Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko mai. 15a, 10:48
Aste bukaera ate joka dugu eta ekintza ugari daude antolatuta ibarreko herrietan. Ganbara Abesbatzaren kontzertua eta Zabalotegiko antzerkia izango dira nagusi gaur, barikua. Zapatuan eta domekan ere musikaz, jaiaz eta erakusketekin gozatzeko aukera dago ibarrean. Jaiekin disfrutatzeko aukera ere izango da; Arrasaten esaterako Musakola auzoko jaiak ospatuko dituzte. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

aretxabaleta
> Oskorriren 'The Pub Ibiltaria' zapatu
arratsaldean, Loramendiren eskutik
Oskorriren The Pub Ibiltaria Aretxabaletan, Loramendi Euskara Elkarteak Euskararen Eguna ospatzeko antolatuta. Bihar, zapatua, 17:30ean, herriko plazan. Oskorriren abesti ezagunenekin dantzan eta kantuan egiteko aukera.

oñati
> Ampurdako Ganbera Orkestra domekan, Udaberriko Musikaldien barruan
Carles Collek zuzendutako Ampurdako Ganbera Orkestrak emanaldia egingo du domekan Santa Ana antzokian, 19:30ean. Tchaikovski, Sarasate, Bartok, Montsalvatge eta Toldraren piezak eskainiko dituzte.

Oñati
> 'Mass of the children' domekan Bidaurretan
Iñigo Biainen zuzendaritzapean, Bergarako Orfeoiak eta Gabero abesbatzak eta Oñatiko Ganbara Gazte Abesbatzak John Rutter-en Mass of the children lana eskainiko dute domekan Bidaurretako elizan. Abesten 85 ahots batuko dira eta, horrez gain, Eli Mendiaraz izango da piano jolea; solistak, berriz, Nere Ibarra sopranoa eta Karlos Etxaniz baritonoa. Domekan, hilaren 17an, Bidaurretako elizan, 19:00etan. Sarrera doan da. Ganbara Txiki abesbatzaren V. urteurrena ospatzeko antolatutako kontzertua.

bergara
> Laja II.arekin eta Narbaizarekin erromeria
Munibe plazara dantzara egitasmoaren barruan. Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia egingo du aurretik.
Gaur, egubakoitza, Muniben, 19:00etan.

oñati
> Ganbara Abesbatza parrokian
Oñatiko abesbatzaren emanaldia.
Parrokiako klaustroan gaur, egubakoitza, 22:00etan.

bergara
> Udaberriko kontzertua
Musika Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako emanaldi berezia.
Bihar, zapatua, Udal Pilotalekuan, 19:30ean. Sarrera, 5 euro eta 3 euro (gaztetxoak).

Arrasate
> Hibai & The Eib's
Pop-rock eta blues kantuak.
Domekan 20:00etan.

Antzerkia

bergara
> 'Oraingoan bai' antzezlana gaur
gauean Zabalotegiko aretoan
Suizidioa gauza serioa da, baina ez Bazen Behin Clown taldearen eskuetan. Peio Arnaezek zuzenduta, Itziar Saenz de Ojer eta Joseba Roldan dira komedia horretako protagonistak. Gaur, egubakoitza, 22:30ean. Sarrera, 5 eurotan.

Erakusketak


oñati
> 'De saldo' erakusketa kultura etxean
Erakusketa eta arte-saltoki kontzeptuek bat egingo dute, eta bertan hainbat artista latinoamerikarren lanak erosteko aukera izango da, arrazoizko salneurrian, gainera.
Gaztelekuak eta kultura etxeak antolatuta, maiatzaren 20ra arte.

aretxabaleta
> 'Toda una vida siendo niños'
Espainiako gerra sasoiko argazkiak eta dokumentuak.
Arkupen, maiatzaren 16ra arte.
Hitzaldiak

aretxabaleta/antzuola
> 'Etxeko istripuen  prebentzioa'
Fernando Viciosak egingo du hitzaldia.
Astelehenean, hilak 18, 16:00etan Aretxabaletan, Arkupen; eguenean, hilak 21, Antzuolako erretiratuen elkartean, 17:30ean. Bizikasik eta erretiratuek antolatutako ekitaldia.

arrasate
> 'Enpresa txikientzako finantza aukeraketak'
Isabel Gonzalez Elkargiko Prestakuntza Zuzendariaren eskutik. Enpresa txikietako gerenteei eta negozio ideia berri bat daukatenendako.
Maiatzaren 28an, 17:30etik 19:30era, Mankomunitateko egoitzan. Plaza mugatuak. Parte hartzeko aurretik 943 79 30 90 telefonoan izena eman beharra dago.

Ikastaroak

aretxabaleta
> Haur masaje ikastaroa
Maiatzaren 25ean eta 28an; ekainaren 1ean, 8an eta 11n, 17:330ean, Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolan. Hilabete batetik lau hilabetera bitarteko haurren gurasoei zuzenduta dago ikastaroa.
Izenematea edo argibideak 653 72 23 59 telefonoan.

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Maiatzaren 28an izango da hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo jaikielkartea@yahoo.es helbidean.

Arrasate
> Eskulan ikastaroa eta makillaje ikastaroa
Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik. Eskulan ikastaroa martitzenero: 15:30-17:30 edo 18:00-20:00 (ekainaren 16ra arte); makillaje ikastaroa  maiatzaren 9an 11:00etatik 14:00etara.
  Argibideak 943 79 83 70 telefonoan.

arrasate
> Emakume Txokoaren eskutik hainbat ikastaro
Emakume Txokoak hainbat ikastaro iragarri ditu: Antzinako emakumeak: gure amandreengandik ikasten (maiatzaren 12tik ekainaren 9ra); Bizikletak konpontzeko ikastaroa (maiatzaren 11tik 25era arte); eta, azkenik, Gure erotismoa: gorputzaren hizkuntza (maiatzaren 22an eta 23an).
Izenematea eta argibideak 943 79 41 39 telefonoan edo emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net helbidean.

eskoriatza
> Munduko dantzak bihar
Dantza errazak, batez ere Europakoak: ohikoenak, klasikoenak, ezagunenak. Bikote dantzak eta Errusiako dantzak ere bai. Parte hartzeak 5 euro balio du.
Bihar, zapatua, Eskoriatzako kultura etxean, 17:30etik 20:30era. Argibideak eta izenematea: 680 76 59 70 (Patxi).


Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa ondoko telefonoetan:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

Arrasate
> Ikastaroak Gazte Bulegoaren eskutik
Arrasateko Udal Gazte Bulegoak hiru ikastaro antolatu ditu: argazkigintza digitala; flamenkoa euskaraz deritzona; eta munduko sukaldaritza. Datorren astean hasiko dira aipatutako ikastaroak. Matrikula 20 euro da; 12 euro ikasle edo langabeendako.
Izenematea edo argibideak 943 25 20 65 telefonoan.

Lehiaketak


Arrasate
> San Juan jaiak: irudi lehiaketa deitu du Udalak
Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2009 San Juan Jaiak Arrasate. Irabazleak 750 euroko saria jasoko du.
Lanak entregatzeko epea maiatzaren 22ra arte izango da zabalik. Argibide gehiago Biztanleen Arreta Zerbitzuan, 943 25 20 00 telefono zenbakian.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte zabalik. Argibideak 943 79 41 39 zenbakian.

bergara
> Erraldoiei izena jartzeko lehiaketa
Erraldoietako bi XVIII-XIX. mendeko herriko jauntxoei begira egindako senar-emazteak dira eta beste bikoteak bi baserritar irudikatzen ditu, aurrekoen sasoi bereko senar-emazteak. Izenik egokienak proposatzen dituenak, erraldoien bikote bakoitzeko, 150 euroko saria jasoko du. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 18ra arte zabalik.
Argibide gehiago kultura etxean, 943 77 91 58 zenbakian.

Lekeitio
> Euskal Zine eta Bideo Bilera Lekeition
Edozein bideo sortzaile har dezake parte. Lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira, euskaraz, irailaren 11rako.
Argibideak 94 624 34 82 telefono zenbakian edo www.bideobilera.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak