Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko mar. 27a, 11:29
Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta erakusketekin gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

bergara
> Aritzetaren 30. urteurreneko
kontzertua zapatu iluntzean
Bergarako Aritzeta abesbatzak 30. urteurrena ospatzen dihardu. Imanol Urtzelaik eta Larraitz Agirrek zuzenduta, Verso el cielo, Izarapean, Aunitz urtez, Eres tú... eskainiko dituzte bihar Mariaren Lagundiko elizan, 20:00etan.

arrasate
> 'Nömadak TX' pantailatik agertokira, domekan Amaia antzokian
Beste hainbat musikariz lagunduta, Oreka TX taldeko txalapartariek kontzertu-bidaia ikusgarria egitera gonbidatzen gaituzte. Musika eta irudiak tartekatuz, mundu zabaleko doinuak ekarriko dituzte. Domekan, 19:30ean.

bergara
> Ama Say eta Yakuzi gaztetxean bihar
Hamabi urteko isilaldiaren ondoren, agertokietara itzuli da Ama Say taldea. Pixies, Sonic Youth eta Charlattans taldeekin parekatu dituzte bilbotarrak askotan. Bi disko argitaratu zituzten aurreko etapan, biak ere Esan Ozenki zigiluarekin. Yakuziri dagokionez, hamar urteko ibilbidea dute elorriarrek. Hamar kantuko diskoa du kalean laukote bizkaitarrak: Ibai lehorretan itota.
Bihar, zapatua, gaztetxean, 22:30ean. Txapa Irratiak antolatuta.

arrasate
> Fiachras, Black Lagun eta Los Galerna
Lehen diskoko kantuak eskainiko ditu Fiachrasek.
Gaur, egubakoitza, 3.60 aretoan, 22:30ean.

bergara
> Los Viernes al Ron eta Azkaiter Pelox
Bi bakarlari bergararren emanaldia.
Gaur, egubakoitza, Nahikarin, 22:30ean.

oñati
> Ganbara txikiko taldeen udaberriko kontzertua
Bost taldeek banaka abestuko dute, eta ondoren elkarrekin hiru abesti.
Bihar, zapatua, Santa Ana Antzokian, 19:00etan. Sarrera:  5 euro (helduak) eta 3 euro (gazteak).

arrasate
> Enboskada taldearen agur jaia
Hamaika urteko ibilbidearen ostean arrasatearrek azken kontzertua emango dute bihar.
Bihar, zapatua, 3.60 aretoan, 23:00ean.

Antzerkia

elgeta
> 'Tocata y fuga en fu renol' antzezlana gaur gauean Espaloian
San Dimas kartzelako presoak egindako kalteak gizarteari ordaindu eta bergizarteratze bidean dira, funtzionarioen begiradapean. Haien istorioak kontatuko dizkigute gaur, egubakoitza, Espaloian, 22:30ean. Zanguango Teatrorekin.

eskoriatza, bergara
> Angel magoaren emanaldiak aste bukaeran
Umorez zipriztindutako trukuak egingo ditu Angel magoak.
Gaur, egubakoitza, Eskoriatzako unibertsitatean, 22:30ean; domekan, hilak 29, Angiozarko saloian, 18:00etan.

Ipuinak

aretxabaleta
> Vanesa Gonzalezen ipuin kontaketa
Bereziki umeei zuzendutako saioa.
Bihar, zapatua, liburutegian, 11:30ean. Sarrera doan.

Proiekzioak

aretxabaleta
> 'Iran, topikoen aurkako bidaia' 
Martitzenean, hilak 31, Zaraia aretoan, 19:30ean.

Erakusketak

bergara
> Jose Luis Gonzalez Pazosen eskulturak
Zuria izenburupean  hainbat lan jarri ditu ikusgai.
Martxoaren 29ra arte. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuetan 12:00–14:00 eta  18:00-20:30; eta domeketan: 12:00–14:00.
aretxabaleta


> Manolo Urtubiren argazkiak
Guztira 25 argazki ipiniko ditu ikusgai Aretxabaletako argazki taldeko kideak.
Arkupen, apirilaren 20ra arte. Aste barruan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.

Hitzaldiak

Eskoriatza
> 'La revolución cubana 50 años después' hitzaldia
Gilberto Blanco eta  Emilio Rodriguez Peñateren eskutik.
Martitzenean, hilak 31, kultura etxean, 19:00etan. Mundukidek, Huhezi-Lankik eta Eskoriatzako Udalak antolatuta.

bergara
> '¿Atajos al desarrollo? Cooperación, control migratorio y revolución verde' hitzaldia
Juan Rivero Madrilgo Unibertsitate Autonomoko kidearen eskutik. Afrikako gaietan aditua da Rivero. Martitzenean, hilak 31, kultura etxean, 19:30ean.

Ikastaroak

bergara
> Tokitsu-Ryu eskolako tai-chia
Oscar Gutierrez Espainiako zuzendari teknikoak zuzenduko du saioa.
Bihar, zapatua, Ipintza institutuan, 10:00etatik 13:00etara. Izenematea eta argibideak: 653 72 29 31.

aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak.
Argibideak Arkupen: 943 08 10 01.


Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Apirilaren 23an izango da hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

eskoriatza
> Gatazkak konpontzeko ikastaroa
Gurasoei zuzendutako ikastaroa, apirilean eta maiatzean. Ikastaroa lau saiotan egingo da kultura etxean, eguenetan, 18:00etatik 19:30era. Maria Eugenia Ramosek, Gizagune fundazioko kideak, zuzenduko ditu saioak.
Matrikularen prezioa 10 eurokoa da. Izenematea Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo 943 71 31 36 telefonoan, martxoaren 27a baino lehen.

eskoriatza
> Masaje bateratua, Jose Luis Armendiarekin
Mendebaldeko masajea (lasaigarria-kiromasajea) eta ekialdekoa (digitopuntura-yoga pasiboa) bateratzea izango du helburu.
Apirilaren 23tik ekainaren 18ra, eguenero, 17:45etik 19:45era kultura etxean. Prezioa: 40 euro. Izena emateko azken eguna: apirilak 8.

bergara
> Kultura Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu
Break dancea (apirila, maiatza eta ekaina; egubakoitzetan, 19:00-21:00); eskulanak eta larrua (apirila, maiatza eta ekaina; eguaztenetan 18:30-20:30); zeruko izarrak ezagutzen (apirilak 28 eta maiatzak 5; 19:00-21:00) eta sendabelarrak (maiatzeko eguenetan; 18:30-20:30).
Izena emateko epea martxoaren 28ra arte zabalik dago kultura etxean. Argibide gehiago 943 77 91 59 telefono zenbakian.

oñati
> Txalaparta ikastaroa
apiriletik aurrera
Jose de Azpiazu Musika Eskolak txalaparta ikastaroa antolatu du. Ikastaroak bi hilabeteko iraupena dauka eta Xabier Arakama Trikizio izango da irakaslea.
Izenematea martxoaren30era arte dago zabalik. 14 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago ikastaroa. Argibideak 943 78 31 74 telefono zenbakian.

Arrasate
> Biodantza ikastaroak
Rakel Ampudia eta Carlos Orellana dira irakasleak.
Argibideak eta izenematea: biodanzavitoria@gmail.com edo 679 495 836 telefono zenbakian.

Lehiaketak

bergara
> Mendekoste jaietako kartel lehiaketa
Pazkoetako egitarauaren azala egiteko lehiaketa deitu du Bergarako Udaleko Kultura Sailak. Bergaran erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Irabazleak 600 euro jasoko ditu.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 28 arte dago zabalik. Argibideak Bergarako kultura etxean, 943 77 91 59 telefono zenbakian.

eskoriatza
> III. Margo lehiaketa aire librean domekan
Margo lehiaketa aire librean herria osoan zehar domekan, hilaren 29an. Sari banaketa 18:30ean Ibarraundi museoan.
Eskoriatzako Udalak eta Ibarraundi museoak antolatuta.

debagoiena
> Ziberkomiki lehiaketa deitu du Diputazioak
Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak ziberkomikien eskola lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleek har dezakete parte. Lan onenendako sari bikainak izango dira.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 30era arte dago zabalik. Argibide gehiago www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikia webgunean.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik.Argibideak 943 79 41 39 telefono zenbakian.

debagoiena
> Elkar argitaletxeak ipuin ilustrazio lehiaketa deitu du
Hamar urte arteko haurrei zuzendutako lehiaketa da Elkarrek deitutakoa. Joxan Ormazabalen Hitz eta zaunka ipuin argitaragabea ilustratuz saria irabazteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Argibide gehiago Elkar liburu dendetan edo www.elkar.com webgunean jaso daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak