Musika
Oñati
> Sharon Stoner, Jukebox eta Des-Kontrol gaur San Migel Txiki jaietan
Oñatiko San Migel Txiki jaien barruan kontzertua izango da gaur, egubakoitza, San Anton plazan, 23:00etan. Arrasateko Des-Kontrol eta Jukebox (goiko argazkian) eta Oñatiko Sharon Stoner taldeek joko dute.
Arrasate
> Chrome Hoof gaztetxean gaur
Londresko taldearen kontzertua, Gaztemaniak! programaren barruan.
Gaur, egubakoitza, gaztetxean, 22:00etan. 5 euro.
Antzuola
> Bikustik taldearen emanaldia gaur
Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta elgoibartarrek osatzen dute Bikustik. Kantu klasikoen bertsioak joko dituzte: The Beatles, Led Zeppelin, Queen...
Gaur, egubakoitza, Torresoroan, 22:00etan. 3 euro.
arrasate
> Bi kontzertu asteburuan 3.60 aretoan
Gaur, egubakoitza, Norman, Foxy Boxxi eta The Shaggin Wagon taldeak; bihar, zapatua, La Txusma, Dirty Shadow eta Mendeku Itxua.
Bi kontzertuak 22:30ean izango dira.
bergara
> Lori Meyers eta Elastic Band taldeen kontzertua zapatuan Jam aretoan
Lori Meyers eta Elastic Band taldeek joko dute zapatuan Jam aretoan. Cronolánea da Andaluziako Lori Meyers talde indie-aren azken lana. Ateak 20:30ean irekiko dituzte. Sarrerak 12 eurotan aurrez eta 15 eurotan Jameko leihatilan.
arrasate
> Eskolarteko abesbatzen topaketa
zapatuan Uarkape pilotalekuan
Arrasate, Aramaio, Eskoriatza eta Tolosako ikasleek hartuko dute parte Arizmendik eta Ikastolen Elkarteak antolatutako topaketan. Zapatuan, 17:00etan. Sarrera, 3 euro. Sua amaitzean eskainiko dute talde guztiek bukaeran.
arrasate
> Joxe Mari Anduaga zapatuan Amaia antzokian
Pop musika emanaldia oñatiarraren eskutik.
Bihar, zapatua, Amaia antzokiko hall-ean, 20:00etan.
arrasate
> Gosemari & Marigose taldea Gure Lekun
Arrasateko taldearen emanaldia.
Domekan 20:00etan.
Erakusketak
oñati
> 'De saldo' erakusketa kultura etxean
Erakusketa eta arte-saltoki kontzeptuek bat egingo dute, eta bertan hainbat artista latinoamerikarren lanak erosteko aukera izango da, arrazoizko salneurrian, gainera.
Gaur, egubakoitza, irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gaztelekuak eta Kultur Etxeak antolatuta, maiatzaren 20ra arte izango da zabalik.
aretxabaleta
> 'Toda una vida siendo niños'
Espainiako Gerra sasoiko argazkiak eta dokumentuak.
Arkupen, maiatzaren 16ra arte.
bergara
> Bearteko gaztetxoen erakusketa
Pintura erakusketa kultura etxean.
Maiatzaren 9ra arte. Zapatuan 12:00etatik 14:00ak arte.
Magia Mostra
elgeta
> Magia Mostraren V. ekitaldia
Gaurtik domekara bitartean Elgetako Magia Mostraren V. ekitaldia ospatuko da Espaloia Kafe Antzokian. Gaur, magia erakustaldia Gaetan Bloom frantziar mago famatuarekin; bihar, zapatua, magia gala izango da Juan Mayoral (Leon), Jane (Txina), Xabi Tapias (Bartzelona) eta Sebastien Dethise-rekin (Frantzia). Karim izango da aurkezlea. Eta domeka eguerdian kaleetan barrena zabalduko dute magia.
Espaloia Kafe Antzokian. Gaurko sarrerak 15 eurotan eta zapatuko magia galarako 16 eurotan salgai.
Hitzaldiak
arrasate
> Tomas Muro Ugalde elizbarrutiko teologoaren hitzaldia
Esperanza en tiempos de desesperanza izenburuko hitzaldia egingo du.
Eguenean, hilak 14, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, 19:00etan. Arrasateko parrokiek antolatuta.
Ikastaroak
aretxabaleta
> Haur masaje ikastaroa
Maiatzaren 25ean eta 28an; ekainaren 1ean, 8an eta 11n, 17:330ean, Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolan. Hilabete batetik lau hilabetera bitarteko haurren gurasoei zuzenduta.
Izenematea edo argibideak 653 72 23 59 telefonoan.
Arrasate
> Emakumeei zuzendutako sexualitate ikastaroa
Gure gorputzari buruz dugun irudia hobeto ezagutzeko aukera izango duzu, gorputzaren hizkuntza ikusteko, ematen digun plazer espazioa aurkitzeko, dituen erritmoak lantzeko. Maiatzaren 22an (16:00-20:00) eta 23an (10:00-14:00/15:30-19:30). 10 euro Arrasatekoendako; 15 euro gainerakoendako.
Izena emateko epea maiatzaren 8ra arte zabalik. Argibide gehiago Emakume Txokoan, 943 79 41 39 telefonoan.
aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Maiatzaren 14an eta ekainaren 18an izango dira hurrengo saioak. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo jaikielkartea@yahoo.es helbidera idatzita.
Arrasate
> Eskulan ikastaroa eta makillaje ikastaroa
Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik. Eskulan ikastaroa martitzenero: 15:30-17:30 edo 18:00-20:00 (ekainaren 16ra arte); makillaje ikastaroa maiatzaren 9an 11:00etatik 14:00etara.
Argibideak 943 79 83 70 telefono zenbakian.
arrasate
> Emakume Txokoaren eskutik hainbat ikastaro
Arrasateko Emakume Txokoak hainbat ikastaro iragarri ditu: Antzinako emakumeak: gure amandreengandik ikasten (maiatzaren 12tik ekainaren 9ra); Bizikletak konpontzeko ikastaroa (maiatzaren 11tik 25era arte); eta, azkenik, Gure erotismoa: gorputzaren hizkuntza (maiatzaren 22an eta 23an).
Izenematea eta argibideak 943 79 41 39 telefonoan edo emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net helbidean.
Arrasate
> Ikastaroak Gazte Bulegoaren eskutik
Arrasateko Udal Gazte Bulegoak hiru ikastaro antolatu ditu: argazkigintza digitala; flamenkoa euskaraz deritzona; eta munduko sukaldaritza. Datorren astean hasiko dira aipatutako ikastaroak. Matrikula 20 euro da; 12 euro ikasle edo langabeendako.
Izenematea edo argibideak 943 25 20 65 telefonoan.
Lehiaketak
Arrasate
> San Juan jaiak: irudi lehiaketa deitu du Udalak
Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2009 San Juan Jaiak Arrasate. Irabazleak 750 euroko saria jasoko du.
Lanak entregatzeko epea maiatzaren 22ra arte izango da zabalik. Argibide gehiago Biztanleen Arreta Zerbitzuan, 943 25 20 00 telefono zenbakian.
Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte zabalik. Argibideak 943 79 41 39 zenbakian.
bergara
> Jaietako zapirako marrazki lehiaketa
Edonork har dezake parte. Marrazkia jaiekin lotutakoa izan beharko da. Irabazleak 60 euroko saria jasoko du. Lanak entregatzeko epea maiatzaren 13ra arte dago zabalik.
Argibide gehiago Jardun euskara elkartean, 943 76 08 19 telefonoan.
lekeitio
> Euskal Zine eta Bideo Bilera Lekeition
Edozein bideo sortzaile har dezake parte. Lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira, euskaraz, irailaren 11rako.
Argibideak 94 624 34 82 telefono zenbakian edo www.bideobilera.com webgunean.