Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko api. 30a, 13:54
Aste bukaera luzea ate joka dugu eta ekintza ugari daude antolatuta ibarreko herrietan. Antzerkia eta musika izango da nagusi, barikuan; Zapatuan eta domekan ere kontzertuekin, antzerkiarekin eta erakusketekin gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

oñati
> Devotchka talde estatubatuarra
domekan Oñatiko gaztelekuan
Gaztemaniak! zirkuituaren barruan, Denverko Devotchka taldearen kontzertua domekan gaztelekuan, 20:00etan. Little Miss Sunhine filmeko soinu-banda egin zuen; eslaviar eta ijito sustraiak, folka eta punk-rocka uztartzen dituzte.

Bergara
> Mahaster River taldearen emanaldia domekan
Nahasterrekan diskoaren aurkezpena.
Domekan, hilaren 3an, Zabalotegi aretoan, 19:00etan. 3 euro.

arrasate
> Alex 'El Hierro' eta Diego 'crines' domekan Gure Lekun
Rock-and-roll akustikoa.
Domekan, maiatzaren 3an, Gure Leku tabernan, 20:00etan.

Bergara
> Lory Meyers eta Elastic Band maiatzaren 9an
Lory Meyers andaluziarrak Bergaran. Granadakoek hiru disko eman dituzte argitara.
Maiatzaren 9an Jam aretoan. 12 euro aurrez; 15, leihatilan.

Antzerkia

arrasate

> '¿Se puede?' umorezko antzezlana

domekan Amaia antzokian

MaMaCrea taldearen antzezlana, umore beltzaren eta zuriaren artean kokatzen dena. Manuel senarra bisitatzera doa haren emaztea... kanposantura. Heriotza, puntu komikotik. Domekan, 19:30ean, Amaia antzokian.

 

Bergara
> 'Marika de playa' Glu-Glu antzerki
taldearen eskutik egubakoitzean
Glu-Glu taldearen azken lana ikusteko aukera izango da egubakoitzean, maiatzaren 1ean, Bergarako Zabalotegi aretoan, 22:30ean, Patxi Perez eta Mila Espiga aktoreekin. Sarrerak 5 eurotan izango dira salgai.

bergara
> 'Lur planeta maite zaitut' haurrentzako musika kontaketa
Zuzeneko musikarekin lagundutako saioa.
Zapatuan, hilaren 2an, Zabalotegin. 3 euro.

bergara
> Helduendako ipuin kontaketa saioa
Vanessa Gonzalez kontalariaren eskutik.
Eguenean, hilaren 7an, Zabalotegin, 19:00etan.

Hitzaldiak


bergara
> 'Euskararen jatorria eta sustraiak'
Josu Naberan izango da hizlaria.
Eguenean, hilak 7, kultura etxean, 19:30ean. Jardun elkarteak antolatuta.

bergara
> 'Jubilatzea ez da hiltzea', Aitziber Gine-ren hitzaldia
Bizikasik eta Nagusilanek antolatuta.
Eguaztenean, hilaren 6an, Miguel Altunan, 18:30ean.

Ikastaroak


eskoriatza
> Bertso ikastaroa, helduei zuzenduta
Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin batera, helduendako bertso ikastaroa antolatu du. Helburua da bertsozaletasuna sustatzea, euskaraz aritzea, hizkuntzarekin jolas egitea...
Maiatzaren 5ean hasiko da ikastaroa. Izenematea apirilaren 30era arte zabalik. Argibideak 943 71 46 88 zenbakian edo euskara@eskoriatza.net helbidean.

Arrasate
> Emakumeei zuzendutako sexualitate ikastaroa
Gure gorputzari buruz dugun irudia hobeto ezagutzeko aukera izango duzu, gorputzaren hizkuntza ikusteko, ematen digun plazer espazioa aurkitzeko, dituen erritmoak lantzeko. Maiatzaren 22an (16:00-20:00) eta 23an (10:00-14:00/15:30-19:30). 10 euro Arrasatekoendako; 15 euro gainerakoendako.
  Izena emateko epea maiatzaren 8ra zabalik. Argibide gehiago Emakume Txokoan, 943 79 41 39 telefonoan.


Arrasate
> Eskulan ikastaroa eta makillaje ikastaroa
Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik. Eskulan ikastaroa martitzenero: 15:30-17:30 edo 18:00-20:00 (ekainaren 16ra arte); makillaje ikastaroa  maiatzaren 9an 11:00etatik 14:00etara.
  Argibideak 943 79 83 70 telefono zenbakian.

arrasate
> Emakume Txokoaren eskutik hainbat ikastaro
Arrasateko Emakume Txokoak hainbat ikastaro iragarri ditu: Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa (apirilaren 29tik ekainaren 17ra); Euskal dantzak (apirilaren 28tik ekainaren 16ra); Antzinako emakumeak: gure amandreengandik ikasten (maiatzaren 12tik ekainaren 9ra); Bizikletak konpontzeko ikastaroa (maiatzaren 11tik 25era arte); eta, azkenik, Gure erotismoa: gorputzaren hizkuntza (maiatzaren 22an eta 23an).
Izenematea eta argibideak 943 79 41 39 telefonoan edo emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net helbidean.

bergara
> Lotura afektiboak
Udaleko Gizarte Zerbitzuak emakumeei zuzendutako ikastaroa antolatu du.
Apirilaren 27tik eta ekainaren 22ra, astelehenetan 17:15etik 19:15era. Argibideak: 943 77 91 65.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa ondoko telefonoetan:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

Lehiaketak


bergara
> Erraldoiei izena jartzeko lehiaketa
Erraldoien izena proposatzeko orduan kontuan hartu beharko da erraldoi bakoitzaren izaera. Erraldoietako bi XVIII-XIX. mendeko herriko jauntxoei begira egindako senar-emazteak dira eta beste bikoteak bi baserritar irudikatzen ditu, aurrekoen sasoi bereko senar-emazteak. Bergaran erroldatutako edonork hartu ahal izango du parte. Izenik egokienak proposatzen dituenak, erraldoien bikote bakoitzeko, 150 euroko saria jasoko du. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 18ra arte zabalik.
Argibide gehiago kultura etxean, 943 77 91 58 zenbakian.

Arrasate
> San Juan jaiak: irudi lehiaketa deitu du Udalak
Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2009 San Juan Jaiak Arrasate. Irabazleak 750 euroko saria jasoko du.
Lanak entregatzeko epea maiatzaren 22ra arte izango da zabalik. Argibide gehiago Biztanleen Arreta Zerbitzuan, 943 25 20 00 telefono zenbakian.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte zabalik. Argibideak 943 79 41 39 zenbakian.

bergara
> Jaietako zapirako marrazki lehiaketa
Edonork har dezake parte. Marrazkia jaiekin lotutakoa izan beharko da. Irabazleak 60 euroko saria jasoko du. Lanak entregatzeko epea maiatzaren 13ra arte dago zabalik.
Argibide gehiago Jardun euskara elkartean, 943 76 08 19 telefonoan.

lekeitio
> Euskal Zine eta Bideo Bilera Lekeition
Edozein bideo sortzaile har dezake parte. Lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira, euskaraz, irailaren 11rako.
Argibideak 94 624 34 82 zenbakian edo www.bideobilera.com webgunean.

Erakusketa

bergara
> Jorge Oteitzari eskainitako erakusketa
Jorge Oteitza (1908-2003) eskultorearen jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko antolatutako erakusketa ibiltaria Bergaran ikus daiteke, igandera arte. Orioko artista handiaren lanari gainbegiratua egiten dio erakusketak, Oteitzaren etapa ezberdinei erreparatuz. 1959an amaitutzat jo zuen hutsaren estetikaren esperimentazio bidea, eskultura hutsera iritsita.
Aroztegin, maiatzaren 3ra arte. Aste barruan: 18:00-20:30; zapatuan 12:00–14:00 eta  18:00-20:30; domekan eta jaiegunetan: 12:00–14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak