte de Faraón zarzuela eskainiko du  aste bukaeran, gaur 20:00etan eta bihar, zapatua, 19:30ean, Amaian. Ehun bat lagunek hartzen dute parte ikuskizunean.        Sarrerak 17 eurotan daude salgai.


bergara
> Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Mariaren Lagundian
Orkestraren Santa Zeziliako emanaldia.
Gaur, egubakoitza, Mariaren Lagundian, 20:30ean.

elgeta
> Xabier Lete domekan Elgetan
Egunsentiaren esku izoztuak poesia liburuaren irakurraldia egingo du Xabier Letek domekan Espaloia Kafe Antzokian. Euskadi saria eskuratu du musikari eta olerkari oiartzuarrak lan horrengatik. Hamabost urtean poesiarik argitaratu gabe egon ondoren, iazko neguan kaleratu zuen Letek Egunsentiaren esku izoztuak, azken urteetako bizi-esperientzien gaineko gogoetak batuz. Domekako emanaldia ordubete ingurukoa izango da; Joxan Goikoetxearen akordeoi-jolearen laguntza izango du Letek Elgetako emanaldian.
Domekan, Espaloia Kafe Antzokian, 19:30ean. Sarrerak: 6 euro.

Arrasate
> Los Galerna eta Sugarballs
3 aretoan, gaur
Instro-surf musika egiten dute Los Galernakoek.
Gaur, egubakoitza, 22:30ean. 5 euro.

Arrasate
> Mahaster River, Irati tabernan
Nahasterrekan diskoa aurkeztuko dute bergararrek.
Bihar, zapatua, Iratin, 19:00etan.

bergara
> La Union otxotea, Unanue korala eta Alai taldea
La Union otxotea Mierestik dator eta Unanue korala Ondarroatik. Alai talde bergararrak antolatu du emanaldia.
Bihar, zapatua, Santa Marina parrokian, 20:00etan. Sarrera doan.

arrasate
> Anger taldea Gure Lekun  zapatuan
Arrasateko taldearen kontzertua. Ondoren, Kogollo Krew taldeko DJ Alkateren saioa izango da
Bihar, zapatua, Gure Lekun, 23:00etan.

Antzerkia

Eskoriatza
> Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Irrien lagunak' Eskoriatzako kiroldegian bihar
Kubatarrak, senegaldarrak, galiziarrak eta andaluziarrak euskaldunekin bat egingo dute Irrien lagunak ikuskizunean. Horrez gain, Irri egiten duenari, Egiozu euskaraz eta beste hainbat kantu. Kiroldegian zapatuan, 17:30ean.

Poesia


Aretxabaleta
> Ilunabar literarioa Karmele Igartuarekin
Denbora enaren Hegaletan poesia liburuaren aurkezpena, musikaz lagunduta.
Eguaztenean, abenduaren 2an, Arkupen, 19:00etan.
Antzerkia

Arrasate
> Jesus Angel Arrieta eta Nano gaur Iamai kafetegian
Bi aktoreen bakarrizketa saioak.
Gaur, egubakoitza, gauerdian Iamai kafetegian, Kontzezino kalean.

eskoriatza
> Esther Espartzaren 'Muy kontranatura' gaur
Antzezlan komikoa Esther Espartza aktorearekin.
Gaur, egubakoitza, unibertsitateko areto nagusian, 22:30ean. Sarrera doanekoa.

aramaio
> 'Pepino ustelak (hozkailuan)' gaur
Helduei zuzendutako antzerki emanaldia.
Gaur, egubakoitza, kultura etxean, 19:30ean.

Aretxabaleta
> 'Bi azeri estu eta larri' haurrendako ikuskizuna
Patata Tropikala taldearen eskutik.
Bihar, zapatua, Arkupen, 11:00etan.


Aretxabaleta
> 'Euskarazetamol' antzezlana datorren egubakoitzean
Bikote Teatroa taldearen antzezlana.
Datorren egubakoitzean, hilaren 4an, Arkupen, 19:00etan.

Erakusketak

Aretxabaleta
> Xabier Iturraranen margo erakusketa
Hainbat koadro ikusgai jarri ditu Xabier Iturraranek Arkupeko aretoan.
Azaroaren 30era arte egongo da erakusketa zabalik. Aste barruan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan, goizez bakarrik.

bergara
> On Serafinek ateratako argazkien erakusketa Aroztegi aretoan
Serafin Esnaola apaizak Bergarako egonaldian (1964-1992) ateratako 100 bat argazki, hark erabilitako zinema eta diapositiba proiektoreak, zinema eta argazki kamerak eta editatzeko tresnak daude ikusgai Aroztegin, domekara arte.


arrasate
> Naturaren argazkilariak
Naturaren argazkilariak lehiaketan jasotako lanen aukeraketa jarri dute ikusgai.
Kulturaten, abenduaren 6ra arte. Martitzenetik domekara, 17:30etik 20:30era.

oñati
> Teresa Diazen margo erakusketa kultura etxean
Teresa Diaz oñatiarrak hainbat koadro ikusgai jarri ditu kultura etxean.
Gaur, egubakoitza, erakusketa ikusteko azken aukera, 18:00etatik 20:00etara.

bergara
> Jone Telleriaren margoak Hamaika tabernan
Jone Telleria bergararrak 20 bat lan jarri ditu ikusgai, paisaiak nagusiki.
Espoloiko Hamaika tabernan, abenduaren 13ra arte.

bergara
> Juanjo Altunaren ikasleen margolanak kultura etxean
Altunarekin batera margolaritza lantzen dihardutenek erakusketa jarri dute.
Kultura etxean. Gaur, egubakoitza, erakusketa ikus ahal izateko azken eguna, 18:00etatik 21:00etara.

bergara
> Marilu Untzurruntzagaren margoak Nahikarin
Marilu Untzurruntzagak tamaina txikiko 23 lan jarri ditu ikusgai.
Nahikari tabernan, astelehenera arte.

antzuola
> Argazki lehiaketako irudiak
Udalak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutako lan onenen erakusketa.
Olaran etxean, zapatuan eta domekan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.

Mahai-ingurua

antzuola
> 'Herrialde pobretuetarako proiektuak bideratzeko'
Bideberri Mankomunitateak aurten diruz lagundu dituen elkarteekin.
Olaran etxean eguenean, abenduaren 3an, 18:30ean.

Ikastaroak

aretxabaleta
> Dantza afrokaribearrak Jaiki elkartearen eskutik
Martitzenero, 19:30etik 21:00etara, Aretxabaletako kuartel zaharrean. Ekainera arte.
Izenematea 653 70 50 68 telefonoan edo jaikielkartea@ayahoo.es helbidean.

aretxabaleta
> Hainbat ikastaro Arkupen
Pintura, bainika, eskulan eta zeramika ikastaroak izango dira azaroan.
Argibideak Arkupen, 943 08 10 01 telefono zenbakian.

arrasate
> Sendabelarren ikastaroa Ekin elkartearen eskutik
Azaroaren 25etik aurrera. Ekin Emakumeek elkarkidetza bultzatzeko antolatuta.
Izenematea 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 zenbakietan.

arrasate
> Dementziak dituzten adinekoen zaintza ikastaroa
Abenduaren 14tik 18ra, 15:30etik 18:30era.
Argibide gehiago 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefono zenbakietan.

Lehiaketak

arrasate
> Jokin Zaitegi beka, Herta Müller itzultzeko
Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute. Aurtengoa 23. ekitaldia da. Aurrekoetan bezala, azken Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko zuzenduta dago beka. Hain zuzen ere, Herta Müller idazle errumaniar-alemanaren Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria itzularaztea da xedea
Argibideak AED elkartean, 943 77 12 28 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak