Musika
eskoriatza
> Macacoren emanaldia Mundumiranzapatuan
Mundumira jaialdiako kontzertu nagusia Macaco talde kataluniarrak eskainiko du. Unibertsitateko aparkalekuan jarriko duten Elkar agertokian izango da bihar, zapatua. Macacoren aurretik, Rude Kanka eta Iban Nikolai arduratuko dira giroa berotzeaz: reggae erritmoak txalapartarekin eta Iban Nikolairen didjeriduarekin. Gainerako kontzertuak Eskoriatzako plazan izango dira asteburuan.
Mundumira jaialdia asteburuan Eskoriatzan: Korrontzi, Zura, DJ Marek, 17 Hippies, Mlomp, Madera de Choro, Candombe, Bloque 53 eta beste hainbat.
aretxabaleta
> Debagoieneko musika eskolen emanaldia gaur, egubakoitza, Iturrigorrin
Seigarren urtez, Debagoieneko musika eskolen kontzertua gaur Iturrigorrin, 18:30ean. Eskoriatzako Beheko Errota, Arrasate Musikal, Bergarako Musika Eskola, Oñatiko Jose de Azpiazu, Soraluzekoa eta Aretxabaletako Leizarra.
elgeta
> Ama Say eta Deabruak Teilatuetan
zapatuan Elgetako Espaloian
Garai batean makina bat bider jo zuten elkarrekin Ama Say eta Deabruak Teilatuetan taldeek. Orain berriz elkartu eta Espaloia Kafe Antzokian emango dute kontzertua. Bihar, zapatua, 22:30ean. Sarrerak, 8 eurotan salgai.
bergara
> Morauren kontzertua gaur
Pop emanaldia Zabalotegin.
Gaur, egubakoitza, 22:30ean. 3 euro.
arrasate
> Naste Borraste, Dirty Akustik Brothers eta Skovers
Hiru talde gaur Arrasateko 3.60 aretoan.
Gaur, egubakoitza, 12:30ean. Sarrerak, 12 euro leihatilan.
elgeta
> Edson Goya gaur Espaloian
Abeslari brasildarraren emanaldia Elgetan gaur.
Espaloian, 22:30ean. Sarrera doan.
bergara
> Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin erromeria
Munibe plazara dantzara egitasmoaren azken hitzordua zapatuan.
Aurretik erromeria-afaria izango da Munibe plazan, 20:30ean.
arrasate
> Kubers taldea Gure Lekun
Gasteizko taldea.
Bihar, zapatua, Gure Leku tabernan, 23:00etan.
bergara
> Piano emanaldia eguaztenean Mariaren Lagundiko elizan
Arrasate Musikaleko ikasleekin batera, Bergarako Musika Eskolako piano ikasleen emanaldia.
Eguaztenean, maiatzaren 27an, Mariaren Lagundiko elizan, 18:30ean.
arrasate
> Joe Henryren emanaldia hilaren 30ean Arrasaten
Joe Henry estatubatuarraren kontzertua datorren zapatuan Amaian, 20:00etan.
Sarrerak Servikutxan (943 00 12 00).
Antzerkia
aretxabaleta
> 'Ate joka' antzezlana
eguenean Arkupen
Txalo antzerki taldearen eskutik.
Eguenean, maiatzaren 28an, Arkupe kultura etxean, 19:30ean. Sarrera doan.
Antzerkia
Arrasate
> 'Txanobarragorro', errealitetik hurbil dagoen antzezlana
Azeri taldearen antzezlanak duela pare bat urte jazotako bi gertaera hartzen ditu oinarri: 18/98 epaiketa eta tortura eta bortxaketagatik salaketa jarri zuen emakume baten testigantza. Domekan, Amaia antzokian, 19:30ean.
Erakusketak
Bergara
> Argazki erakusketa Aroztegin
Bergara Hiria lehiaketara aurkeztutako lan aipagarriak daude ikusgai.
Ekainaren 2ra arte Barrenkaleko Aroztegi aretoan. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30. Zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunetan: 12:00-14:00.
aretxabaleta
> Eskulan erakusketa
Hainbat artistaren eskulanak Arkupen ikusgai.
Arkupe kultura etxean, maiatzaren 31ra arte. Aste barruan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; zapatuetan 11:00etatik 13:00etara. Domeketan itxita dago Arkupeko aretoa.
Hitzaldiak
aretxabaleta
> 'En qué ocupo mi tiempo libre después de jubilarme'
El Taller taldearen eskutik.
Arkupe kultura etxean astelehenean, hilaren 25ean, 16:00etan.
bergara
> 'Ayer y hoy en la Revolución cubana', iraultzaren 50. urteurrena ospatzeko hitzaldia
Yoelkis Sanchez kazetariaren eta Jesus Echeverria Camagüey-ko Kubatar Iraultzaren Borrokalarien Elkarteko Zuzendaritza Probintzialeko presidentearen eskutik.
Martitzenean, hilaren 26an, Miguel Altuna institutuan, 19:00etan. Euskadi-Cuba elkarteak antolatuta.
bergara
> 'Exoplanetak, eguzki sistematik kanpoko planetak'
Andreu Font Riberak eta Ane Garces Enerizek egingo dute hitzaldia.
Maiatzaren 28an, 19:00etan, Aroztegi aretoan. Ilatargi Astronomia Elkarteak antolatu du hitzadia.
Ikastaroak
aretxabaleta
> Haur masaje ikastaroa
Maiatzaren 25ean eta 28an; ekainaren 1ean, 8an eta 11n, 17:30ean, Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolan. Hilabete batetik lau hilabetera bitarteko haurren gurasoei zuzenduta. Izenematea edo argibideak 653 72 23 59 telefonoan.
bergara
> Masaje ikastaroa Jardun elkartearen eskutik
Alaitz Badiolak emango du ikastaroa ekainaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, 19:00etatik 21:00etara Aranzadi Ikastolan (psikomotrizitate gelan).
Izenematea maiatzaren 28ra arte Jardunen, Errotalde jauregia. 17 euro Jarduneko bazkideendako, 20 euro gainerakoendako. Argibideak: 943 76 36 61.
aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Maiatzaren 28an izango da hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo jaikielkartea@yahoo.es helbidean egin daiteke.
Arrasate
> Eskulan ikastaroa eta makillaje ikastaroa
Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik. Eskulan ikastaroa martitzenero: 15:30-17:30 edo 18:00-20:00 (ekainaren 16ra arte).
Argibideak 943 79 83 70 telefono zenbakian.
arrasate
> 'Gure erotismoa: gorputzaren hizkuntza' ikastaroa
Arrasateko Emakume Txokoak antolatuta, maiatzaren 22an eta 23an.
Izenematea eta argibideak 943 79 41 39 telefonoan edo emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net helbidean.
Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa ondoko telefonoetan: 635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).
aretxabaleta
> Hainbat ikastaro egiteko aukera Arkupen
Eskulanak, pintura, zeramika. fieltroa, fimoa, artile kardatua eta swaroski kristalak.
Argibideak Arkupe kultura etxean, 943 08 10 01 telefono zenbakian.
Lehiaketak
Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik. Argibideak 943 79 41 39 zenbakian.
Lekeitio
> Euskal Zine eta Bideo Bilera Lekeition
Edozein bideo sortzaile har dezake parte. Lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira, euskaraz. Lanak entregatzeko epea irailaren 11ra izango da zabalik.
Argibideak 94 624 34 82 telefono zenbakian edo www.bideobilera.com webgunean.