Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko api. 8a, 13:28
Aste Santuko oporrak gainean ditugu eta hala, ekintza ugari daude egunotan. Aste bukaera ere ekintzaz gainezka dator gainera. Kontzertuak izango dira nagusi asteon. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta erakusketekin gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

eskoriatza
> Gose taldearen emanaldia gaur
gauean Inkernu tabernan
Gose taldeak Eskoriatzako Inkernu tabernan emanaldia egingo du gaur, eguaztena, 22:30ean. Ines Osinaga, Jon Zubiaga eta Iñaki Bengoak osatutako hirukotea lagunen aurrean oraingoan, Aitzorrotz kultura elkartearen eskutik.

arrasate
> Bi kontzertu 3.60 aretoan datorren astean
Distorsion eta Material Rechazado taldeek hilaren 17an joko dute eta zapaturako, hilaren 18rako, Ancient, Gothmog eta Denila iragarrita daude.
Hilaren 17ko kontzertua 22:30ean eta 18koa 22:00etan, 3.60 aretoan.

Antzerkia

bergara
> 'Aulki hutsa', antzezlan bakarrizketa
Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako antzezlan-bakarrizketa, Companyia Petit Theatre de Pain taldearen eskutik. Ander Lipus da antzezlaneko zuzendaria. Poesia antzerki bilakaturik. Manex Fuchs da aktore bakarra, eta musika Battitt Elissalderena. Erbestetik itzuli ezin den gizon batek tragoa eskaintzen digu, ikusleekin harreman zuzena izan nahian...
Datorren egubakoitzean, hilaren 17an, Bergarako Zabalotegi aretoan, 22:30ean. Sarrerak 3 eurotan salgai.

Erakusketak

bergara
> Jorge Oteitzaren gaineko erakusketa Aroztegi aretoan
Orioko artista handiaren lanari gainbegiratua egiten dion erakusketa ibiltaria Bergaran jarri dute ikusgai. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00–14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan: 12:00–14:00. 

arrasate
> 'Biblioteca en guerra, Liburuaren
Eguneko ospakizunen harira
II. Errepublikan eta 1936ko Espainiako gerran biblioteka publikoek egindako lan mardula islatzen du erakusketak. Apirilaren 30era arte izango da ikusgai Kulturateko klaustroan (Aste Santuan itxita egongo da).

aramaio
> '20 urte amets bat eraikitzen'
Udaletxean, apirilaren 24tik 26ra.
 Apirilaren 24an: 18:30-20:00. Zapatuan, hilaren 25ean: 12:00-14:00/ 17:30-19:00. Domekan, hilaren 26an: 12:00- 14:00/18:00-19:00.

Hitzaldiak

arrasate
> Pruden Gartziaren hitzaldia apirilaren 23an
Intelektualak eta faxismoa Espainiako Gerra Zibilean: zenbait adibide hitzaldia egingo du Pruden Gartziak, Liburuaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan.
Apirilaren 23an Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan, 19:00etan.

Ikastaroak

Aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak.
Argibideak Arkupen: 943 08 10 01.


Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa ondoko telefonoetan:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Apirilaren 23an izango da hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

Eskoriatza
> Masaje bateratua, Jose Luis Armendiarekin
Mendebaldeko masajea (lasaigarria-kiromasajea) eta ekialdekoa (digitopuntura-yoga pasiboa) bateratzea izango du helburu.
Apirilaren 23tik ekainaren 18ra, eguenero, 17:45etik 19:45era kultura etxean. Prezioa: 40 euro. Izena emateko azken eguna: apirilak 8.

bergara
> Lotura afektiboen gaineko ikastaroa, emakumeendako
Harreman afektiboak nola sortzen ditugun aztertu eta landuko da Udaleko Ongizate Sailak antolatutako ikastaroan. Apirilaren 20tik ekainaren 22ra saioak astelehenetan izango dira, 15:00etatik 17:00etara, kultura etxean. Gaiarekin interesa duten emakumeei zuzenduta. Plaza mugatuak.
Izenematea Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo 943 77 91 65 telefonoan.

debagoiena
> Gurutze Gorriaren ikastaroak Arrasaten eta Oñatin
Debagoieneko Gurutze Gorriak bi ikastaro iragarri ditu: geriatria laguntzaile ikastaroa Kulturaten (apirilaren 20tik maiatzaren 8ra) eta osasun garraio laguntzaile ikastaroa Zubillagan.
Izenematea eta argibideak 619 00 35 00 telefono zenbakian, astelehenetik egubakoitzera 10:00etatik 19:00etara eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara.

debagoiena
> Alpinismo ikastaroa Gipuzkoako Goi-Mendi Eskolarekin
Gipuzkoako Goi-Mendi Eskolak antolatuta, alpinismo ikastaroa izango da apirilaren 25ean eta 26an. Apirilaren 14a baino lehen eginez gero, izenemateak 115 euro balio du eta bestela 137 euro.
Izenematea eta argibideak 699 63 39 50 telefono zenbakian.

Lehiaketak

bergara
> Mendekoste jaietako kartel lehiaketa
Pazkoetako egitarauaren azala egiteko lehiaketa deitu du Bergarako Udaleko Kultura Sailak. Bergaran erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Irabazleak 600 euro jasoko ditu. Lanak entregatzeko epea apirilaren 28 arte dago zabalik. Argibideak Bergarako kultura etxean, 943 77 91 59 telefono zenbakian.

Debagoiena
> Ziberkomiki lehiaketa deitu du Diputazioak
Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak ziberkomikien eskola lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleek har dezakete parte. Lan onenendako sari bikainak izango dira.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 30era arte dago zabalik. Argibide gehiago www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikia webgunean.

Arrasate
> San Juan jaiak: irudi lehiaketa deitu du Udalak
Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte. Kartelek derrigorrez textu hau izan beharko dute: 2009 San Juan Jaiak Arrasate. Irabazleak 750 €ko saria jasoko du.
Lanak entregatzeko epea maiatzaren 22ra arte izango da zabalik. Argibide gehiago Biztanleen Arreta Zerbitzuan, 943 25 20 00 telefono zenbakian.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik. 943 79 41 39.

eskoriatza
> Bideo lehiaketa deitu du Eskoriatzako Udalak
Kataia eten barik egitarauaren barruan aurtengo nobedadea bideo lehiaketa da. 12 urtetik gorakoei zuzenduta, banaka zein taldeka. Gaia: Kanpotik nator, baina bertakoa naiz. 300 euroko saria.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 19ra arte zabalik. Argibideak: 943 71 44 07.

debagoiena
> Elkar argitaletxeak ipuin ilustrazio lehiaketa deitu du
Hamar urte arteko haurrei zuzendutako lehiaketa da Elkarrek deitutakoa. Joxan Ormazabalen Hitz eta zaunka ipuin argitaragabea ilustratuz saria irabazteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Argibide gehiago Elkar liburu dendetan edo www.elkar.com webgunean.

lekeitio
> Euskal Zine eta Bideo Bilera
Edozein bideo sortzaile har dezake parte. Lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira, euskaraz. Epea irailaren 11n bukatuko da.
Argibide gehiago 94 624 34 82 zenbakian edo www.bideobilera.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak