Aste bukaerako kultura agenda

Usoa Agirre 2009ko mai. 29a, 15:45
Aste bukaera hau ere ekintzaz beteta datorkigu: Bergarako jaiak, Antzinako Arrasate, Errekaldeko jaiak Oñatin, kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak... Denetariko ekintzak izango dira guztiondako. Hemen duzue agenda osoa:

Musika

Arrasate
> Joe Henry estatubatuarraren
emanaldia zapatuan Amaia antzokian
Civilians da Joe Henryren azken diskoa, hamargarrena. Kritikaren oniritzia jaso du Henryren ibilbideak eta bihar, zapatua, Amaia antzokian izango da, 20:00etan. Sarrerak 10 eurotan eskura daitezke.

Bergara
> Hainbat kontzertu Bergarako jaietan
Ohi bezala, musika izango da Pazkoetako protagonistetako bat. Gaur, Emon, Xarma eta Ki Sap taldeek joko dute Bideberrin; bihar, zapatua, Willis Drummond, Zink, Mimmiskous eta Flyshit taldeak izango dira txosnetan; domekan, Os Gallardos, Belceblues eta Enrique Mingo y Los Efikazes; eta astelehenean berriz, Jan, Fiachras (argazkian) eta Lobo Electrico taldeen txanda izango da. DJ Elvis Cainok emango die amaiera jaiei.
Bideberrin, egubakoitzetik astelehenera.

Bergara
> Oi! The Arrase taldearen kontzertua
Haiekin batera HBB eta Never Surrender taldeek joko dute.
Zapatuan, maiatzaren 30ean, Jam aretoan. Ateak 20:30ean irekiko dituzte. 10 euro eta 12 euro (leihatilan).

Oñati
> The Bon Scott Band, AC/DCren tributu taldea gaur Errekalde auzoan
Oñatiko Errekalde auzoko jaien barruan, gaur, egubakoitza, kontzertua izango da, 21:00etan hasita. Never Surrender, Nuevo Catocismo Catolico, MC6 eta The Bon Scott Band taldeak (goian) arituko dira taula gainean.

Oñati
> Udaberriko Musikaldien azken hitzordua
Andeka Gorrotxategi tenorearen eta Josu Okiñena pianistaren emanaldia.
Domekan, maiatzaren 31n, Santa Ana antzokian, 19:30ean.

Oñati
> Ganbara Txiki abesbatzaren bosgarren urteurrena ospatzeko, 'Kantua kalean'
Kantua kalean jardunaldia zapatuan Oñatin. Haur abesbatzen jaialdia pilotalekuan, 18:00etan, eta helduen abesbatzen kalejira, 19:00etan. Gaur, egubakoitza, Ganbara Txikikoen  kontzertua Bidaurretan, 18:30ean.

Bertsoak

Eskoriatza
> Euskal presoen aldeko bertso-afaria gaur
Uxue Alberdi eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.
Dorleta elkartean, 21:30ean. Afarirako txartelak Inkernun, 15 eurotan.

Erakusketak

Bergara
> Argazki erakusketa Aroztegin
Bergara Hiria lehiaketara aurkeztutako lan aipagarriak daude ikusgai.
Ekainaren 2ra arte Barrenkaleko Aroztegi aretoan. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30. Zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunetan: 12:00-14:00.

Aretxabaleta
> Eskulan erakusketa
Hainbat artistaren eskulanak Arkupen jarri dituzte ikusgai.
Arkupe kultura etxean, maiatzaren 31ra arte. Aste barruan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; zapatuetan 11:00etatik 13:00etara. Domeketan itxita.

Arrasate
> Margo taldekoen artelanak Kulturaten
Arrasateko margo taldekoen lanak jarri dituzte ikusgai.
Domekara arte, maiatzaK 31, Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak