Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko api. 24a, 12:45
Aste bukaera ate joka dugu eta ekintza ugari daude antolatuta ibarreko herrietan. Kontzertuak izango dira nagusi gaur, barikua Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta erakusketekin gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

eskoriatza
> EskoriatzaRock: Piperrak, Sioux,
Xuorum eta Vuelko zapatuan
EskoriatzaRock jaialdiaren lehen ekitaldia ospatuko da bihar, zapatua, Intxaurtxueta kiroldegian, 21:30ean. Piperrak, Sioux (Kaos Etiliko talde ohia, irudian), Xuorum eta Vuelko taldeek joko dute. Sarrerak 18 eurotan (15 aurretik).

bergara
> Lagartija Nick, El Columpio Asesino eta Nudozurdo zapatuan Jam aretoan
Kontzertu erakargarria izango da bihar, zapatua, Jam aretoan. Lagartija Nick, El Columpio Asesino eta Nudozurdo talde indieak izango dira taula gainean. Ateak 20:30ean irekiko dituzte. Sarrerak 18 eurotan (15, aurrez erosita).

oñati
> Doinua Musika Eskolaren emanaldia gaur
Doinua Musika Eskolako Big Bandek eta Komboak parte hartu dute.
Gaur, 19:30ean Oñatiko Plazan. Jose de Azpiazu Musika Eskolak antolatuta.

arrasate
> Puro Chile eta Macarrada taldeak
Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:30ean.

Bergara
> Kataia Pol-Polen eta lau talde gaztetxean bihar
Gaztetxean, Insanity, Zaunka, Skakeitan eta Namk Planet, 22:30ean. Kataia taldeak Pol-Polen joko du, 23:00etan.
Bi kontzertuak zapatuan.

bergara
> Udal Musika Banda eta Musika Eskolako Gazteen Banda
Bandaren saioaren ondoren, bi taldeek batera jardungo dute.
Domekan Udal Pilotalekuan, 12:30ean.

Dantza

elgeta
> 'Despertar los sentidos' dantza ikuskizuna
Aurrekoan izandako arrakastak eragin du berriz ere Despertar los sentidos ikuskizuna Elgetara ekartzea. Sarah Ramirezen gidaritzapean, ezinduek osatutako lantalde profesionala da. Ezintasunen bat duten lagunen bizi-kalitatea hobetzea da haien helburua. Dantzaren bitartez mundu berri bat zabaltzen da dantzari horiendako. Integraziorako balio duen ekimena Elgetan ikusgai izango da.
Domekan, hilaren 26an, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, 18:00etan. Sarrerak 6 eurotan salgai.

Antzerkia

oñati
> Tenconten taldearen 'Ingurumenua' zapatuan
Kutxaren kultura eskaintzaren barruan.
Bihar, zapatua, Santa Ana antzokian, 17:00etan. Gonbidapenak kultura etxean jaso daitezke: egubakoitzean 16:30etik 20:30era eta zapatuan 10:00etatik 13:30era.

elgeta
> 'Good sex, good day' antzezlana gaur
gauean Espaloia Kafe Antzokian
Yolanda Gartzia Serrano ezagunak idatzi eta zuzendutako umorezko antzezlana. Susana Soleto, Itziar Urretabizkaia  eta Idoia Merodio aktore ezagunekin. Gaur, egubakoitza, Espaloian, 22:30ean. Sarrerak 13 eurotan salgai.

Erakusketak

aramaio
> '20 urte amets bat eraikitzen' .
Udaletxean, gaur: 18:30-20:00. bihar, zapatua: 12:00-14:00/ 17:30-19:00. Eta domekan: 12:00- 14:00/18:00-19:00.

bergara
> Jorge Oteitzari eskainitako erakusketa
Orioko artista handiaren lanari gainbegiratua egiten dion erakusketa.
Maiatzaren 3ra arte, Aroztegin.

bergara
> Martin Guridiren margoak Nahikari tabernan
Rikardo Azkargortaren ikaslea da Guridi.
 Apirilaren amaierara arte Nahikarin.


arrasate
> 'Biblioteca en guerra'
II. Errepublikan eta 1936ko Espainiako gerran biblioteka publikoek egindako lan mardula islatzen du erakusketak.
Apirilaren 30era arte Kulturaten.

Hitzaldiak

arrasate
> 'Pagar por leer en la biblioteca pública' eguaztenean
Blanca Calvoren eskutik.
Eguaztenean, hilaren 29an Kulturaten, 19:00etan.
arrasate
> 'Txutxerien kontsumoa: gaur egungo izurria'
Arantza Hernandez izango da hizlaria. Medikuntzan eta kirurgian lizentziatua da.
Martitzenean, hilak 28, Ferixalekuan, 10.00etatik 11:30era edo 18:00etatik 19:30era. Arizmendik antolatuta.

Ikastaroak

arrasate
> 'Baratzeak balkoian' ikastaroa bihartik aurrera
Itsasmendikoi Fraisorok eta Arrasateko Udalak antolatutako ikastaroa. Apirilaren 25ean, maiatzak 9  eta 23an eta ekainaren 6an, 10:00etatik 13:00etara Kulturaten. Manuel Esparza izango da irakaslea.
Matrikula: 18 euro. Argibideak 943 69 21 66 zenbakian.

eskoriatza
> Bertso ikastaroa helduei zuzenduta
Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin batera, helduendako bertso ikastaroa antolatu du. Helburua da bertsozaletasuna sustatzea, euskaraz aritzea, hizkuntzarekin jolas egitea...
Maiatzaren 5ean hasiko da ikastaroa. Izenematea apirilaren 30era arte zabalik. Argibideak 943 71 46 88 zenbakian edo euskara@eskoriatza.net helbidean.

Arrasate
> Eskulan ikastaroa eta makillaje ikastaroa
Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik. Eskulan ikastaroa martitzenero: 15:30-17:30 edo 18:00-20:00 (ekainaren 16ra arte); makillaje ikastaroa  maiatzaren 9an 11:00etatik 14:00etara.
  Argibideak 943 79 83 70 zenbakian.

debagoiena
> Alpinismo ikastaroa Gipuzkoako Goi-Mendi Eskolarekin
Gipuzkoako Goi-Mendi Eskolak antolatuta, alpinismo ikastaroa izango da apirilaren 25ean eta 26an. Izenemateak 137 euro balio du.
Izenematea eta argibideak 699 63 39 50 telefono zenbakian.

arrasate
> Emakume Txokoaren eskutik hainbat ikastaro
Arrasateko Emakume Txokoak hainbat ikastaro iragarri ditu: Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa (apirilaren 29tik ekainaren 17ra); Euskal dantzak (apirilaren 28tik ekainaren 16ra); Antzinako emakumeak: gure amandreengandik ikasten (maiatzaren 12tik ekainaren 9ra); Bizikletak konpontzeko ikastaroa (maiatzaren 11tik 25era arte); eta, azkenik, Gure erotismoa: gorputzaren hizkuntza (maiatzaren 22an eta 23an).
Izenematea eta argibideak 943 79 41 39 telefonoan edo emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net helbidean.

bergara
> Lotura afektiboak
Udaleko Gizarte Zerbitzuak emakumeei zuzendutako ikastaroa antolatu du.
Apirilaren 27tik eta ekainaren 22ra, astelehenetan 17:15etik 19:15era. Argibideak: 943 77 91 65.

Lehiaketak

bergara
> Mendekoste jaietako kartel lehiaketa
Pazkoetako egitarauaren azala egiteko lehiaketa deitu du Bergarako Udaleko Kultura Sailak. Bergaran erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Irabazleak 600 euro jasoko ditu.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 28 arte dago zabalik. Argibideak Bergarako kultura etxean, 943 77 91 59 telefono zenbakian.

bergara
> Erraldoiei izena jartzeko lehiaketa
Erraldoien izena proposatzerako orduan kontuan hartu beharko da erraldoi bakoitzaren izaera.Bergaran erroldatutako edonork hartu ahal izango du parte. Izenik egokienak proposatzen dituenak, erraldoien bikote bakoitzeko, 150 euroko saria jasoko du.
Argibide gehiago kultura etxean, 943 77 91 58 zenbakian.

Arrasate
> San Juan jaiak: irudi lehiaketa deitu du Udalak
Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2009 San Juan Jaiak Arrasate. Irabazleak 750 €ko saria jasoko du.
Lanak entregatzeko epea maiatzaren 22ra arte izango da zabalik. Argibide gehiago Biztanleen Arreta Zerbitzuan, 943 25 20 00 telefono zenbakian.

lekeitio
> Euskal Zine eta Bideo Bilera
Edozein bideo sortzaile har dezake parte. Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskaraz, irailaren 11rako.
Argibideak 94 624 34 82 zenbakian edo www.bideobilera.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak