Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko api. 3a, 14:13
Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta erakusketekin gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

bergara
> Bertso jaialdia gaur gauean Bergaran
Bergarako Bertso Eskolaren eta Udalaren eskutik, Erramu-zapatu bezperako bertso jaialdia izango da gaur, egubakoitza, Bergarako Udal Pilotalekuan. Enaitz Alustitza bergararrak jardungo du gai-jartzaile eta bertsotan, berriz, honako hauek: Amets Arzallus, Maddalen Lujanbio (goiko argazkian), Jexuxmari Irazu, Maddalen Arzallus eta Unai Iturriagak. 
Gaur, egubakoitza, Bergarako Udal Pilotalekuan, 22:30ean. Sarrerak 5 eurotan salgai.

bergara
> Pettiren emanaldia domekan
Zabalotegi aretoan
Berako musikariaren emanaldia Bergarako aretoan domekan. Kontzertu akustikoa emango du, kantu ezagunenak zenbait klasikoren bertsioekin tartekatuta. Domekan 19:00etan izango da kontzertua. Sarrerak, 3 eurotan.

arrasate
> Goikobalu abesbatzak eta Orkestrak Mozarten 'Requiem'-a eskainiko dute
Goikobalu abesbatza 20. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago eta biharkoa izango da hitzordu garrantzitsuenetako bat. Orkestraren laguntzaz, Mozart-en Requiem- a eskainiko dute zapatuan San Frantzisko elizan, 20:00etan.

arrasate
> Arrasate Musikaleko Orkestraren emanaldia
Udaberriko V. Musikaldia programaren barruan.
Gaur, egubakoitza, Arrasateko parrokian, 20:00etan.

arrasate
> Pablo Sorozabal haize boskotearen emanaldia
Udaberriko V. Musikaldia programaren  barruan.
Domekan, hilak 5, Kulturateko areto nagusian, 20:00etan.

Bergara
> Aitor Olea organo-jolearen emanaldia martitzenean
Apirilean musika programaren  barruan, kontzertu didaktikoa eskainiko du Oleak.
Martitzenean, hilak 7, Bergarako Musika Eskolan, 19:00etan.

Antzerkia

arrasate
> 'Papiro... flexia' emanaldia Amaia antzokian
Circle of Trust & Logela taldearen eskutik. Breakdance dantzarien saioa denbora errealean sortutako irudiekin nahastuta, ikuskizun dibertigarria da.
Domekan, hilak 5, Amaia antzokian, 19:30ean.

Erakusketak

aretxabaleta
> Manolo Urtubiren argazkiak ikusgai daude Arkupe kultura etxean
Manolo Urtubi Aretxabaletako argazki taldeko kideak erakusketa jarri du Arkupen, apirilaren 20ra arte. Paisaiak dira nagusi jarritako 20 argazkietan. Zapatuan 11:00etatik 13:00etara; aste barruan goizez eta 18:00etatik 20:00etara.

bergara
> Jorge Oteitzari eskainitako erakusketa
Orioko artista handiaren lanari gainbegiratua egiten dion erakusketa.
Apirilaren 3tik maiatzaren 3ra. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan 12:00–14:00 eta  18:00-20:30; eta domeketan: 12:00–14:00.

arrasate
> 'Biblioteca en guerra'
Liburuaren Egunaren inguruan antolatuta.
Apirilaren 30era arte Kulturateko klaustroan (Aste Santuan itxita).

aramaio
> '20 urte amets bat eraikitzen'
Udaletxean, apirilaren 3tik 5era eta hilaren 24tik 26ra.
 Gaur: 18:30-20:00. Zapatuan: 12:00 - 14:00/ 17:30-19:00. Domeka: 12:00- 14:00/ 18:00-19:00.

Ikastaroak

Aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak.
Argibideak Arkupen: 943 08 10 01.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa ondoko telefonoetan:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Apirilaren 23an izango da hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

Eskoriatza
> Masaje bateratua, Jose Luis Armendiarekin
Mendebaldeko masajea (lasaigarria-kiromasajea) eta ekialdekoa (digitopuntura-yoga pasiboa) bateratzea izango du helburu.
Apirilaren 23tik ekainaren 18ra, eguenero, 17:45etik 19:45era kultura etxean. Prezioa: 40 euro. Izena emateko azken eguna: apirilak 8.

bergara
> Lotura afektiboen gaineko ikastaroa, emakumeendako
Harreman afektiboak nola sortzen ditugun aztertu eta landuko da Udaleko Ongizate sailak antolatutako ikastaroan. Apirilaren 20tik ekainaren 22ra, saioak astelehenetan izango dira, 15:00etatik 17:00etara, kultura etxean. Gaiarekin interesa duten emakumeei zuzenduta. Plaza mugatuakl.
Izenematea Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo 943 77 91 65 telefonoan.

Hitzaldiak

oñati
> 'Alimentación sana, económica y segura' hitzaldia
Jesus Romerok (Bioelikartea-ko kide denak) egingo du hitzaldia.
Martitzenean, hilak 7, kultura etxean, 18:00etan. Elkarhezitzenek antolatuta.

Lehiaketak

bergara
> Mendekoste jaietako kartel lehiaketa
Pazkoetako egitarauaren azala egiteko lehiaketa deitu du Bergarako Udaleko Kultura Sailak. Bergaran erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Irabazleak 600 euro jasoko ditu.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 28 arte dago zabalik. Argibideak Bergarako kultura etxean, 943 77 91 59 telefono zenbakian.

Debagoiena
> Ziberkomiki lehiaketa deitu du Diputazioak
Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak ziberkomikien eskola lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleek har dezakete parte. Lan onenendako sari bikainak izango dira.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 30era arte dago zabalik. Argibide gehiago www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikia webgunean.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik.Argibideak 943 79 41 39 telefono zenbakian.

eskoriatza
> Bideo lehiaketa deitu du Eskoriatzako Udalak
Udalaren Kataia eten barik egitarauaren barruan aurtengo nobedadea bideo lehiaketa da. 12 urtetik gorakoei zuzenduta, banaka zein taldeka. Gaia: Kanpotik nator, baina bertakoa naiz. 300 euroko saria.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 19ra arte zabalik. Argibideak: 943 71 44 07.

debagoiena
> Elkar argitaletxeak ipuin ilustrazio lehiaketa deitu du
Hamar urte arteko haurrei zuzendutako lehiaketa da Elkarrek deitutakoa. Joxan Ormazabalen Hitz eta zaunka ipuin argitaragabea ilustratuz saria irabazteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Argibide gehiago Elkar liburu dendetan edo www.elkar.com webgunean.

lekeitio
> Euskal Zine eta Bideo Bilera
Edozein bideo sortzaile har dezake parte. Lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira, euskaraz. Epea irailaren 11n bukatuko da.
Argibide gehiago 94 624 34 82 zenbakian edo www.bideobilera.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak